244. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN MARTIN UNX

2025erako zerga-tasak

San Martin Unxko Udalak, 2024ko azaroaren 15ean egin osoko bilkuran, onetsi ditu 2025erako zerga-tasak. Hona hemen:

–Lurraren kontribuzioa: %0,4694.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,77.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: sortzealdi guztietan aplikatu beharreko koefizientean xedaturiko gehienekoak; eta %10,70eko tasa.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,4 indizea.

San Martin Unxen, 2024ko azaroaren 18an.–Alkatea, Francisco Javier Leoz Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2416763