244. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Deialdi publikoa, enplegu autonomoa eta ekintzailetza sustatzeko 2024ko dirulaguntzak arautzen dituena. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 797827.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/797827).

Alkatearen 2024ko azaroaren 19ko ebazpenaren bidez, enplegu autonomoa eta ekintzailetza sustatzeko dirulaguntzen deialdi publikoa arautzen duten oinarriak onetsi ziren.

Oinarri horiek arautzen dituzten dirulaguntzen xedea da finantzabidea ematea langile autonomo gisa edo beren konturako langile gisa kidetu eta jarduera horretan aldi batez aritzen diren langabeei.

Laguntzak 2024ko aurrekontuko 1 43200 47000 aplikazioari egotziko zaizkio ("Laguntzak ekintzailetzarako eta autoenplegurako"), eta haien zenbatekoa 9.000 eurokoa izanen da.

Eskaerak aurkezteko epea 2024ko abenduaren 20an amaituko da.

Oinarri arautzaileak, hemen: https://www.sanguesa.es/eu/.

Zangozan, 2024ko azaroaren 19an.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2416850