2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARE
2025erako ordenantza fiskalak
Udal honek, 2024ko azaroaren 15ean egin bilkuran, onetsi du aldatzea Hilerriaren tasaren ordenantza fiskala. Gainerako ordenantzak ez ditu aldatu.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Zaren, 2024ko azaroaren 19an.–Alkatea, Jesús María Lecumberri Guembe.
Iragarkiaren kodea: L2416826