Iragarkia
244. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 2a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
440/2024 EBAZPENA, urriaren 22koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetako ziurtapen probak egiteko zehaztapenak, eta ezartzen baitira igoera eta ziurtapen baldintzak, 2024-2025 ikasturterako.
Abuztuaren 29ko 68/2018 Foru Dekretuaren bidez (haren bidez egokitu zen abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretua Nafarroako Foru Komunitatean) ezarri ziren Nafarroan Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak ezarritako hizkuntzen irakaskuntzen oinarrizko mailako, tarteko mailako eta maila aurreratuko curriculumak.
Urtarrilaren 11ko 1/2019 Errege Dekretuak oinarrizko ebaluazio printzipio komun batzuk ezarri zituen araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzetako B1 eta B2 tarteko mailak eta C1 eta C2 maila aurreratuak ofizialki ziurtatzeko probetarako.
4. artikuluan, 6. puntuan, honako hau dio: "Hezkuntza administrazioek azterketaren zehaztapenen dokumentu bat eginen dute deitzen dituzten ziurtapenen ebaluazio prozesuetarako. Dokumentu horretan jasoko dira ziurtapenaren ebaluazioari aplikatu beharreko oinarrizko araudia eta araudi autonomikoa, bai eta kasuan kasuko proben ezaugarrien zehaztapena ere. [...] Azterketaren zehaztapenen dokumentua argitara emanen da, ziurtapenaren hautagaiek eta beste edozein interesdunek horren berri izan dezaten. Bertan, argitalpen-urtea adieraziko da, eta urte hori zehaztutako probak administratzen diren urtea izan beharko da".
Horrenbestez, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du, argitara eman daitezen Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetako probak egiteko zehaztapenak eta horiei 2024-2025 ikasturterako aplikatu beharreko igoera eta ziurtapen irizpideak.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetako ziurtapen probak egiteko zehaztapenak onestea. Ebazpen honen I., II., III., IV., V., VI., VII., VIII., IX., X., XI. eta XII. eranskinetan azaltzen dira.
2. Araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetako igoerarako eta ziurtapenerako irizpideak onestea. Ebazpen honen XIII. eranskinean deskribatzen dira.
3. Ebazpen hau eta I., IV., VII., X. eta XIII. eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen administratibo honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.
5. Ebazpen hau eta eranskin guztiak igortzea Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetara, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2024ko urriaren 22an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
I. ERANSKINA.–NAFARROAKO HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALETAKO ZIURTAPEN PROBETAKO AZTERKETA GIDA
B1 tarteko maila
1.–Azterketaren helburua.
B1 mailako azterketa hau zenbait probaz osaturik dago, zeinak diseinaturik baitaude izangaiek helburu komunikatibo orokorretarako hizkuntza jarduera nagusietan duten gaitasuna ebaluatzeko.
2.–Konstruktuaren definizioa.
Hizkuntza eskola ofizialetako B1 mailako ziurtapen probak xede hauetarako diseinatu dira: ebaluatu beharreko hizkuntza erabiltzean ikaslea nola moldatzen den neurtzea; eta ebaluatzea ea zenbateko gaitasuna duen helburu komunikatibo orokorretarako ahozko zein idatzizko testuak ulertzeko, produzitzeko, koproduzitzeko eta prozesatzeko.
Gaitasun probak estu loturik daude arloko adituek ezarri duten komunikaziorako hizkuntza gaitasun orokorraren ereduarekin. Europako Kontseiluak eredu hori onartu du Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan eta Companion Volume argitalpenean. Komunikazioaren ikuspegian oinarriturik, eredu hori hizkuntza jarduerara bideratuta dago, hau da, hizkuntzaren erabilerara. Ulermenean, produkzioan, koprodukzioan eta prozesamenduan xede hizkuntza erabiltzeko gaitasun hori abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuan ere aipatzen da. Mailari dagokionez, probek erreferentzia izanen dituzte, arau orokor gisa, helburu orokorrak eta espezifikoak eta hizkuntza bakoitzaren gutxieneko edukiak, hizkuntza bakoitzaren curriculumean jasotakoak.
Izangaiaren gaitasun orokorraren mailari antzematen zaio egiazko komunikazio egoerak simulatzen dituzten zereginetan bere ezagutzak, trebetasunak eta baliabideak nola erabiltzen dituen ikusita. Komunikaziorako gaitasun hori erakusteko, praktikan jarri behar dira bai hizkuntza gaitasun soila eta bai gaitasun soziokulturalak, soziolinguistikoak, estrategikoak, funtzionalak eta diskurtsiboak ere.
Eredu horren arabera, probek erakutsi behar dute zenbateko gaitasuna duen izangaiak hizkuntza jarduera batzuk ongi egiteko, egiazko komunikazio egoeretan egin behar lukeen bezala. Beraz, ebaluazioan aztertuko da zer prozesatzeko eta ekoizteko gauza den izangaia komunikazio egoeretan, eta ez soilik zer ezagutza formal dituen hizkuntzari buruz.
Hizkuntzaren sistema formalak zereginetan sartzen dira, izangaiak praktikan nola erabiltzen dituen ikusi ahal izateko.
Konstruktu orokor horretatik ondorioztatzen dira azterketa proben ezaugarri espezifikoak.
3.–Mailaren definizioa.
B1 mailak B1 gaitasun mailaren ezaugarriak izanen ditu, abuztuaren 29ko 68/2018 Foru Dekretuan dagoen definizioaren arabera (2018ko irailaren 13ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
B1 maila hori duen ikasleak hizkuntza erabiltzen du nolabaiteko segurtasun eta malgutasunez, hartzaile nahiz sortzaile gisara, ahoz zein idatziz, baita hizkuntza desberdinetako hiztunen artean bitartekari jarduteko ere, bai egunerokoan bai horren ohikoak ez diren egoeretan, zeinetan beharrezkoa baita hizkuntza estandarreko askotariko testuak ulertzea eta sortzea, gai orokorrei, egunerokoei edo interes pertsonalekoei buruz, ohiko egiturak eta oso idiomatikoa ez den errepertorio lexiko arrunta erabilita.
4.–Izangaien betebeharrak.
–Azterketako ikasgelan eskatutakoan, izangaiek ikastetxeko txartela, NANa, pasaportea edo haien nortasuna frogatzeko beste agiri bat, argazkia duena, aurkeztu beharko dute.
–Izangaiak puntualak izanen dira, eta azterketa-gelan egonen dira deialdiaren ordutegia baino 15 minutu lehenago, deialdiko ordua azterketa egiten hasteko ordua baita.
–Izangaiek bolaluma urdina edo beltza erabiliko dute azterketa egiteko. Arkatzarekin edo ezabatzen ahal den tintarekin idatzitako probak ez dira zuzenduko (irakurle optikoaren orriko erantzunak izan ezik, haiek arkatzarekin betetzen ahal baitira).
–Idazteko materialaz beste tresnarik ezin da eduki mahai gainean
–Telefono mugikorrak eta beste edozein aparatu elektroniko itzalita eduki beharko dira une oro.
Azterketaren administratzaileek betebehar horiek bete daitezen begiratu behar dute, eta bete ezean jarduteko ahalmena dute.
5.–Azterketaren ezaugarri orokorrak.
5.1. Azterketaren zatiak.
–Azterketak bost proba ditu. Proba bakoitzak hizkuntza jarduera bat neurtuko du: testu idatziak ulertzea, ahozko testuak ulertzea, testu idatzien produkzioa eta koprodukzioa, ahozko testuen produkzioa eta koprodukzioa, eta bitartekotza.
PROBA | EGITURA | GUTXIENEZ | HAZTAPENA | GAI | |
1. | Testu idatziak ulertzea (CE) | 26 item | 13 item | %20 | |
2. | Ahozko testuak ulertzea (CO) | 26 item | %20 | ||
3. | Idatzizko produkzioa eta koprodukzioa (EE) | 2 zeregin | 5 puntu proba bakoitzean | %20 | |
4. | Ahozko produkzioa eta koprodukzioa (EO) | 2 zeregin | %20 | ||
5. | Bitartekotza (MD) | 2 zeregin | %20 | ||
GUZTIRA | %100 | 6,5 p. | |||
–Izangaiek proba guztiak egin ditzakete; izan ere, ezein proba gainditzea ez da baldintza izanen hurrengoak egin ahal izateko.
–Azkeneko emaitza "gai" edo "ez-gai" izanen da. Hizkuntza jarduera bakoitzaren kalifikazioa 10 puntuko eskalan oinarritzen da eta 1 eta 10 bitarteko zenbaki baten bidez adieraziko da, dezimal batekin.
–Ahozko eta idatzizko ulermenetan, 26 itemetatik 13 zuzen erantzunez gero, 10etik 5 puntu lortuko dira. Nota bakoitza kalkulatzeko, item kopurua bider 10/26 egin behar da, eta dezimal batera biribildu. Ez dago penalizaziorik erantzun okerrengatik.
–Azterketa osoa gainditzeko eta, horrenbestez, ziurtagiria lortzeko, beharrezkoa izanen da gutxienez ere 6,5 puntu lortzea batez besteko puntuazio orokorrean. Azkeneko emaitza "gai" izan dadin, ezinbestekoa da hizkuntza jarduera bakoitzaren nota gutxienez ere 5 puntukoa izatea. Gutxienez ere 5 puntu lortzen badira proba batean edo gehiagotan, "gai" kalifikazioa ateratzen ahalko da, baldin eta proba guztien batezbesteko aritmetikoa 6,5 puntu edo gehiago bada. Azkeneko emaitza "gai" edo "ez-gai" izanen da.
–Deialdi arruntean 6,5 puntuko batezbesteko osora iristen ez denak, gutxienez 5eko puntuaziora iritsi ez den hizkuntza jarduera bakoitza errekuperatu behar izateaz gainera, deialdi berezian azterketa egiten ahalko du 6,5eko gutxienekora iritsi ez den proba guztietan (gutxienez 17 item zuzen idatziaren eta entzunaren ulermen probetan).
–Izangaia bi deialdietan aurkezten den zati guztietarako, aplikatuko zaion amaierako puntuazioa bietatik onena izanen da.
–Hizkuntza eskola ofizialetako irakasleei dagokie B1 tarteko mailako ziurtagiriak lortzeko probak administratzea, kasuan kasuko hezkuntza administrazioek ezartzen dituzten baldintzetan.
–Azterketa osoa bi saiotan eginen da, idatzizko zati batekin eta ahozko beste batekin, honako taula honetako hurrenkerari jarraituz:
PROBA | IRAUPENA | ||
AZTERKETA | Idatzizko bitartekotza (MD) | 30 min | 3 h 05 min |
Testu idatzien produkzioa eta koprodukzioa (EE) | 60 min | ||
ATSEDENALDIA 10 min | |||
Ahozko testuak ulertzea (CO) | 40 min | ||
Testu idatziak ulertzea (CE) | 45 min | ||
AHOZKO | Ahozko bitartekotza (MD) | 10 min (bikotea) | 26 min |
Ahozko testuen produkzioa eta koprodukzioa (EO) | 16 min (bikotea) | ||
–Zatiak egiteko hurrenkera eta denborak errespetatu beharko dira bai deialdi arruntean bai berezian.
–Antolaketa dela eta, eskola batek edo batzuek beste egun bat paratzen ahalko dute "Testu idatzien produkzioa eta koprodukzioa" eta "Idatzizko bitartekotza" probetarako. Data hori gutxienez 15 egun lehenago jakinaraziko zaie ikasleei.
5.2. Gaiak.
Izangaiak ulertu edo sortu beharko dituen testuak gai hauetaz arituko dira:
1. Identifikazio pertsonala.
2. Bidaiak eta oporrak.
3. Etxebizitza, etxea eta ingurua.
4. Osasuna eta gorputzaren zainketa.
5. Eguneroko jarduerak.
6. Erosketak eta merkataritza jarduerak.
7. Familia eta adiskideak.
8. Elikadura eta jatetxeak.
9. Harreman pertsonalak eta sozialak.
10. Ondasun eta zerbitzuak.
11. Lana eta zereginak.
12. Garraioa.
13. Hezkuntza eta ikasketak.
14. Klima eta ingurune naturala.
15. Hizkuntza eta komunikazioa.
16. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.
17. Denbora librea eta aisia.
5.3. Kalifikazioak.
–Ikasleei ziurtapen proben emaitzari buruz emanen zaien informazioak barnean hartuko ditu probaren zati bakoitzeko puntuazioa eta dagokion kalifikazio partziala, bai eta proba osoari dagokion kalifikazio orokorra ere ("gai" edo "ez-gai").
–Egin ez den probaren zati bakoitzak "ez-aurkeztua" kalifikazioa jasoko du. Probaren azken kalifikazioa "gai" edo "ez-gai" izanen da. Izangaiak zatietako bat ere egiten ez badu, bere azken kalifikazioa orokorra "ez-aurkeztua" izanen da.
6.–Azterketako bost proben ezaugarriak.
6.1. Testu idatziak ulertzeko proba (CE).
Izangaiak gauza izan behar du ulertzeko, idatzi laburretan edo luzera ertainekoetan, testuaren zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak, xehetasun garrantzitsuenak eta egilearen iritzi eta jarrera esplizituak. Testuak argiak, ongi antolatuak eta hizkuntza estandarrean egindakoak izanen dira, eta jorratuko dituzte eguneroko gaiak, gai orokorren alderdi zehatzak, ohiko edo gaurkotasuneko gaiak, edo izangaiaren interesekin lotutakoak.
Probaren formatua: lau zeregin, 26 itemekin guztira, honela banatuak:
ZEREGINA | MIKROTREBETASUNA | TESTU MOTA | PROZEDURA |
1. zeregina 6 edo 7 item | Testu baten ideia nagusiei antzematea. | –6/7 testu labur (400 hitz, gehienez ere). –6/7 galderako elkarrizketa (400 hitz, gehienez ere). | –6/7 testu edo paragrafoetako bakoitza dagokion epigrafearekin lotzea, proposatutako 8/9 epigrafeen artetik. 2 distraigarri. –6/7 erantzunetako bakoitza dagokion galderarekin lotzea, proposatutako 8/9 galderen artetik. 2 distraigarri. |
2. zeregina 6 edo 7 item | Testu baten xehetasunei antzematea. | Testu jarraitua edo etena, gehienez ere 350 hitzekoa. | –6/7 galderetako bakoitzari ongien erantzuten dion aukera hautatzea (a/b/c). –Enuntziatu bat egia ala gezurra den esatea. –Galdera irekiak erantzutea (erantzunean 6 hitz gehienez). |
3. zeregina 6 edo 7 item | Testuaren egiturari eta/edo zatien arteko loturari antzematea. | 400 hitz arteko testua; horretatik 6/7 esaldi edo sintagma atera dira. | Hutsuneak dituen testua irakurrita, aukeran diren 8 edo 9 zatien artetik identifikatzea testuaren 6 edo 7 hutsuneei dagozkienak. (2 distraigarri). |
4. zeregina 7 edo 8 item | Testuko elementuak aurreratzea, testuinguruaren arabera. | 250 hitz arteko testua; horretatik 7/8 hitz atera dira. | –Hutsuneak dituen testua irakurrita, 20 aukeraren artetik hautatzea hutsune bakoitzari dagokiona. (11/12 distraigarri + adibidea) –Hutsuneak dituen testua irakurrita, hutsune bakoitzerako aukera egokia hautatzea (a/b/c). |
6.2. Ahozko testuak ulertzeko proba (CO).
Izangaiak gauza izan behar du ulertzeko, ahozko testu labur edo luzera ertainekoetan, baldin eta baldintza akustikoak onak badira eta esandakoa berriz entzuteko modua badu xehetasun batzuk baieztatu ahal izateko, testuaren zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak, xehetasun garrantzitsuenak eta hizlarien iritzi eta jarrera esplizituak. Testu horiek ongi egituratuak izanen dira, poliki edo abiadura ertainean eta argi ahoskatuak, eta ahots ozenez edo baliabide teknikoen bidez transmitituak, hizkuntzaren aldaera estandarrean; eta jorratuko dituzten gaiak egunerokoak edo ezagunak izanen dira, edo gai orokorrak edo gaurkotasunekoak, izangaiaren esperientziekin eta interesekin lotutakoak.
Probaren formatua: 4 zeregin 26 itemekin, honela banatuta:
ZEREGINA | MIKROTREBETASUNA | TESTU MOTA | PROZEDURA |
1. zeregina 7 edo 8 item | Zentzu orokorra. | 7/8 testu labur (iragarkiak edo berriak, adibidea barne), 4 min 30 s artekoak. | 7/8 testuetako bakoitza dagokion epigrafearekin lotzea, proposatutako 9/10 epigrafeen artetik. (2 distraigarri). |
2. zeregina 6 edo 7 item | Ideia nagusiak. | Bakarrizketa-testua, elkarrizketa edo solasaldia, 3 min artekoa. | 6/7 enuntziatuetako bakoitza egia ala gezurra den erantzun behar da. |
3. zeregina 6 edo 7 item | Berariazko informazioa (informazioak, iritziak edo sentimenduak) | Elkarrizketa edo solasaldi bat, 3 min artekoa. | Enuntziatu edo galdera bakoitzerako, aukera zuzena hautatzea proposamenen artetik (a/b/c). |
4. zeregina 6 edo 7 item | Xehetasunak | 4 min arteko testu bat | Galdera edo enuntziatu bakoitzerako, aukera zuzena hautatzea (a/b/c). |
6.3. Testu idatziak produzitzeko eta koproduzitzeko proba: idazmena (EE).
Izangaiak gauza izan behar du bakarka edo beste norbaitekin sortzeko, euskarria edozein dela ere, idatzizko testu laburrak edo luzera ertainekoak, sinpleak eta argi antolatuak, testuinguruari egokituta (hartzailea, egoera eta helburu komunikatiboa), eguneroko, ohiko edo norberaren intereseko gaiei buruz. Horretarako, aski zuzen erabili behar ditu lexikoaren eta egituren ohiko errepertorioa –egoera arruntenekin zerikusia duena– eta testuaren kohesiorako oinarrizko baliabideak, eta funtsezko ortografia eta puntuazio arauak errespetatu.
6.3.1. Probaren formatua.
IDATZIZKO KOPRODUKZIOA | IDATZIZKO PRODUKZIOA | |
Testu mota | Posta elektronikoko mezua, mugikorreko mezua, txata, foro batean erantzutea, blogeko sarrera bati buruzko iruzkina. | Blogeko sarrera, formularioa, txosten laburra (adibidez, hotel baten gaineko balorazioa, bidaia-bloga) |
Helburu komunikatiboa | Informazioa eskatzea edo ematea. Gonbidapen bat egitea, onartzea edo ez onartzea. Eskerrak ematea. Dolumina adieraztea. Zoriontzea. Norbaitez edo zerbaitez galdetzea. Barkamena eskatzea edo damua adieraztea. Arazoak azaltzea. | Deskribatzea: –Esperientziak –Gertakariak –Sentimenduak –Erreakzioak –Nahiak eta itxaropenak –Planak Istorioak kontatzea. Iritziak labur justifikatzea |
Luzera | 80-100 hitz | 130-150 hitz |
Denbora | 60 minutu | |
Puntuazioa | 10 puntu | 10 puntu |
6.3.2. Idazmena ebaluatzeko irizpideak.
a) Eraginkortasun komunikatiboa.
Ebaluatzen du ea izangaiak eraginkortasunez erantzuten dion komunikazio egoerari eta ongi lotzen zaion zereginari. Alegia:
–Ezarritako helburu komunikatiboa betetzen duen eta eraginkortasunez adierazten duen esan nahi duena: ezarritako eginkizunak (informatzea, eskatzea, etab.) betetzen dituen eta nahi bezalako eragina sortzen duen hartzailearengan. Zeregina betetzeko moduari buruzko inpresio orokorra positiboa den.
–Arau sozial eta diskurtsiboak errespetatzen dituen, testu motaren arabera (kontakizuna, deskribapena, argudiatzea, etab.), bai eta bakoitzerako testu formatu egokiak ere.
–Hizkera eta erregistro egokiak erabiltzen dituen, bai eta kortesia eta adeitasunezko estrategiak ere, hala dagokionean.
–Zeregina betetzeko jarraibideei lotzen zaien: ezarritako luzera betetzen duen, puntu guztiak garatzen dituen gidalerroei jarraituz, eta proposatutako gaiari buruz informazio nahikoa eta eduki jakingarriak eskaintzen dituen.
b) Koherentzia eta kohesioa.
Ebaluatzen du ea izangaia gauza den testu koherentea, ulerterraza eta kohesioduna sortzeko. Alegia:
–Informazio nahiko argia eta anbiguotasunik gabea ematen duen. Testua irakurterraza den.
–Informazioa eta argudioak ongi antolatzen dituen: ideia orokorra eta ikuspuntua ongi bereizita.
–Gaia garatzen duen, errepikapenak eta jauzi edo etenak saihestuz. Gai edo ikuspuntu desberdinen arteko trantsizioak baliatzen dituen.
–Ongi erabiltzen dituen paragrafoak, puntuazio zeinuak eta lokailuak. Ideiak ongi josita dauden paragrafo eta perpausen artean.
–Egokitasunez erabiltzen dituen kanpoko erreferentzia mekanismoak (espaziokoak, denborakoak) eta barnekoak (izenordainak, adberbioak, aditz denborak, komunztadura, etab.).
c) Lexikoaren aberastasuna.
Erabilitako hiztegiaren zabaltasuna eta konplexutasuna ebaluatzen ditu. Alegia:
–Maila honetarako behar bezain lexiko ugaria eta zehatza erabiltzen duen: gaiarekin zerikusia duen hiztegia, sinonimoak, hain ohikoak ez diren hitzak, eta adierazpideak edo bestelako baliabide estilistikoak.
–Arriskuak hartzen dituen maila honetako edo goragoko hizkuntza baliabideen erabileran, nahiz eta zehaztugabetasunen batean erori, baldin eta akats horiek ez badiote eragiten testuaren ulergarritasunari.
d) Zuzentasun gramatikala.
Gramatikaren erabileraren doitasuna edo zehaztasuna ebaluatzen du. Alegia:
–Nahiko zuzen erabiltzen dituen maila honetako ortografia, morfologia eta sintaxia.
–Zeregina egiteko beharrezkoak diren egiturak erabiltzen dituen.
6.4. Ahozko testuak produzitzeko eta koproduzitzeko proba: mintzamena (EO).
Izangaiak gauza izan behar du bakarka edo beste norbaitekin sortzeko, aurrez aurreko zein baliabide teknikoen bidezko komunikazioan, ahozko testu laburrak edo luzera ertainekoak, ongi antolatuak eta testuinguruari egokituak, eguneroko, ohiko edo norberaren intereseko gaiei buruz. Horretarako, gauza izan behar du diskurtsoaren haria zuzentasun eta etorri askirekin mantentzeko, ahoskera argiarekin, nahiz eta batzuetan nabarmenak izan kanpoko azentua edo etenaldiak (planifikazio sintaktiko edo lexikoa egiteko etenaldiak, edo esandakoa beste modu batez esateko edo okerrak zuzentzeko egiten direnak, solaskideak arazoren bat dagoela adierazten duenean), eta nolabaiteko laguntza behar izan interakzioari eusteko.
6.4.1. Probaren formatua.
–Proba bikoteka edo hirunaka eginen da, bi aztertzaileren aurrean, eta grabatu eginen da. Izangai bakarra badago, aztertzaileetako batek bikotekidearen rola jokatuko du koprodukzio lanerako.
–Txanda iristen denean, aztertzaile batek deituko die proba eginen den gelan sar daitezen. Ahozko bitartekotza ere saio berean eginen da, gida honen 5.1 puntuko tauletan adierazten den moduan.
AHOZKO PRODUKZIOA | AHOZKO KOPRODUKZIOA | |
Zeregina | Gai bat azaltzea proposatutako galdera batzuen bitartez, zeinek gai hori esperientzia pertsonalarekin lotzen baitute. | Elkarrizketa bati ekitea, egoera jakin batean proposatutako helburuari buruzko adostasunera iristeko. |
Helburu komunikatiboa | –Ohitura eta errutinei buruz mintzatzea. –Alderaketak egitea. –Iraganeko esperientziak deskribatu edo kontatzea. –Hipotesiak adieraztea edo etorkizunari buruzko iragarpenak egitea. | –Proposatzea edo iradokitzea. –Lehentasunak azaltzea. –Adostasuna edo desadostasuna azaltzea. –Informazioa berrestea. –Argibideak eskatzea. |
Euskarria | A4 neurriko txartela, non 4 galdera eta gaiari buruzko bi argazki dauden. | A5 neurriko txartela, non gai batekin zerikusia duen egoera bat aurkezten den, irudi batez lagunduta. 3 puntu komun planteatuko dira, bi izangaiek jorratu beharrekoak, eta beste puntu bat, libreki hautatzekoa. Bi izangaien euskarriek eduki berdina izanen dute, baina nor den A eta nor B agertuko da. |
Prestaketa | 1 min | 1 min |
Ahozko azalpena | 3-4 min | Bikoteek 4-5 min, hirukoteek 6-8 min |
2 izangai | 10 min | 6 min |
Proba, guztira | 16 min | |
–Bi zereginetarako prestaketa proba eginen den ikasgela berean eginen da, aztertzaileen aurrean.
6.4.2. Fase bakoitzaren deskribapena.
a) Harrera.
–Aztertzaileak esanen die izangaiei non eseri behar diren, eta eskatuko die beren burua identifikatzeko argazkia daukan dokumentu baten bidez.
–Aztertzaileak galdetuko die bertaratu direla justifikatzen duen agiririk behar ote duten (hasi baino lehen edo amaitzean).
b) Ahozko produkzioa.
–Aztertzaileak ahoz emanen ditu jarraibideak, eta ahozko produkzioa egiteko oinarria diren bi euskarri emanen dizkio A izangaiari, gai desberdinei buruzkoak. Euskarri bakoitza A4 neurriko orri plastifikatu bat izanen da; bi argazki izanen ditu eta 4 galdera.
–Euskarriak jaso ondoren, A izangaiak minutu 1 izanen du hautatzeko eta prestatzeko.
–Aztertzaileak hasteko agindua emanen du.
–A izangaiak, lehenik hitz egin behar duenak, ahozko produkzioa garatuko du, euskarrian dauden lau galderei erantzunez.
–A izangaia 3 edo 4 minutuz arituko da solasean eta bitartean aztertzaileek ez dute hitz eginen, egoera hauetan izan ezik: i) komunikazioa eteten bada; ii) solasa eskatutakoarekin bat ez badator edo iii) ez bada nahikoa mintzatzen.
–A izangaiak ahozko produkzioa amaitu eta gero, aztertzaileak B izangaiari beste bi euskarri emanen dizkio bere ahozko produkzioa prestatzeko, eta lehengo urratsak errepikatuko dira.
c) Ahozko koprodukzioa.
–Aztertzaileak jarraibideak emanen dizkie bi izangaiei, ahoz, eta azalduko die minutu 1 daukatela prestatzeko (aldi berean baina bakarka).
–Aztertzaileak ozen irakurriko du eginkizunaren kontsigna, eta izangaiek ongi ulertu dutela ziurtatu ondoren, bakoitzari bere euskarria emanen die. Euskarri hori A5 neurriko txartel bat izanen da, esaten duena zeintzuk izanen diren gaia, egoera eta elkarrizketan nahitaez jorratu beharreko 3 puntuak, bi izangaientzat berdinak.
–Prestatzeko denbora amaituta, aztertzaileak adieraziko du nor hasiko den hizketan (A izangaia).
–Bi izangaiek elkarrizketa bati emanen diote hasiera, euskarrian proposatzen den egoerari buruzko adostasunera heltzeko asmoz. Izangai bakoitza zereginaren denboraren erdian parte hartzen saiatuko da. B izangaiak bukatuko du elkarrizketa.
–Izangaien elkarrekintzak 4-5 minutu iraunen du eta bitartean aztertzaileek ez dute hitz eginen, egoera hauetan izan ezik: i) komunikazioa eteten bada; ii) solasa eskatutakoarekin bat ez badator edo iii) ez badira nahikoa mintzatzen.
6.4.3. Mintzamena ebaluatzeko irizpideak.
a) Eraginkortasun komunikatiboa.
Ebaluatzen du ea izangaiak eraginkortasunez erantzuten dion komunikazio egoerari eta ongi lotzen zaion zereginari. Alegia:
–Produkzioko zereginean:
- Ea esan nahi duena behar adinako eraginkortasunez adierazten duen. Diskurtsoaren hariari nahiko erraz jarraitzen zaion, informazio behar bezain argia ematen duen eta anbiguotasunik ez dagoen.
- Zereginari egokitzen zaion: ezarritako denbora betetzen duen, puntu guztiak garatzen dituen gidalerroei jarraituz, eta proposatutako gaiari buruz informazio nahikoa eta eduki jakingarriak eskaintzen dituen.
- Diskurtso etengabea egiten duen, maila honetarako egokia den erritmoan, nahiz eta zenbaitetan zalantza egin, hasitakoa eten edo zuzendu, edo esaldiren bat moztu. Ez duen diskurtsoa eteten isilune luze edo ugariekin.
–Koprodukzioko zereginean:
- Aski naturaltasunez eta eraginkortasunez parte hartzen duen elkarrekintzan: aktiboki jarduten duen igortzaile eta hartzaile gisara, solasaldiaren nondik norakoari moldatuz, eta egokiro erantzuten duen, eduki jakingarria eskainiz.
- Aski egoki erabiltzen dituen hitz egiteko txandak eta baliatzen dituen elkarlaneko estrategiak (adeitasuna, laguntza, ulertu izana erakustea, argibideak eskatzea, etab.), txanda mantendu edo lagatzekoak (intonazioa, diskurtsoaren markatzaileak, etab.) eta komunikazioaren norabidea aldatzekoak (gai aldaketa negoziatzea, etab.).
b) Kontrol fonologikoa.
Soinuen ahoskera, azentuazioa, erritmoa eta intonazioa ebaluatzen ditu. Alegia:
–Ea soinuen ahoskeran ez den gehiegi urruntzen estandarretik eta gauza den soinu multzoak zuzen artikulatzeko.
–Hitzei zuzen jartzen dien azentua.
–Azentu eta erritmo eredu egokiak erabiltzen dituen.
–Intonazioa erabiltzen duen esanahia nabarmentzeko.
c) Lexikoaren aberastasuna.
Erabilitako hiztegiaren zabaltasuna eta konplexutasuna ebaluatzen ditu. Alegia:
Maila honetarako behar bezain lexiko ugaria eta zehatza erabiltzen duen: gaiarekin zerikusia duen hiztegia, sinonimoak, hain ohikoak ez diren hitzak, eta adierazpideak edo bestelako baliabide estilistikoak.
d) Zuzentasun gramatikala.
Gramatikaren erabileraren doitasuna edo zehaztasuna ebaluatzen du. Alegia:
–Ea nahiko ongi erabiltzen dituen maila honetako morfologia eta sintaxia.
–Zeregina egiteko beharrezkoak diren egiturak erabiltzen dituen.
6.5. Bitartekotza proba: idatzizko bitartekotza eta ahozko bitartekotza.
Bitartekotza probak bi zeregin izanen ditu eta guztira 20 puntu balioko du. Lehenengoa, idatzizko bitartekotza, azterketa idatziaren saioan eginen da, eta bigarrena, ahozko bitartekotza, ahozko azterketaren egunean eginen da.
6.5.1. Idatzizko bitartekotza.
–Izangaiak gauza izan behar du idatziz adierazteko testu idatzien edukiaren ideia orokorra, puntu nagusiak eta xehetasun nabarmenak, eguneroko gorabeherei eta interes orokorreko, pertsonaleko edo gaurkotasuneko gaiei buruzko testuen informazio zati laburrak aztertuta, baldin eta sorburu testuek egitura argia badute, ez badaude hizkera espezializatuan idatzita, eta hizkuntzaren aldaera estandarra erabiltzen badute, ez oso idiomatikoa.
–Idatzizko bitartekotza probaren ezaugarriak eta formatua.
Helburua | Posta elektronikoko mezu bat idaztea, eta, bertan, mezu bat transmititzea, laburbiltzea, azaltzea eta kontsignan deskribatutako hartzaile batek planteatzen duen arazoari egokitzea. |
Jarraibideak | 2. hizkuntzan |
Kontsigna | 2. hizkuntzan (50 hitz, gehienez), hartzailearen deskribapen laburrarekin. |
Euskarria | Euskarria: 2 argazki + 2 testu labur (sarrerako testua 2. hizkuntzan), transmititu beharreko zenbait aukera eskainiko dituzten askotariko informazioekin. |
Luzera | 100-120 hitz |
Denbora | 30 min |
Puntuazioa | 10 puntu |
6.5.2. Ahozko bitartekotza.
Izangaiak gauza izan behar du hirugarrenei ahoz adierazteko testu idatzien edukiaren ideia orokorra, puntu nagusiak eta xehetasun nabarmenak, eguneroko gorabeherei eta interes orokorreko, pertsonaleko edo gaurkotasuneko gaiei buruzko testuen informazioa aztertuta, baldin eta testu horiek egitura argia badute, ez badaude hizkera espezializatuan idatzita, eta hizkuntzaren aldaera estandarra erabiltzen badute, ez oso idiomatikoa.
Ahozko bitartekotza probaren ezaugarriak eta formatua:
–Deialdi arruntean, ahozko bitartekotza proba banaka eginen da ahozko azterketaren saioan, ahozko testuak produzitzeko eta koproduzitzeko probaren aurretik.
–Deialdi berezian, ahozko bitartekotzako zeregina eta ahozko testuak produzitzeko eta koproduzitzeko proba egiteko hurrenkera izangaiak egiteko dituen proben mende egonen da.
Helburua | Testu eten bat, hau da, liburuxka, infografia, kartel edo horrelakoren bat, hartzaile estandar bati helarazi eta azaltzea. |
Kontsigna | 2. hizkuntzan |
Euskarria (bi gairen artean aukeratzekoa) | 2. hizkuntzan idatzitako liburuxka, infografia edo kartela, zerbitzu, gertakari edo produktu bati buruzko informazioarekin. |
Prestaketa | 2 min |
Bitartekotza | 2-3 min |
Puntuazioa | 10 puntu |
6.5.3. Bitartekotza proba ebaluatzeko irizpideak.
a) Edukiaren interpretazioa.
Ebaluatzen du ea izangaiak eraginkortasunez burutzen duen zeregina. Alegia:
–Ea informazioa aukeratzen eta egokitzen duen hartzailea eta testuingurua kontuan harturik.
–Kontsigna zuzen interpretatu eta informazio egokia ematen duen.
b) Testuaren antolaketa.
Ea ongi antolatuta dagoen transmititutako informazioa (edo prozesatutako testua): koherentea eta erraz jarraitzeko modukoa den.
c) Informazioa transmititzea.
Ebaluatzen du ea izangaiak helburu komunikatiborako garrantzi handiena duen informazioa transmititzen duen, argitasunez eta eraginkortasunez transmititu ere, alegia:
–Zuzen prozesatzen duen testua: informazio, ideia edota datuak modu nahiko egokian transmititzen, laburbiltzen, parafraseatzen, konparatzen edo azaltzen dituen. Sortutako testua ez dagoen hitzez hitz hartuta testu-euskarritik.
–Ea estrategia egokiak aukeratzen dituen informazioa transmititzeko, proposatutako bitartekotza-egoeraren arabera, eta informazio hori modu nahiko eraginkorrean ulertarazten duen.
d) Hizkuntzaren zuzentasuna.
Ebaluatzen du ea izangaiak, maila honetarako, nahiko egoki erabiltzen duen hizkuntza kodea informazioaren transmisioan. Alegia:
–Ea egokiro erabiltzen duen halako hitz sorta bat.
–Maila honi dagozkion egiturak nahiko zuzen erabiltzen dituen.
–Maila honetarako aski zuzentasun eta naturaltasunez ahoskatzen duen eta diskurtsoa ulergarria den (ahozko bitartekotza).
7.–Azkeneko oharrak.
7.1. Emaitzen argitalpena.
Proben emaitzak argitara emanen dira datu pertsonalen babesari buruz indarrean dagoen legerian ezarritakoa betez.
Ikasleei ziurtapen proben emaitzari buruz emanen zaien informazioak barnean hartuko ditu probaren zati bakoitzeko puntuazioa eta dagokion kalifikazio partziala, bai eta proba osoari dagokion kalifikazio orokorra ere.
7.2. Erreklamazioak egiteko eskubidea.
Ikasleek, edo, hala behar denean, haien tutore edo legezko ordezkariek, beren probei eta emaitzei buruzko informazioa jasotzen ahalko dute ebaluazioaren ardura duten irakasleen aldetik, ikastetxean horretarako ezarritako egunean. Egun horretan bertaratzerik ez badute, beste egun batean egiteko eskatzen ahalko dute idatziz.
Irakasleak argibideak eman ondoren, lortutako azken kalifikazioarekin ados ez badaude, ikasleek, edo, hala behar denean, haien tutore edo legezko ordezkariek, ikastetxeko zuzendaritzari eskatzen ahalko diote, idatziz, berrikus dezala ziurtapen probaren zati batean edo batzuetan lortutako kalifikazioa. Lortutako kalifikazioak berrikusteko eskaera horiek hiru egun balioduneko epean aurkeztuko dira, azken kalifikazioa argitaratzen den egunetik hasita. (Hots, azterketaren berrikuspenaren egunetik hasita).
Erreklamazioa jaso ondoren, ikastetxeko zuzendariak erreklamazio espediente bat irekiko du. Kasuan kasuko hizkuntzaren departamentuak (erreklamazioa jarri zaien irakasleak bazter utzita), zuzendariak eskaturik eta erreklamazioa aurkeztu ondoko lehenengo egun baliodunean, erreklamazioa aztertuko du. Egiaztatuko du proba guztiak ebaluatu direla eta ezarritako ebaluazio irizpideak ongi aplikatu direla, eta ziurtatuko du ez dela akatsik egin probaren zati bakoitzeko kalifikazioaren eta azken kalifikazioaren kalkuluan, eta txostena eginen du.
Txostenak ikasketaburuari helaraziko zaizkio, eta hark, ahal den era eta epe azkarrenean, txostenaren kopia emanen dio ikasleari edo, hala behar denean, ikaslearen tutore edo legezko ordezkariari, PDF formatuko kopia bat igorriz haren helbide elektronikora. Gainera, mezua bidaliko zaio mugikorrera, jarri duen erreklamazioaren erantzuna bidali diotela jakinarazteko. Honela bukaera emanen zaio ikastetxean erreklamatzeko prozesuari.
Ikastetxearen ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Hezkuntzako zuzendari nagusiari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Artikulu honetan aurreikusitako jarduketa guztiak desgaitasunen bat duten pertsonentzat irisgarriak izatea bermatuko da.
7.3. Berariazko premiak dituzten pertsonentzako egokitzapena.
Proba egokitzen ahalko da mugitzeko desgaitasuna, ikusteko desgaitasun erabatekoa edo partziala, mintzamenaren nahasmenduak, entzumen galera edo desgaitasun bat baino gehiago duten izangaien behar berezietarako.
Egokitzapenen bat behar duten ikasleek beren beharrak adierazi beharko dituzte ikasketaburuari zuzendutako idazki batean, eta desgaitasuna eta haren gradua egiaztatzen dituen ziurtagiria aurkeztuko dute behar horiek justifikatzeko. Eskaerak matrikula egitean aurkeztuko dira.
Baldintzak egokitzeak ez du inoiz ekarriko probaren zatiren bat egin behar ez izatea edo proba deialdi ofizialekoa ez beste egun batean egin ahal izatea.
7.4. Bertaratze agiriak.
Izangaiek azterketa egin izana frogatzeko agiria eska dezakete.
7.5. Elkarbizitzaren aurkako portaerak.
Azterketa, proba edo ariketa batean beste ikasle batzuei kopiatzea edo kopiatzen uztea elkarbizitzaren aurkako portaera da, eta berekin ekarriko du, abuztuaren 23ko 47/2010 Foru Dekretuaren arabera, azterketa, proba edo ariketa horretan kalifikazio negatiboa jasotzea.
8.–Aholkuak.
–Bete itzazu une oro azterketaren administratzaileen jarraibideak.
–Lasai egon zaitez eta proba egiteko jarraibideei arretaz erreparatu, batez ere ahozko ulermenaren ariketan.
–Zereginak egiteko duzun denbora egoki banatu. Denbora horiek probaren zati guztiak egiteko aski dira, aurretik kalkulatu baitira. Gomendagarria da azkenean minutu batzuk gordetzea azterketa errepasatu eta izan litezkeen akatsak zuzentzeko.
–Idazmenaren zatiko zereginei heldu baino lehen, gomendagarria da esan nahi duzunaren eskema bat egitea aurretik eta, zereginak bukatutakoan, dena errepasatzea.
–Probaren zati guztietan letra argiz idatzi eta azterketa txukun aurkeztu. Zuzentzat hartu dituzun erantzunak zeintzuk diren garbi gelditu dela ziurtatu.
I. GEHIGARRIA.–IDATZIZKO PRODUKZIOA ETA KOPRODUKZIOA EBALUATZEKO TAULA
IDATZIZKO PRODUKZIOA | B1 | IDATZIZKO KOPRODUKZIOA | ||||
ERAGINKORTASUN KOMUNIKATIBOA | ||||||
2,5 | Erabat lotzen zaie testu motaren konbentzioei. Informazio nahikoa eta erabat adierazgarria ematen du. | 2,5 | ||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | ||||
1,5 | Oro har testu motaren konbentzioei lotzen zaie, nahiz eta akatsen bat egin formatuan, erregistroan edo informazioaren banaketa tipikoan. Informazio nahikoa ematen du eta gehiena adierazgarria da. | 1,5 | ||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | ||||
0,5 | Akats nabarmenak egiten ditu testu motaren konbentzioetan. Informazio gutxi edo informazio hutsala ematen du, baliteke zeregina gaizki ulertu izana. | 0,5 | ||||
KOHERENTZIA ETA KOHESIOA | ||||||
2,5 | Ideiak argitasunez eta anbiguotasunik gabe garatzen ditu. Informazioa oso ondo antolatuta dago eta kohesiorako mekanismoak behar bezala erabiltzen ditu. | 2,5 | ||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | ||||
1,5 | Ideiak modu nahiko argian garatzen ditu. Informazioa ongi antolatzen du, nahiz eta akatsen bat egin kohesiorako mekanismoetan. | 1,5 | ||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | ||||
0,5 | Ideiak gutxi garatzen ditu, sinpleak edo ilun samarrak dira. Kohesiorako mekanismo oso sinpleen bidez antolatzen du testua, edo ez ditu egokiro erabiltzen kohesiorako mekanismoak. | 0,5 | ||||
LEXIKOAREN ABERASTASUNA | ||||||
2,5 | Eguneroko halako hitz sorta bat erabiltzen du egokiro, nahiz eta akatsen bat egin hain arruntak ez diren hitzetan. Darabilen hizkuntza errepertorioa nahikoa da mezua argi eta zehatz transmititzeko. | 2,5 | ||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | ||||
1,5 | Eguneroko hitzak zuzen erabiltzen ditu, zehaztugabetasun edo errepikapenen bat gorabehera. Oinarrizko hizkuntza errepertorioa erabiltzen du, mezua transmititzeko nahikoa. | 1,5 | ||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | ||||
0,5 | Zeregina egiteko hiztegi sinpleegia edo ez-espezifikoa erabiltzen du, zehaztugabetasun lexikoa nabaria da. Hizkuntza errepertorio mugatua erabiltzen du. | 0,5 | ||||
ZUZENTASUN GRAMATIKALA | ||||||
2,5 | Nahiko zuzen erabiltzen ditu oinarrizko egiturak eta zenbait egitura konplexu; akatsek ez dute komunikazioa galarazten. Akatsak egin ditzake ideia konplexuagoak adieraztean. | 2,5 | ||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | ||||
1,5 | Zuzentasun onargarriarekin erabiltzen ditu hizkuntzaren oinarrizko egiturak; egitura konplexuagoetan akats nabarmenak egiten baditu ere, antzematen ahal zaio zentzuari. Perpaus xume eta laburrak osatzen ditu, gako hitzekin, diskurtso ulergarri eta argia eginez. | 1,5 | ||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | ||||
0,5 | Akatsak etengabe egiten ditu oinarrizko egituretan, eta ondorioz testua irakurtzea zaila da. Buruz ikasitako egitura sintaktikoak eta adierazpideak erabiltzen ditu, eta funtsezko akatsak egiten ditu, testua ulertzea zailtzen dutenak. | 0,5 | ||||
0 | Ez du betetzen zereginaren helburu komunikatiboa. Ia ez du informaziorik ematen, edo edukia erabat hutsala da. | 0 | ||||
GUZTIRA | IDATZIZKO PRODUKZIOA ETA KOPRODUKZIOA, GUZTIRA .................. / 20 | GUZTIRA | ||||
II. GEHIGARRIA.–AHOZKO PRODUKZIOA ETA KOPRODUKZIOA EBALUATZEKO TAULA
AHOZKO PRODUKZIOA | B1 | AHOZKO KOPRODUKZIOA | ||||
ERAGINKORTASUN KOMUNIKATIBOA | ||||||
2,5 | Galdera guztiei erantzuten die, eta informazio adierazgarria, landua eta koherentea ematen du erantzunetan. Diskurtsoak aurrera egiten du, ia etenaldirik gabe. | Modu aktiboan parte hartzen du solasaldian eta erreakzio koherenteak ditu. Informazio adierazgarria eta landua ematen du. Erabiltzen ditu interesa erakusteko, argibideak eskatzeko edo ulertu duela adierazteko oinarrizko mekanismoak. Diskurtsoak aurrera egiten du, ia etenaldirik gabe. | 2,5 | |||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | ||||
1,5 | Galdera guztiei erantzuten die informazio adierazgarria emanez, nahiz eta erantzunak gutxiegi edo modu irregularrean garatu. Diskurtsoak aurrera egiten du, planifikatzeko etenaldiak gorabehera. | Solasaldian parte hartzen du, solaskidearen jardunean oinarrituz, eta erreakzio koherenteak ditu, sinpleak izan arren. Ematen duen informazio gehiena adierazgarria da. Gutxi erabiltzen ditu interesa erakusteko, argibideak eskatzeko edo ulertu duela adierazteko oinarrizko mekanismoak. Diskurtsoak aurrera egiten du, planifikatzeko etenaldiak gorabehera. | 1,5 | |||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | ||||
0,5 | Ez die galdera guztiei erantzuten edo apenas garatzen ditu erantzunak, edo, egiten duenean, informazioa munta txikikoa edo batere muntarik gabea da. Planifikatzeko etenaldiek diskurtsoaren haria eteten dute. | Solasaldian nahiko pasibo ari da, eta erreakzio oso mugatuak ditu, koherenteak izan arren. Ematen du informazioa, baina munta gutxikoa. Ia ez du erabiltzen interesa agertzeko, argibideak eskatzeko edo ulertu duela adierazteko oinarrizko mekanismorik. Planifikatzeko etenaldiek diskurtsoaren haria eteten dute. | 0,5 | |||
KONTROL FONOLOGIKOA | ||||||
2,5 | Argi ulertzeko eran ahoskatzen du, nahiz eta 1. hizkuntzaren edo beste batzuen eragina nabaria den. Ahoskatzean akatsak egiten ditu, baina ez diote eragiten komunikazioari. | 2,5 | ||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | ||||
1,5 | Nahiko argi ahoskatzen du, 1. hizkuntzaren edo beste batzuen eragin nabarmena gorabehera. Komunikazioari eragiten dioten akats batzuk egiten ditu. | 1,5 | ||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | ||||
0,5 | Haren ahoskera ulertzea zaila da entzulearentzat. | 0,5 | ||||
LEXIKOAREN ABERASTASUNA | ||||||
2,5 | Erakusten du badakiela aski hitz bere ideiak halako zehaztasun batez adierazi ahal izateko. | 2,5 | ||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | ||||
1,5 | Erakusten du badakiela aski hitz bere ideiak adierazteko, nahiz eta beti ez den hitz egokia aurkitzeko gauza. | 1,5 | ||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | ||||
0,5 | Ideia sinpleak baino ez ditu adierazten, baliabide lexikoen ezagatik. | 0,5 | ||||
ZUZENTASUN GRAMATIKALA | ||||||
2,5 | Kontrol gramatikal ona erakusten du. Egitura konplexuak erabiltzen ditu, nahiz eta akatsak egin. | 2,5 | ||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | ||||
1,5 | Kontrol gramatikal ona erakusten du, nahiz eta tarteka oinarrizko akatsak egin. Maila honetako hainbat egitura erabiltzen ditu, nahiz eta akatsak egin. Akats horiek ez dute komunikazioa oztopatzen. | 1,5 | ||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | ||||
0,5 | Kontrol gramatikal urria erakusten du. Maila honetako egiturak erabiltzen ditu, baina maiz akatsak egiten ditu eta komunikazioa oztopatzen dute. | 0,5 | ||||
0 | Ez du betetzen zereginaren helburu komunikatiboa. Ia ez du informaziorik ematen, edo edukia erabat hutsala da. | 0 | ||||
GUZTIRA | AHOZKO PRODUKZIOA ETA KOPRODUKZIOA, GUZTIRA .............. / 20 | GUZTIRA | ||||
III. GEHIGARRIA.–IDATZIZKO ETA AHOZKO BITARTEKOTZA EBALUATZEKO TAULA
AHOZKO BITARTEKOTZA | B1 | IDATZIZKO BITARTEKOTZA | |||||
EDUKIAREN INTERPRETAZIOA | |||||||
2,5 | Helburu komunikatiborako (hartzailea eta testuingurua) garrantzitsua den informazio guztia identifikatzen eta hautatzen du. | 2,5 | |||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | |||||
1,5 | Helburu komunikatiborako (hartzailea eta testuingurua) garrantzitsuena den informazioa identifikatzen eta hautatzen du. | 1,5 | |||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | |||||
0,5 | Hautatzen duen informazioaren zati batek ez du garrantzirik helburu komunikatiborako. | 0,5 | |||||
TESTUAREN ANTOLAKETA | |||||||
2,5 | Informazioa modu koherentean antolatzen eta birformulatzen edo azaltzen du, hartzaileari mezua argitzeko edo ulergarriago egiteko. | 2,5 | |||||

1,5 | Informazioaren zati bat birformulatzen du, baina kontsignan eta euskarrian jasotako informazioa da nagusi. | 1,5 | |||||

0,5 | Apenas birformulatzen, argitzen edo azaltzen du informazioa. | 0,5 | |||||
INFORMAZIOAREN TRANSMISIOA | |||||||
2,5 | Modu argi eta eraginkorrean transmititzen du informazioa. Eraginkortasunez erabiltzen ditu bitartekotza-estrategiak. | 2,5 | |||||

1,5 | Modu nahiko argi eta eraginkorrean transmititzen du informazioa. Bitartekotza-estrategiaren bat erabiltzen du hartzaileari edukia argitzeko. | 1,5 | |||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | |||||
0,5 | Zailtasunak ditu informazioa modu nahiko argi eta eraginkorrean transmititzeko. Ez du bitartekotza-estrategiarik erabiltzen. | 0,5 | |||||
HIZKUNTZAREN ZUZENTASUNA | |||||||
2,5 | Erakusten du badakiela aski hitz informazioa halako zehaztasun batez transmititzeko. Modu erabat ulergarrian ahoskatzen du, nahiz eta zenbaitetan komunikazioari eragiten dioten akatsak egin. Kontrol gramatikal ona erakusten du. | Darabilen hizkuntza errepertorioa nahikoa da mezua argi eta zehatz transmititzeko. Akatsak egiten ditu ideia konplexuagoak adierazterakoan. | 2,5 | ||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | |||||
1,5 | Erakusten du badakiela aski hitz informazioa transmititzeko, nahiz eta ez den gauza beti hitz egokia aurkitzeko. Modu aski ulergarrian ahoskatzen du, nahiz eta batzuetan zertxobait kostatu hari ulertzea. Oinarrizko akats gramatikalak egiten ditu tarteka. | Oinarrizko hizkuntza errepertorioa erabiltzen du, mezua transmititzeko nahikoa. Akats batzuk gorabehera, osatzen ditu perpaus xume eta laburrak, gako hitzekin, diskurtso ulergarri eta argia eginez. | 1,5 | ||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | |||||
0,5 | Informazioa transmititzeko hitzak falta zaizkio. Haren ahoskera ulertzea zaila da. Kontrol gramatikal urria erakusten du. | Hiztegi eta egitura oinarrizkoak erabiltzen ditu. Akatsak etengabe egiten ditu, eta ondorioz testua irakurtzea zaila da. | 0,5 | ||||
0 | Ez du betetzen zereginaren helburu komunikatiboa. Ia ez du informaziorik ematen, edo edukia erabat hutsala da. | 0 | |||||
GUZTIRA | AHOZKO ETA IDATZIZKO BITARTEKOTZA, GUZTIRA ........../20 | GUZTIRA | |||||
IV. ERANSKINA.–NAFARROAKO HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALETAKO ZIURTAPEN PROBETAKO AZTERKETA GIDA
B2 tarteko maila
1.–Azterketaren helburua.
B2 mailako azterketa hau zenbait probaz osaturik dago, zeinak diseinaturik baitaude izangaiek helburu komunikatibo orokorretarako hizkuntza jarduera nagusietan duten gaitasuna ebaluatzeko.
2.–Konstruktuaren definizioa.
Hizkuntza eskola ofizialetako B2 mailako ziurtapen probak xede hauetarako diseinatu dira: ebaluatu beharreko hizkuntza erabiltzean ikaslea nola moldatzen den neurtzea, eta ebaluatzea ea zenbateko gaitasuna duen helburu komunikatibo orokorretarako ahozko zein idatzizko testuak ulertzeko, produzitzeko, koproduzitzeko eta prozesatzeko.
Gaitasun probak estu loturik daude arloko adituek ezarri duten komunikaziorako hizkuntza gaitasun orokorraren ereduarekin. Europako Kontseiluak eredu hori onartu du Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan eta Companion Volume argitalpenean. Komunikazioaren ikuspegian oinarriturik, eredu hori hizkuntza jarduerara bideratuta dago, hau da, hizkuntzaren erabilerara. Ulermenean, produkzioan, koprodukzioan eta prozesamenduan xede hizkuntza erabiltzeko gaitasun hori abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuan ere aipatzen da. Mailari dagokionez, probek erreferentzia izanen dituzte, arau orokor gisa, helburu orokorrak eta espezifikoak eta hizkuntza bakoitzaren gutxieneko edukiak, hizkuntza bakoitzaren curriculumean jasotakoak.
Izangaiaren gaitasun orokorraren mailari antzematen zaio egiazko komunikazio egoerak simulatzen dituzten zereginetan bere ezagutzak, trebetasunak eta baliabideak nola erabiltzen dituen ikusita. Komunikaziorako gaitasun hori erakusteko, praktikan jarri behar dira bai hizkuntza gaitasun soila eta bai gaitasun soziokulturalak, soziolinguistikoak, estrategikoak, funtzionalak eta diskurtsiboak ere.
Eredu horren arabera, probek erakutsi behar dute zenbateko gaitasuna duen izangaiak hizkuntza jarduera batzuk ongi egiteko, egiazko komunikazio egoeretan egin behar lukeen bezala. Beraz, ebaluazioan aztertuko da zer prozesatzeko eta ekoizteko gauza den izangaia komunikazio egoeretan, eta ez soilik zer ezagutza formal dituen hizkuntzari buruz.
Hizkuntzaren sistema formalak zereginetan sartzen dira, izangaiak praktikan nola erabiltzen dituen ikusi ahal izateko.
Konstruktu orokor horretatik ondorioztatzen dira azterketa proben ezaugarri espezifikoak.
3.–Mailaren definizioa.
B2 mailak B2 gaitasun mailaren ezaugarriak izanen ditu, abuztuaren 29ko 68/2018 Foru Dekretuan dagoen definizioaren arabera (2018ko irailaren 13ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
Maila horren helburua da ikasleak gaitzea hizkuntza erabiltzen den tokietan era independentean bizitzeko; beste hizkuntza batzuetako hiztunekin harreman pertsonalak eta sozialak garatzeko, bai aurrez aurre eta bai baliabide teknikoen bidez; goi mailakoaren aurreko hezkuntza eremu batean ikasteko, edo behar den eraginkortasunez jarduteko inguru okupazional batean, lankidetza edo negoziazioa eskatzen duten egoeretan, inguru horretako ohiko gorabeherei buruz.
Horretarako, ikasleek lortu behar dituzte hizkuntza aski etorri onez eta naturaltasunez erabiltzea ahalbidetzen duten gaitasunak, aparteko ahaleginik gabe komunikatu ahal izateko, bai ohiko egoeretan, baita apur bat espezifikoagoak eta nahasiagoak direnetan ere, ahozko eta idatzizko testuak ulertu, produzitu, koproduzitu eta prozesatu ahal izateko, gai orokorren alderdi abstraktuei eta konkretuei buruz zein norberaren intereseko edo espezializazio eremuko gaiei buruz, hizkuntza estandarraren erregistro, estilo eta azentu askotarikoetan, eta erabiliz egitura ugari eta konplexuak dituen hizkera eta, orobat, erabilera arrunteko adierazpen idiomatikoak dituen errepertorio lexikoa, esanahiaren ñabardurak atzemateko eta adierazteko moduan.
4.–Izangaien betebeharrak.
–Azterketako ikasgelan eskatutakoan, izangaiek ikastetxeko txartela, NANa, pasaportea edo haien nortasuna frogatzeko beste agiri bat, argazkia duena, aurkeztu beharko dute.
–Izangaiak puntualak izanen dira, eta azterketa-gelan egonen dira deialdiaren ordutegia baino 15 minutu lehenago, deialdiko ordua azterketa egiten hasteko ordua baita.
–Izangaiek bolaluma urdina edo beltza erabiliko dute azterketa egiteko. Arkatzarekin edo ezabatzen ahal den tintarekin idatzitako probak ez dira zuzenduko (irakurle optikoaren orriko erantzunak izan ezik, haiek arkatzarekin betetzen ahal baitira).
–Idazteko materialaz beste tresnarik ezin da eduki mahai gainean.
–Telefono mugikorrak eta beste edozein aparatu elektroniko itzalita eduki beharko dira une oro.
–Azterketaren administratzaileek betebehar horiek bete daitezen begiratu behar dute, eta bete ezean jarduteko ahalmena dute.
5.–Azterketaren ezaugarri orokorrak.
5.1. Azterketaren zatiak.
PROBA | EGITURA | GUTXIENEZ | HAZTAPENA | GAI | |
1. | Testu idatziak ulertzea (CE) | 26 item | 13 item | %20 | |
2. | Ahozko testuak ulertzea (CO) | 26 item | %20 | ||
3. | Idatzizko produkzioa eta koprodukzioa (EE) | 2 zeregin | 5 puntu proba bakoitzean | %20 | |
4. | Ahozko produkzioa eta koprodukzioa (EO) | 2 zeregin | %20 | ||
5. | Bitartekotza (MD) | 2 zeregin | %20 | ||
GUZTIRA | %100 | 6,5 p. | |||
–Azterketak bost proba ditu. Proba bakoitzak hizkuntza jarduera bat neurtuko du: testu idatziak ulertzea, ahozko testuak ulertzea, testu idatzien produkzioa eta koprodukzioa, ahozko testuen produkzioa eta koprodukzioa, eta bitartekotza.
–Izangaiek proba guztiak egin ditzakete; izan ere, ezein proba gainditzea ez da baldintza izanen hurrengoak egin ahal izateko.
–Azkeneko emaitza "gai" edo "ez-gai" izanen da. Hizkuntza jarduera bakoitzaren kalifikazioa 10 puntuko eskalan oinarritzen da eta 1 eta 10 bitarteko zenbaki baten bidez adieraziko da, dezimal batekin.
–Ahozko eta idatzizko ulermenetan, 26 itemetatik 13 zuzen erantzunez gero, 10etik 5 puntu lortuko dira. Nota bakoitza kalkulatzeko, item kopurua bider 10/26 egin behar da, eta dezimal batera biribildu. Ez dago penalizaziorik erantzun okerrengatik.
–Azterketa osoa gainditzeko eta, horrenbestez, ziurtagiria lortzeko, beharrezkoa izanen da gutxienez ere 6,5 puntu lortzea batez besteko puntuazio orokorrean. Azkeneko emaitza "gai" izan dadin, ezinbestekoa da hizkuntza jarduera bakoitzaren nota gutxienez ere 5 puntukoa izatea. Gutxienez ere 5 puntu lortzen badira proba batean edo gehiagotan, "gai" kalifikazioa ateratzen ahalko da, baldin eta proba guztien batezbesteko aritmetikoa 6,5 puntu edo gehiago bada. Azkeneko emaitza "gai" edo "ez-gai" izanen da.
–Deialdi arruntean 6,5 puntuko batezbesteko osora iristen ez denak, gutxienez 5eko puntuaziora iritsi ez den hizkuntza jarduera bakoitza errekuperatu behar izateaz gainera, deialdi berezian azterketa egiten ahalko du 6,5eko gutxienekora iritsi ez den proba guztietan (gutxienez 17 item zuzen idatziaren eta entzunaren ulermen probetan).
–Izangaia bi deialdietan aurkezten den zati guztietarako, aplikatuko zaion amaierako puntuazioa bietatik onena izanen da.
–Hizkuntza eskola ofizialetako irakasleei dagokie, kasuan kasuko hezkuntza administrazioak ezartzen dituen baldintzetan, B2 tarteko mailako ziurtagiriak lortzeko probak administratzea.
–Azterketa osoa bi saiotan eginen da, idatzizko zati batekin eta ahozko beste batekin, honako taula honetako hurrenkerari jarraituz:
PROBA | IRAUPENA | ||
AZTERKETA | Idatzizko bitartekotza (MD) | 30 min | 3 h 40 min |
Testu idatzien produkzioa eta koprodukzioa (EE) | 75 min | ||
ATSEDENALDIA 10 min | |||
Ahozko testuak ulertzea (CO) | 45 min | ||
Testu idatziak ulertzea (CE) | 60 min | ||
AHOZKO | Ahozko bitartekotza (MD) | 14 min (bikotea) | 30 min |
Ahozko testuen produkzioa eta koprodukzioa (EO) | 16 min (bikotea) | ||
–Zatiak egiteko hurrenkera eta denborak errespetatu beharko dira bai deialdi arruntean bai berezian.
–Antolaketa dela eta, eskola batek edo batzuek beste egun bat paratzen ahalko dute "Testu idatzien produkzioa eta koprodukzioa" eta "Idatzizko bitartekotza" probetarako. Data hori gutxienez 15 egun lehenago jakinaraziko zaie ikasleei.
5.2. Gaiak.
Izangaiak ulertu edo sortu beharko dituen testuak gai hauetaz arituko dira:
1. Identifikazio pertsonala.
2. Bidaiak eta oporrak.
3. Etxebizitza, etxea eta ingurua.
4. Osasuna eta gorputzaren zainketa.
5. Eguneroko jarduerak.
6. Erosketak eta merkataritza jarduerak.
7. Familia eta adiskideak.
8. Elikadura eta jatetxeak.
9. Harreman pertsonalak eta sozialak.
10. Garraioa.
11. Lana eta zereginak.
12. Ondasun eta zerbitzuak.
13. Hezkuntza eta ikasketak.
14. Klima eta ingurune naturala.
15. Hizkuntza eta komunikazioa.
16. Zientzia eta teknologia.
17. Denbora librea eta aisia.
18. Historia eta kultura.
5.3. Kalifikazioak.
–Ikasleei ziurtapen proben emaitzari buruz emanen zaien informazioak barnean hartuko ditu probaren zati bakoitzeko puntuazioa eta dagokion kalifikazio partziala, bai eta proba osoari dagokion kalifikazio orokorra ere ("gai" edo "ez-gai").
–Egin ez den probaren zati bakoitzak "ez-aurkeztua" kalifikazioa jasoko du. Probaren azken kalifikazioa "gai" edo "ez-gai" izanen da. Izangaiak zatietako bat ere egiten ez badu, bere azken kalifikazioa orokorra "ez-aurkeztua" izanen da.
6.–Azterketako bost proben ezaugarriak.
6.1. Testu idatziak ulertzeko proba (CE).
Izangaiak gauza izan behar du nahiko aise ulertzeko, kontzeptuen eta egituraren aldetik konplexuak diren testu idatzietan, baldin zati zailenak berriz irakurtzeko aukera badu, testuaren zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak, xehetasun garrantzitsuenak eta egilearen iritzi eta jarrerak, bai inplizituak, bai esplizituak. Testuek askotariko gaiak jorratuko dituzte, interes orokorrekoak, edo norberaren intereseko edo espezializazio eremukoak, hizkuntzaren aldaera estandarren bat erabiliko dute eta erabilera arrunteko adierazpen idiomatikoak izanen dituzte.
Probaren formatua: lau zeregin, 26 itemekin guztira, honela banatuak:
ZEREGINA | MIKROTREBETASUNA | TESTU MOTA | PROZEDURA |
1. zeregina 6 edo 7 item | –Testu baten ideia nagusiei antzematea. –Testu baten xehetasunei antzematea –Iritziak eta jarrerak identifikatzea, bai inplizituak, bai esplizituak | 550 hitz arteko testua. | –6/7 galderetako bakoitzari ongien erantzuten dion aukera hautatzea (a/b/c). |
2. zeregina 6 edo 7 item | 6/7 testu labur edo testu baten beste hainbeste paragrafo (500 hitz, gehienez ere). | –8/9 enuntziatu lotzea 6/7 testu edo paragrafoetako batekin. (Esaldi bat egonen da adibide gisa, bai eta bi distraigarri ere). | |
3. zeregina 6 edo 7 item | –Testuaren egiturari eta/edo zatien arteko loturari antzematea | 500 hitz arteko testua; testu horretatik 6/7 esaldi edo sintagma atera dira. | –Hutsuneak dituen testua irakurrita, aukeran diren 8/9 zatien artetik identifikatzea testuaren 6/7 hutsuneei dagozkienak. 2 distraigarri. |
4. zeregina 7 edo 8 item | –Testuko elementuak aurreratzea, testuinguruaren arabera | 350 hitz arteko testua; horretatik 7/8 hitz atera dira. | –Hutsuneak dituen testua irakurrita, 20 aukeraren artetik hautatzea hutsune bakoitzari dagokiona (11/12 distraigarri + adibidea). –Hutsuneak dituen testua irakurrita, hutsune bakoitzerako aukera egokia hautatzea (a/b/c). |
6.2. Ahozko testuak ulertzeko proba (CO).
Izangaiak gauza izan behar du ulertzeko, kontzeptuen eta egituraren aldetik konplexuak diren ahozko testuetan, entzuteko baldintzak onak ez direnean ere, testuaren zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak, xehetasun garrantzitsuenak eta egilearen iritzi eta jarrerak, bai inplizituak, bai esplizituak. Testuek askotariko gaiak jorratuko dituzte, interes orokorrekoak, edo norberaren intereseko edo espezializazio eremukoak, abiadura normalean ahoskatuta egonen dira, hizkuntzaren aldaera estandarrean, eta edozein kanalen bidez emanda.
Probaren formatua: lau zeregin, 26 itemekin guztira, honela banatuak:
ZEREGINA | MIKROTREBETASUNA | TESTU MOTA | PROZEDURA |
1. zeregina 7 edo 8 item | Zentzu orokorra. Ideia nagusiak ulertzea. Testu baten xehetasunak ulertzea. Iritziak eta jarrerak identifikatzea, bai inplizituak, bai esplizituak. | Zazpi edo zortzi iragarki edo albiste, gehienez ere 5 min 30 s (adibidea barne) | 7/8 testuetako bakoitza dagokion epigrafearekin lotzea, proposatutako 9/10 epigrafeen artetik (2 distraigarri). |
2. zeregina 6 edo 7 item | Bakarrizketa-testua, elkarrizketa edo solasaldia, 4 minutu artekoa. | –Galdera edo enuntziatu bakoitzerako aukera egokia hautatzea (a, b edo c). –6/7 enuntziatuetako bakoitza egia ala gezurra den esatea. | |
3. zeregina 6 edo 7 item | Elkarrizketa edo solasaldi bat, 3 minutu artekoa. | –Galdera edo enuntziatu bakoitzerako aukera egokia hautatzea (a/b/c). | |
4. zeregina 6 edo 7 item | Testu bat, 4 minutu artekoa. | –Galdera edo enuntziatu bakoitzerako aukera egokia hautatzea (a/b/c). –Galdera irekiak erantzutea (6 hitzetan gehienez). |
6.3. Testu idatziak produzitzeko eta koproduzitzeko proba: idazmena (EE).
Izangaiak gauza izan behar du bakarka edo beste norbaitekin sortzeko, euskarria edozein dela ere, idatzizko testu luze samarrak, ongi antolatuak eta nahiko xeheak, askotariko gaiei buruz –izan gai orokorrak, norbere interesekoak edo norbere espezializazio eremukoak–. Horretarako, ongi erabili behar ditu hizkuntza idatziaren baliabide linguistikoak, mota askotakoak, eta erregistroa eta estiloa eraginkortasunez egokitu behar ditu egoera komunikatibora.
6.3.1. Probaren formatua.
IDATZIZKO KOPRODUKZIOA | IDATZIZKO PRODUKZIOA | |
Testu mota | Posta elektronikoa. Txata. Foroa. | Formulario baten ekoizpen libreko atala. Zergatiei buruzko gutuna. Blogak. |
Helburu komunikatiboa | Enpatizatzea. Konplimenduak egitea. Salatzea, defendatzea, errugabetzea. Deitoratzea. Kargu hartzea. Alderdi garrantzitsuak nabarmentzea. Iradokizunak, baldintzak eta hipotesiak formulatzea. Informazio xehea ematea eta eskatzea gutun formaletan. Arrazoiak azaltzea eta justifikatzea gutun formaletan. | Iradokizunak, baldintzak eta hipotesiak formulatzea. Gertaera eta bizipenen garrantzi pertsonala nabarmentzea. Gaiak nahiko xeheki azaltzea. Arrazoibide bat garatzea, ikuspuntu jakin baten aldeko eta kontrako argudioak azalduz. |
Luzera | 100-120 hitz | 180-200 hitz |
Denbora | 75 minutu | |
Puntuazioa | 10 puntu | 10 puntu |
Izangaiak sortu beharreko testuak eguneroko gai orokorrei buruzkoak izanen dira (B2 mailako curriculumean bilduak, abuztuaren 29ko 68/2018 Foru Dekretuan).
6.3.2. Ebaluazio irizpideak.
a) Eraginkortasun komunikatiboa.
Ebaluatzen du ea izangaiak eraginkortasunez erantzuten dion komunikazio egoerari eta ongi lotzen zaion zereginari. Alegia:
–Ezarritako helburu komunikatiboa betetzen duen eta eraginkortasunez adierazten duen esan nahi duena: ezarritako eginkizunak (informatzea, eskatzea, etab.) betetzen dituen eta nahi bezalako eragina sortzen duen hartzailearengan. Zeregina betetzeko moduari buruzko inpresio orokorra positiboa den.
–Arau sozial eta diskurtsiboak errespetatzen dituen, testu motaren arabera (kontakizuna, deskribapena, argudiatzea, etab.), bai eta bakoitzerako testu formatu egokiak ere.
–Hizkera eta erregistro egokiak erabiltzen dituen, bai eta kortesia eta adeitasunezko estrategiak ere, hala dagokionean.
–Zeregina betetzeko jarraibideei lotzen zaien: ezarritako luzera betetzen duen, puntu guztiak garatzen dituen gidalerroei jarraituz, eta proposatutako gaiari buruz informazio nahikoa eta eduki jakingarriak eskaintzen dituen.
b) Koherentzia eta kohesioa.
Ebaluatzen du ea izangaia gauza den testu koherentea, ulerterraza eta kohesioduna sortzeko. Alegia:
–Informazio nahiko argia eta anbiguotasunik gabea ematen duen. Testua irakurterraza den.
–Informazioa eta argudioak ongi antolatzen dituen: ideia orokorra eta ikuspuntua ongi bereizita.
–Gaia garatzen duen, errepikapenak eta jauzi edo etenak saihestuz. Gai edo ikuspuntu desberdinen arteko trantsizioak baliatzen dituen.
–Ongi erabiltzen dituen paragrafoak, puntuazio zeinuak eta lokailuak. Ideiak ongi josita dauden paragrafo eta perpausen artean.
–Egokitasunez erabiltzen dituen kanpoko erreferentzia mekanismoak (espaziokoak, denborakoak) eta barnekoak (izenordainak, adberbioak, aditz denborak, komunztadura, etab.).
c) Lexikoaren aberastasuna.
Izangaiak erabilitako hiztegiaren zabaltasuna eta konplexutasuna ebaluatzen ditu, maila honetan zer eskatzen den kontuan izanda. Alegia:
–Lexiko behar bezain zabala eta ugaria erabiltzen duen: gaiarekin zerikusia duen hiztegia, sinonimoak, hain ohikoak ez diren hitzak, adierazpideak edo bestelako baliabide estilistikoak, etab.
–Arriskuak hartzen dituen maila honetako edo goragoko hizkuntza baliabideen erabileran, nahiz eta zehaztugabetasunen batean erori, baldin eta akats horiek ez badiote eragiten testuaren ulergarritasunari.
d) Zuzentasun gramatikala.
Izangaiak erabilitako gramatikaren doitasuna edo zehaztasuna ebaluatzen du, maila honetan zer eskatzen den kontuan izanda. Alegia:
–Ea nahiko zuzen erabiltzen dituen ortografia, morfologia eta sintaxia.
–Zeregina egiteko beharrezkoak diren egiturak erabiltzen dituen.
6.4. Ahozko testuak produzitzeko eta koproduzitzeko proba: mintzamena (EO).
Izangaiak gauza izan behar du bakarka edo beste norbaitekin sortzeko, kanala edozein dela ere, ahozko testu argi eta nahiko xeheak, luze samarrak, ongi antolatuak eta kasuan kasuko solaskideari eta komunikazio helburuari egokituak, askotariko gaiei buruz –izan gai orokorrak, norbere interesekoak edo norbere espezializazio eremukoak–, hizkuntza estandarreko hainbat estilo eta erregistrotan. Ahoskera argi eta naturalarekin egin behar du, eta berezkotasun, etorri eta zuzentasun askirekin, halako moldez, non eraginkortasunez komunikatzen ahal den, nahiz eta oraindik elkar ulertzea eragozten duen okerren bat egin noizean behin, baina gehienetan okerrez jabetuta eta zuzentzeko gai izanda.
6.4.1. Probaren formatua.
–Proba bikoteka edo hirunaka eginen da, bi aztertzaileren aurrean, eta grabatu eginen da. Izangai bakarra badago, aztertzaileetako batek bikotekidearen rola jokatuko du koprodukzio lanerako.
–Txanda iristen denean, aztertzaile batek deituko die proba eginen den gelan sar daitezen. Ahozko bitartekotza ere saio berean eginen da, gida honen 5.1 puntuko tauletan adierazi den moduan.
AHOZKO PRODUKZIOA | AHOZKO KOPRODUKZIOA | |
Zeregina | Proposatutako galdera batzuetatik abiaturik, norberaren iritzia azaltzea. Galdera horiek izangaiaren iritzi pertsonalarekin lotuko dute gaia. | Enuntziatu batek zedarritutako gai baten zenbait alderdi eztabaidatzeko solasaldiari ekitea (* ikus eredua) |
Helburu komunikatiboa | Ikuspuntuak argi adieraztea, azalpenak eta argudio egokiak emanez. | Iritzia adieraztea. Ikuspuntuak defendatzea. Hipotesiak egitea. Aukerak konparatzea. Adostasuna edo desadostasuna azaltzea. Informazioa berrestea. Argibideak eskatzea. |
Euskarria | A4 neurriko txartela, gaiari buruzko bi argazkirekin eta hiru galderarekin | A5 neurriko txartela, enuntziatu batekin, eta enuntziatuak planteatzen duen testuinguruari buruz eztabaidatzeko lau punturekin* (berdinak bi izangaientzat) eta puntu libre batekin. |
Prestaketa | 1 min | 1 min (aldi berean baina banaka) |
Ahozko azalpena | 3-4 min | Bikoteek 4-5 min, hirukoteek 6-8 min |
2 izangai | 10 min | 6 min (hirukoteek 9 min) |
Proba, guztira | 16 min (hirukoteek 19 min) | |
* Ez dago puntu guztiak eztabaidatu beharrik. | ||
Bi zereginetarako prestaketa proba eginen den ikasgela berean eginen da, aztertzaileen aurrean.
6.4.2. Fase bakoitzaren deskribapena.
a) Harrera.
–Aztertzaileak esanen die izangaiei non eseri behar diren, eta eskatuko die beren burua identifikatzeko argazkia daukan dokumentu baten bidez.
–Aztertzaileak galdetuko die bertaratu direla justifikatzen duen agiririk behar ote duten (hasi baino lehen edo amaitzean).
b) Ahozko produkzioa.
–Aztertzaileak ahoz emanen ditu jarraibideak, eta ahozko produkzioa egiteko oinarria diren bi euskarri emanen dizkio A izangaiari, gai desberdinei buruzkoak. Euskarri horiek A4 neurriko txartelak izanen dira; bakoitzak bi argazki izanen ditu, eta 3 galdera.
–Euskarriak jaso ondoren, A izangaiak minutu 1 izanen du hautatzeko eta prestatzeko.
–Aztertzaileak hasteko agindua emanen du.
–A izangaiak, lehenik hitz egin behar duenak, ahozko produkzioa garatuko du, erantzun landuak emanez hiru galderei.
–A izangaia 3 edo 4 minutuz arituko da solasean eta bitartean aztertzaileek ez dute hitz eginen, egoera hauetan izan ezik: i) komunikazioa eteten bada; ii) solasa eskatutakoarekin bat ez badator edo iii) ez bada nahikoa mintzatzen.
–A izangaiak ahozko produkzioa amaitu eta gero, aztertzaileak B izangaiari beste bi euskarri emanen dizkio bere ahozko produkzioa prestatzeko, eta lehengo urratsak errepikatuko dira.
c) Ahozko koprodukzioa.
–Aztertzaileak jarraibideak emanen dizkie bi izangaiei, ahoz, eta azalduko die minutu bat daukatela prestatzeko (aldi berean baina bakarka).
–Aztertzaileak ozen irakurriko du eginkizunaren kontsigna, eta izangaiek ongi ulertu dutela ziurtatu ondoren, bakoitzari bere euskarria emanen die. Euskarri hori A5 neurriko txartel bat izanen da, eta han azalduko dira elkarrizketaren nondik norakoak: enuntziatu bat, enuntziatu horrek planteatzen duen testuinguruari buruz eztabaidatzeko lau puntu (berdinak bi izangaientzat), eta puntu libre bat. Ez dago puntu guztiak eztabaidatu beharrik.
–Prestatzeko denbora amaituta, aztertzaileak adieraziko du nor hasiko den hizketan (A izangaia).
–Bi izangaiek elkarrizketa bat izanen dute, euskarrian proposatzen den gaiari buruzko iritziak trukatzeko. Izangai bakoitza zereginaren denboraren erdian parte hartzen saiatuko da. B izangaiak bukatuko du elkarrizketa.
–Izangaien elkarrekintzak 4-5 minutu iraunen du eta bitartean aztertzaileek ez dute hitz eginen, egoera hauetan izan ezik: i) komunikazioa eteten bada; ii) solasa eskatutakoarekin bat ez badator edo iii) ez badira nahikoa mintzatzen.
6.4.3. Mintzamena ebaluatzeko irizpideak.
a) Eraginkortasun komunikatiboa.
Ebaluatzen du ea izangaiak eraginkortasunez erantzuten dion komunikazio egoerari eta ongi lotzen zaion zereginari. Alegia:
–Produkzioko zereginean:
- Ea esan nahi duena behar adinako eraginkortasunez adierazten duen. Diskurtsoaren hariari nahiko erraz jarraitzen zaion, informazio behar bezain argia ematen duen eta anbiguotasunik ez dagoen.
- Zereginari egokitzen zaion: ezarritako denbora betetzen duen, puntu guztiak garatzen dituen gidalerroei jarraituz, eta proposatutako gaiari buruz informazio nahikoa eta eduki jakingarriak eskaintzen dituen.
- Diskurtso etengabea egiten duen, maila honetarako egokia den erritmoan, nahiz eta zenbaitetan zalantza egin, hasitakoa eten edo zuzendu, edo esaldiren bat moztu. Ez duen diskurtsoa eteten isilune luze edo ugariekin.
–Koprodukzioko zereginean:
- Aski naturaltasunez eta eraginkortasunez parte hartzen duen elkarrekintzan: aktiboki jarduten duen igortzaile eta hartzaile gisara, solasaldiaren nondik norakoari moldatuz, eta egokiro erantzuten duen, eduki jakingarria eskainiz.
- Aski egoki erabiltzen dituen hitz egiteko txandak eta baliatzen dituen elkarlaneko estrategiak (adeitasuna, laguntza, ulertu izana erakustea, argibideak eskatzea, etab.), txanda mantendu edo lagatzekoak (intonazioa, diskurtsoaren markatzaileak, etab.) eta komunikazioaren norabidea aldatzekoak (gai aldaketa negoziatzea, etab.).
b) Kontrol fonologikoa.
Soinuen ahoskera, azentuazioa, erritmoa eta intonazioa ebaluatzen ditu. Alegia:
–Ea soinuen ahoskeran ez den gehiegi urruntzen estandarretik eta gauza den soinu multzoak zuzen artikulatzeko.
–Hitzei zuzen jartzen dien azentua.
–Azentu eta erritmo eredu egokiak erabiltzen dituen.
–Intonazioa erabiltzen duen esanahia nabarmentzeko.
c) Lexikoaren aberastasuna.
Erabilitako hiztegiaren zabaltasuna eta konplexutasuna ebaluatzen ditu. Alegia:
Maila honetarako behar bezain lexiko ugaria eta zehatza erabiltzen duen: gaiarekin zerikusia duen hiztegia, sinonimoak, hain ohikoak ez diren hitzak, eta adierazpideak edo bestelako baliabide estilistikoak.
d) Zuzentasun gramatikala.
Gramatikaren erabileraren doitasuna edo zehaztasuna ebaluatzen du. Alegia:
–Ea nahiko ongi erabiltzen dituen maila honetako morfologia eta sintaxia.
–Zeregina egiteko beharrezkoak diren egiturak erabiltzen dituen.
6.5. Bitartekotza proba: idatzizko bitartekotza eta ahozko bitartekotza.
Bitartekotza probak bi zeregin izanen ditu eta guztira 20 puntu balioko du. Lehenengoa, idatzizko bitartekotza, azterketa idatziaren saioan eginen da, eta bigarrena, ahozko bitartekotza, ahozko azterketaren egunean eginen da.
6.5.1. Idatzizko bitartekotza.
–Izangaiak gauza izan behar du idatziz adierazteko kontzeptuz eta egituraz konplexuak diren testu idatzien edukiaren zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak, xehetasun garrantzitsuenak eta iritzi eta jarrerak, bai inplizituak, bai esplizituak, baldin eta testuak ongi antolatuta eta hizkuntzaren aldaera estandar batean sortuta badaude, eta atal zailak berriro irakurtzeko aukera badu. Testuak alderdi abstraktuei zein konkretuei buruzkoak izan daitezke, gai orokorrei buruzkoak edo norberaren intereseko gaiei zein espezializazio eremuari buruzkoak.
–Idatzizko bitartekotza probaren ezaugarriak eta formatua.
Helburua | Posta elektronikoko mezu bat idaztea edo foro batean parte hartzea, eta, bertan, mezu bat transmititzea, laburbiltzea, azaltzea eta kontsignan deskribatutako hartzaile batek planteatzen duen arazoari egokitzea. |
Jarraibideak | 2. hizkuntzan |
Kontsigna | 2. hizkuntzan, arazoaren edo egoeraren deskribapen laburrarekin. |
Euskarria | 2. hizkuntzan idatzitako testua, bitartekotzan aritzeko informazioa dakarrena. |
Luzera | 120-150 hitz |
Denbora | 30 min |
Puntuazioa | 10 puntu |
6.5.2. Ahozko bitartekotza.
Izangaiak gauza izan behar du hirugarrenei ahoz adierazteko, laburtuta edo egokituta, testu idatzien edukiaren zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak, xehetasun garrantzitsuenak eta iritzi eta jarrerak, bai inplizituak, bai esplizituak, baldin eta testuak ongi antolatuta eta hizkuntzaren aldaera estandar batean sortuta badaude. Testuak alderdi abstraktuei zein konkretuei buruzkoak izan daitezke, gai orokorrei buruzkoak edo norberaren intereseko gaiei zein espezializazio eremuari buruzkoak.
Ahozko bitartekotza probaren ezaugarriak eta formatua:
–Deialdi arruntean, ahozko bitartekotza proba banaka eginen da ahozko azterketaren saioan, ahozko testuak produzitzeko eta koproduzitzeko probaren aurretik.
–Deialdi berezian, ahozko bitartekotzako zereginaren eta ahozko testuak produzitzeko eta koproduzitzeko probaren hurrenkera izangaiak egiteko dituen proben mende egonen da.
Helburua | Testu eten bat, hau da, liburuxka, infografia, kartel edo horrelakoren bat, hartzaile estandar bati helarazi eta azaltzea. |
Kontsigna | 2. hizkuntzan |
Euskarria (bi gairen artean aukeratzekoa) | 2. hizkuntzan idatzitako liburuxka, infografia edo kartela, zerbitzu, gertakari edo produktu bati buruzko informazioarekin, deskribapen laburrak barne. |
Prestaketa | Bi izangaiak banaka baina aldi berean 4 minutuz |
Bitartekotza | 2-3 min |
Puntuazioa | 10 puntu |
6.5.3. Bitartekotza proba ebaluatzeko irizpideak.
a) Edukiaren interpretazioa.
Ebaluatzen du ea izangaiak eraginkortasunez burutzen duen zeregina. Alegia:
–Ea informazioa aukeratzen eta egokitzen duen hartzailea eta testuingurua kontuan harturik.
–Kontsigna zuzen interpretatu eta informazio egokia ematen duen.
b) Testuaren antolaketa.
Ea ongi antolatuta dagoen transmititutako informazioa edo prozesatutako testua: koherentea eta erraz jarraitzeko modukoa den.
c) Informazioa transmititzea.
Ebaluatzen du ea izangaiak helburu komunikatiborako garrantzi handiena duen informazioa transmititzen duen, argitasunez eta eraginkortasunez transmititu ere, alegia:
–Zuzen prozesatzen duen testua: informazio, ideia edota datuak modu nahiko egokian transmititzen, laburbiltzen, parafraseatzen, konparatzen edo azaltzen dituen. Sortutako testua ez dagoen hitzez hitz hartuta testu-euskarritik.
–Ea estrategia egokiak aukeratzen dituen informazioa transmititzeko, proposatutako bitartekotza-egoeraren arabera, eta informazio hori modu nahiko eraginkorrean ulertarazten duen.
d) Hizkuntzaren zuzentasuna.
Ebaluatzen du ea izangaiak, maila honetarako, nahiko egoki erabiltzen duen hizkuntza kodea informazioaren transmisioan. Alegia:
–Ea egokiro erabiltzen duen halako hitz sorta bat.
–Maila honi dagozkion egiturak nahiko zuzen erabiltzen dituen.
–Maila honetarako aski zuzentasun eta naturaltasunez ahoskatzen duen eta diskurtsoa ulergarria den (ahozko bitartekotza).
7.–Azkeneko oharrak.
7.1. Emaitzen argitalpena.
–Proben emaitzak argitara emanen dira datu pertsonalen babesari buruz indarrean dagoen legerian ezarritakoa betez.
–Ikasleei ziurtapen proben emaitzari buruz emanen zaien informazioak barnean hartuko ditu probaren zati bakoitzeko puntuazioa eta dagokion kalifikazio partziala, bai eta proba osoari dagokion kalifikazio orokorra ere.
7.2. Erreklamazioak egiteko eskubidea.
Ikasleek, edo, hala behar denean, haien tutore edo legezko ordezkariek, beren probei eta emaitzei buruzko informazioa jasotzen ahalko dute ebaluazioaren ardura duten irakasleen aldetik, ikastetxean horretarako ezarritako egunean. Egun horretan bertaratzerik ez badute, beste egun batean egiteko eskatzen ahalko dute idatziz.
Irakasleak argibideak eman ondoren, lortutako azken kalifikazioarekin ados ez badaude, ikasleek, edo, hala behar denean, haien tutore edo legezko ordezkariek, ikastetxeko zuzendaritzari eskatzen ahalko diote, idatziz, berrikus dezala ziurtapen probaren zati batean edo batzuetan lortutako kalifikazioa. Lortutako kalifikazioak berrikusteko eskaera horiek hiru egun balioduneko epean aurkeztuko dira, azken kalifikazioa argitaratzen den egunetik hasita. (Hots, azterketaren berrikuspenaren egunetik hasita).
Erreklamazioa jaso ondoren, ikastetxeko zuzendariak erreklamazio espediente bat irekiko du. Kasuan kasuko hizkuntzaren departamentuak (erreklamazioa jarri zaien irakasleak bazter utzita), zuzendariak eskaturik eta erreklamazioa aurkeztu ondoko lehenengo egun baliodunean, erreklamazioa aztertuko du. Egiaztatuko du proba guztiak ebaluatu direla eta ezarritako ebaluazio irizpideak ongi aplikatu direla, eta ziurtatuko du ez dela akatsik egin probaren zati bakoitzeko kalifikazioaren eta azken kalifikazioaren kalkuluan, eta txostena eginen du. Txostenak ikasketaburuari helaraziko zaizkio, eta hark, ahal den era eta epe azkarrenean, txostenaren kopia emanen dio ikasleari edo, hala behar denean, ikaslearen tutore edo legezko ordezkariari, PDF formatuko kopia bat igorriz haren helbide elektronikora. Gainera, mezua bidaliko zaio mugikorrera, jarri duen erreklamazioaren erantzuna bidali diotela jakinarazteko. Honela bukaera emanen zaio ikastetxean erreklamatzeko prozesuari.
Ikastetxearen ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Hezkuntzako zuzendari nagusiari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Artikulu honetan aurreikusitako jarduketa guztiak desgaitasunen bat duten pertsonentzat irisgarriak izatea bermatuko da.
7.3. Berariazko premiak dituzten pertsonentzako egokitzapena.
Proba egokitzen ahalko da mugitzeko desgaitasuna, ikusteko desgaitasun erabatekoa edo partziala, mintzamenaren nahasmenduak, entzumen galera edo desgaitasun bat baino gehiago duten izangaien behar berezietarako.
Egokitzapenen bat behar duten ikasleek beren beharrak adierazi beharko dituzte ikasketaburuari zuzendutako idazki batean, eta desgaitasuna eta haren gradua egiaztatzen dituen ziurtagiria aurkeztuko dute behar horiek justifikatzeko. Eskaerak matrikula egitean aurkeztuko dira.
Baldintzak egokitzeak ez du inoiz ekarriko probaren zatiren bat egin behar ez izatea edo proba deialdi ofizialekoa ez beste egun batean egin ahal izatea.
7.4. Bertaratze agiriak.
Izangaiek azterketa egin izana frogatzeko agiria eska dezakete.
7.5. Elkarbizitzaren aurkako portaerak.
Azterketa, proba edo ariketa batean beste ikasle batzuei kopiatzea edo kopiatzen uztea elkarbizitzaren aurkako portaera da, eta berekin ekarriko du, abuztuaren 23ko 47/2010 Foru Dekretuaren arabera, azterketa, proba edo ariketa horretan kalifikazio negatiboa jasotzea.
8.–Aholkuak.
–Bete itzazu une oro azterketaren administratzaileen jarraibideak.
–Lasai egon zaitez eta proba egiteko jarraibideei arretaz erreparatu, batez ere ahozko ulermenaren ariketan.
–Zereginak egiteko duzun denbora egoki banatu. Denbora horiek probaren zati guztiak egiteko aski dira, aurretik kalkulatu baitira. Gomendagarria da azkenean minutu batzuk gordetzea azterketa errepasatu eta izan litezkeen akatsak zuzentzeko.
–Idazmenaren zatiko zereginei heldu baino lehen, gomendagarria da esan nahi duzunaren eskema bat egitea aurretik eta, zereginak bukatutakoan, dena errepasatzea.
–Probaren zati guztietan letra argiz idatzi eta azterketa txukun aurkeztu. Zuzentzat hartu dituzun erantzunak zeintzuk diren garbi gelditu dela ziurtatu.
I. GEHIGARRIA.–IDATZIZKO PRODUKZIOA ETA KOPRODUKZIOA EBALUATZEKO TAULA
IDATZIZKO PRODUKZIOA | B2 | IDATZIZKO KOPRODUKZIOA | ||||
ERAGINKORTASUN KOMUNIKATIBOA | ||||||
2,5 | Erabat lotzen zaie testu motaren konbentzioei. Informazio nahikoa eta erabat adierazgarria ematen du. Argitasunez ematen du eskatutako informazioa eta zehaztasunez helarazten du mezua. | 2,5 | ||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | ||||
1,5 | Oro har testu motaren konbentzioei lotzen zaie, nahiz eta akatsen bat egin formatuan, erregistroan edo informazioaren banaketa tipikoan. Ematen duen informazio gehiena adierazgarria da eta nahikoa da mezua transmititzeko. | 1,5 | ||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | ||||
0,5 | Akats nabarmenak egiten ditu testu motaren konbentzioetan. Informazio gutxi ematen du, edo ematen duen informazioaren zati handi bat hutsala da mezua transmititzeko. Baliteke zeregina gaizki ulertu izana. | 0,5 | ||||
KOHERENTZIA ETA KOHESIOA | ||||||
2,5 | Ideiak argitasunez eta anbiguotasunik gabe garatzen ditu. Informazioa ongi antolatzen du, kohesiorako mekanismoak egokiro erabiliz. | 2,5 | ||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | ||||
1,5 | Ideiak modu nahiko argian garatzen ditu. Informazioa ongi antolatzen du, nahiz eta akatsen bat egin kohesiorako mekanismoetan. | 1,5 | ||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | ||||
0,5 | Ideiak gutxi garatzen ditu, sinpleak edo ilun samarrak dira. Kohesiorako mekanismo oso sinpleen bidez antolatzen du testua, edo ez ditu egokiro erabiltzen kohesiorako mekanismoak. | 0,5 | ||||
LEXIKOAREN ABERASTASUNA | ||||||
2,5 | Egokitasunez erabiltzen du eguneroko hitzen eta ez hain ohikoen sorta bat; zehaztugabetasunen batzuk egiten ditu, baina ez diote eragiten komunikazioari. Diskurtsoa osatzeko hizkuntza-elementu egokienak aukeratzen ditu. | 2,5 | ||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | ||||
1,5 | Eguneroko halako hitz sorta bat erabiltzen du egokiro, nahiz eta akatsen bat egin hain arruntak ez diren hitzetan. Darabilen hizkuntza errepertorioa aski da mezua argi eta zehatz transmititu ahal izateko. | 1,5 | ||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | ||||
0,5 | Eguneroko hitzak erabiltzerakoan akatsak, zehaztugabetasunak edo errepikapenak egiten ditu. Hizkuntza errepertorio mugatua erabiltzen du edo akats lexikoak egiten ditu, eta ondorioz ez dago argi ideia orokorra. | 0,5 | ||||
ZUZENTASUN GRAMATIKALA | ||||||
2,5 | Zuzentasun gramatikal handia erakusten du, argi hitz egitea ahalbidetzen diona, izan dezakeen gramatika edo egitura akatsen bat gorabehera. Zuzen erabiltzen ditu hizkuntzaren oinarrizko egiturak; egitura konplexuagoetan akatsak egiten baditu ere, antzematen ahal zaio zentzuari. | 2,5 | ||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | ||||
1,5 | Nahiko zuzen erabiltzen ditu oinarrizko egiturak eta egitura konplexu batzuk. Akatsak egin ditzake ideia konplexuagoak adieraztean, baina ez dute komunikazioa eragozten. | 1,5 | ||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | ||||
0,5 | Zuzentasun onargarriarekin erabiltzen ditu hizkuntzaren oinarrizko egiturak, baina egitura konplexuagoetan akats nabarmenak egiten ditu, nahiz eta antzematen ahal zaion zentzuari. Sintaxian eta gramatikan egiten dituen akatsek maiz zaildu egiten dute ulertzea. | 0,5 | ||||
0 | Eduki erabat hutsala edo zentzurik gabekoa; ez du inola ere betetzen helburu komunikatiboa. | 0 | ||||
GUZTIRA | IDATZIZKO PRODUKZIOA ETA KOPRODUKZIOA, GUZTIRA .................. / 20 | GUZTIRA | ||||
II. GEHIGARRIA.–AHOZKO PRODUKZIOA ETA KOPRODUKZIOA EBALUATZEKO TAULA
AHOZKO PRODUKZIOA | B2 | AHOZKO KOPRODUKZIOA | |||||
ERAGINKORTASUN KOMUNIKATIBOA | |||||||
2,5 | Galdera guztiei erantzuten die, eta informazio adierazgarria, landua eta koherentea ematen du erantzunetan. Diskurtsoak aurrera egiten du, ia etenaldirik gabe. | Modu aktiboan parte hartzen du solasaldian eta erreakzio koherenteak ditu. Informazio adierazgarria eta landua ematen du. Erabiltzen ditu interesa erakusteko, argibideak eskatzeko edo ulertu duela adierazteko oinarrizko mekanismoak. Diskurtsoak aurrera egiten du, ia etenaldirik gabe. | 2,5 | ||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | |||||
1,5 | Galdera guztiei erantzuten die informazio adierazgarria emanez, nahiz eta erantzunak gutxiegi edo modu irregularrean garatu. Diskurtsoak aurrera egiten du, planifikatzeko etenaldiak gorabehera. | Solasaldian parte hartzen du, solaskidearen jardunean oinarrituz, eta erreakzio koherenteak ditu, sinpleak izan arren. Ematen duen informazio gehiena adierazgarria da. Gutxi erabiltzen ditu interesa erakusteko, argibideak eskatzeko edo ulertu duela adierazteko oinarrizko mekanismoak. Diskurtsoak aurrera egiten du, planifikatzeko etenaldiak gorabehera. | 1,5 | ||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | |||||
00,5 | Ez die galdera guztiei erantzuten edo apenas garatzen ditu erantzunak, edo, egiten duenean, informazioa munta txikikoa edo batere muntarik gabea da. Planifikatzeko etenaldiek diskurtsoaren haria eteten dute. | Solasaldian nahiko pasibo ari da, eta erreakzio oso mugatuak ditu, koherenteak izan arren. Ematen du informazioa, baina munta gutxikoa. Ia ez du erabiltzen interesa agertzeko, argibideak eskatzeko edo ulertu duela adierazteko oinarrizko mekanismorik. Planifikatzeko etenaldiek diskurtsoaren haria eteten dute. | 0,5 | ||||
KONTROL FONOLOGIKOA | |||||||
2,5 | Argi ulertzeko eran ahoskatzen du. Hitzei zuzen jartzen die azentua, hitzak adiera-unitateetan multzokatzen ditu, eta esaldiaren intonazioari eta erritmoari eusten die, nahiz eta tarteka akatsak egin ditzakeen. | 2,5 | |||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | |||||
1,5 | Modu erabat ulergarrian ahoskatzen du, nahiz eta noizbehinka komunikazioari eragiten dioten akatsak egin soinuak edo hitzak ahoskatzerakoan. Erritmoari eta intonazioari eusten die, baina ez beti. | 1,5 | |||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | |||||
0,5 | Soinu edo hitzen ahoskeran, erritmoan edo intonazioan egiten dituen akatsen ondorioz entzuleak ahalegina egin behar du ulertzeko. | 0,5 | |||||
LEXIKOAREN ABERASTASUNA | |||||||
2,5 | Erakusten du badakiela aski hitz ideiak halako zehaztasun batez transmititzeko. Akatsak egiten ditu tarteka, baina ez diote eragiten komunikazioari. | 2,5 | |||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | |||||
1,5 | Erakusten du badakiela eguneroko hitzen halako sorta bat. Hain ohikoak ez diren hitzekin akatsen bat egiten du. | 1,5 | |||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | |||||
00,5 | Erakusten du badakiela aski hitz bere ideiak halako zehaztasun batez adierazi ahal izateko, baina errepikapenak edo akatsak eginez. Ideiak sinpleegiak gertatzen dira baliabide lexikoen ezagatik. | 0,5 | |||||
ZUZENTASUN GRAMATIKALA | |||||||
2,5 | Kontrol gramatikal ona erakusten du egitura oinarrizkoen eta konplexuen erabileran. Akatsak egiten ditu tarteka, baina ez diote eragiten komunikazioari. | 2,5 | |||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | |||||
1,5 | Kontrol gramatikal ona erakusten du, aski zuzen erabiliz egitura oinarrizkoak eta egitura konplexu batzuk. Akatsak egiten ditu, zenbaitetan oinarrizkoak, baina bakanak dira eta ez dute komunikazioa eragozten. | 1,5 | |||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | |||||
0,5 | Egitura zuzen baina oinarrizkoak erabiltzen ditu. Akats nabarmenak egiten ditu, nahiz eta antzematen ahal zaion zentzuari. | 0,5 | |||||
0 | Ez du betetzen zereginaren helburu komunikatiboa. Ia ez du informaziorik ematen, edo edukia erabat hutsala da. | 0 | |||||
GUZTIRA | AHOZKO PRODUKZIOA ETA KOPRODUKZIOA, GUZTIRA .............. / 20 | GUZTIRA | |||||
III. GEHIGARRIA.–IDATZIZKO ETA AHOZKO BITARTEKOTZA EBALUATZEKO TAULA
AHOZKO BITARTEKOTZA | B2 | IDATZIZKO BITARTEKOTZA | |||||
EDUKIAREN INTERPRETAZIOA | |||||||
2,5 | Helburu komunikatiborako (hartzailea eta testuingurua) garrantzitsua den informazio guztia identifikatzen eta hautatzen du. | 2,5 | |||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | |||||
1,5 | Helburu komunikatiborako (hartzailea eta testuingurua) garrantzitsuena den informazioa identifikatzen eta hautatzen du. | 1,5 | |||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | |||||
0,5 | Hautatzen duen informazioaren zati batek ez du garrantzirik helburu komunikatiborako. | 0,5 | |||||
TESTUAREN ANTOLAKETA | |||||||
2,5 | Informazioa modu koherentean antolatzen eta birformulatzen edo azaltzen du, hartzaileari mezua argitzeko edo ulergarriago egiteko. | 2,5 | |||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | |||||
1,5 | Informazioaren zati bat birformulatzen du, baina kontsignan eta euskarrian jasotako informazioa da nagusi. | 1,5 | |||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | |||||
0,5 | Apenas birformulatzen, argitzen edo azaltzen du informazioa. | 0,5 | |||||
INFORMAZIOAREN TRANSMISIOA | |||||||
2,5 | Modu argi eta eraginkorrean transmititzen du informazioa. Eraginkortasunez erabiltzen ditu bitartekotza-estrategiak. | 2,5 | |||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | |||||
1,5 | Modu nahiko argi eta eraginkorrean transmititzen du informazioa. Bitartekotza-estrategiaren bat erabiltzen du, hartzaileari mezua argitzeko edo ulergarriago egiteko, nahiz eta sarrerako testuaren egiturari eta letrari jarraitzen dien. | 1,5 | |||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | |||||
0,5 | Zailtasunak ditu informazioa modu nahiko argi eta eraginkorrean transmititzeko. Ez du bitartekotza-estrategiarik erabiltzen hartzaileari mezua argitzeko edo ulergarriago egiteko, eta hitzez hitz errepikatzen ditu sarrerako testuaren zatiak, helburu komunikatiborako garrantzirik gabekoak izan arren. | 0,5 | |||||
HIZKUNTZAREN ZUZENTASUNA | |||||||
2,5 | Informazioa halako zehaztasun batez transmititzeko nahikoa den hiztegia erabiltzen du. Modu erabat ulergarrian ahoskatzen du, nahiz eta zenbaitetan komunikazioari eragiten dioten akatsak egin. Kontrol gramatikal ona erakusten du. | Egokitasunez erabiltzen du eguneroko halako hitz sorta bat, eta termino ez hain arruntak gehitzen ditu. Maila honi dagozkion egiturak nahiko zuzen erabiltzen dituen. Akatsak egiten ditu tarteka, baina ez dute komunikazioa eragozten. | 2,5 | ||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | |||||
1,5 | Informazioa transmititzeko nahikoa den hiztegia erabiltzen du, nahiz eta ez den gauza beti hitz egokia aurkitzeko. Modu aski ulergarrian ahoskatzen du, nahiz eta batzuetan zertxobait kostatu hari ulertzea. Kontrol gramatikal ona erakusten du, nahiz eta tarteka oinarrizko akatsak egin. | Eguneroko hitzak zuzen erabiltzen ditu, zehaztugabetasun edo errepikapenen bat gorabehera. Maila honi dagozkion egituren kontrol ona erakusten du, nahiz eta egitura konplexuagoetan akatsen bat egin. Akatsak egiten ditu, baina ez dute komunikazioa eragozten. | 1,5 | ||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | |||||
0,5 | Informazioa transmititzeko hitzak falta zaizkio. Haren ahoskera ulertzea zaila da. Kontrol gramatikal urria erakusten du. | Hiztegi eta egitura oinarrizkoak erabiltzen ditu. Akatsak etengabe egiten ditu, eta ondorioz testua irakurtzea zaila da. | 0,5 | ||||
0 | Ez du betetzen zereginaren helburu komunikatiboa. Ia ez du informaziorik ematen, edo edukia erabat hutsala da. | 0 | |||||
GUZTIRA | AHOZKO ETA IDATZIZKO BITARTEKOTZA, GUZTIRA .......... / 20 | GUZTIRA | |||||
VII. ERANSKINA.–NAFARROAKO HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALETAKO ZIURTAPEN PROBETAKO AZTERKETA GIDA
C1 maila aurreratua
1.–Azterketaren helburua.
C1 mailako azterketa hau zenbait probaz osaturik dago, zeinak diseinaturik baitaude izangaiek helburu komunikatibo orokorretarako hizkuntza jarduera nagusietan duten gaitasuna ebaluatzeko.
2.–Konstruktuaren definizioa.
Hizkuntza eskola ofizialetako C1 mailako ziurtapen probak xede hauetarako diseinatu dira: ebaluatu beharreko hizkuntza erabiltzean ikaslea nola moldatzen den neurtzea; eta ebaluatzea ea zenbateko gaitasuna duen helburu komunikatibo orokorretarako ahozko zein idatzizko testuak ulertzeko, produzitzeko, koproduzitzeko eta prozesatzeko.
Gaitasun probak estu loturik daude arloko adituek ezarri duten komunikaziorako hizkuntza gaitasun orokorraren ereduarekin. Europako Kontseiluak eredu hori onartu du Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan eta Companion Volume argitalpenean. Komunikazioaren ikuspegian oinarriturik, eredu hori hizkuntza jarduerara bideratuta dago, hau da, hizkuntzaren erabilerara. Ulermenean, produkzioan, koprodukzioan eta prozesamenduan xede hizkuntza erabiltzeko gaitasun hori abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuan ere aipatzen da. Mailari dagokionez, probek erreferentzia izanen dituzte, arau orokor gisa, helburu orokorrak eta espezifikoak eta hizkuntza bakoitzaren gutxieneko edukiak, hizkuntza bakoitzaren curriculumean jasotakoak.
Izangaiaren gaitasun orokorraren mailari antzematen zaio egiazko komunikazio egoerak simulatzen dituzten zereginetan bere ezagutzak, trebetasunak eta baliabideak nola erabiltzen dituen ikusita. Komunikaziorako gaitasun hori erakusteko, praktikan jarri behar dira bai hizkuntza gaitasun soila eta bai gaitasun soziokulturalak, soziolinguistikoak, estrategikoak, funtzionalak eta diskurtsiboak ere.
Eredu horren arabera, probek erakutsi behar dute zenbateko gaitasuna duen izangaiak hizkuntza jarduera batzuk ongi egiteko, egiazko komunikazio egoeretan egin behar lukeen bezala. Beraz, ebaluazioan aztertuko da zer prozesatzeko eta ekoizteko gauza den izangaia komunikazio egoeretan, eta ez soilik zer ezagutza formal dituen hizkuntzari buruz. Hizkuntzaren sistema formalak zereginetan sartzen dira, izangaiak praktikan nola erabiltzen dituen ikusi ahal izateko.
Konstruktu orokor horretatik ondorioztatzen dira azterketa proben ezaugarri espezifikoak.
3.–Mailaren definizioa.
C1 mailak C1 gaitasun mailaren ezaugarriak izanen ditu, abuztuaren 29ko 68/2018 Foru Dekretuan dagoen definizioaren arabera (2018ko irailaren 13ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
Maila honen helburua da ikasleak gaitzea eremu pertsonaleko eta publikoko egoera guztietan aritzeko, malgutasun eta zehaztasunez, ageriko ahaleginik gabe, eta hizkuntza-gabeziak erraz gaindituz konpentsazio-estrategien bidez; halaber, ikasleak gaitzen ditu goi mailako ikasketak egiteko, alor akademikoko mintegietan eta proiektuetan ziurtasunez parte hartzeko edo eraginkorki komunikatzeko eremu profesionaleko jarduera espezifikoetan.
Horretarako, ikasleek lortu behar dituzte hizkuntza erraztasun, malgutasun, eraginkortasun eta zehaztasun handiz erabiltzea ahalbidetzen duten gaitasunak, ahozko eta idatzizko testu luzeak, egitura konplexukoak eta zehatzak, ulertzeko, bakarrik zein beste batzuekin sortzeko, prozesatzeko eta transmititzeko, alderdi abstraktu zein konkretuetakoak izan, gai orokorrei edo espezializatuei buruzkoak; nahiz eta norberaren espezialitatetik kanpokoak izan, hizkuntzaren aldaera batean baino gehiagotan sortuak izan, egitura asko eta konplexuak eta adierazpide espezializatu, idiomatiko eta lagunartekoak dauzkan lexiko-errepertorio zabala izan, eta esanahi-ñabardura sotilak antzeman eta adierazteko moduan.
4.–Izangaien betebeharrak.
–Azterketako ikasgelan eskatutakoan, izangaiek ikastetxeko txartela, NANa, pasaportea edo haien nortasuna frogatzeko beste agiri bat, argazkia duena, aurkeztu beharko dute.
–Izangaiak puntualak izanen dira, eta azterketa-gelan egonen dira deialdiaren ordutegia baino 15 minutu lehenago, deialdiko ordua azterketa egiten hasteko ordua baita.
–Izangaiek bolaluma urdina edo beltza erabiliko dute azterketa egiteko. Arkatzarekin edo ezabatzen ahal den tintarekin idatzitako probak ez dira zuzenduko (irakurle optikoaren orriko erantzunak izan ezik, haiek arkatzarekin betetzen ahal baitira).
–Idazteko materialaz beste tresnarik ezin da eduki mahai gainean.
–Telefono mugikorrak eta beste edozein aparatu elektroniko itzali beharko dira.
Azterketaren administratzaileek betebehar horiek bete daitezen begiratu behar dute, eta bete ezean jarduteko ahalmena dute.
5.–Azterketaren ezaugarri orokorrak.
5.1. Azterketaren zatiak.
–Azterketak bost proba ditu. Proba bakoitzak hizkuntza jarduera bat neurtuko du: ahozko testuak ulertzea, testu idatziak ulertzea, testu idatzien produkzioa eta koprodukzioa, ahozko testuen produkzioa eta koprodukzioa, eta bitartekotza.
PROBA | EGITURA | GUTXIENEZ | HAZTAPENA | GAI | |
1. | Testu idatziak ulertzea (CE) | 26 item | 13 item | %20 | |
2. | Ahozko testuak ulertzea (CO) | 26 item | %20 | ||
3. | Idatzizko produkzioa eta koprodukzioa (EE) | 2 zeregin | 5 puntu proba bakoitzean | %20 | |
4. | Ahozko produkzioa eta koprodukzioa (EO) | 2 zeregin | %20 | ||
5. | Bitartekotza (MD) | 2 zeregin | %20 | ||
GUZTIRA | %100 | 6,5 p. | |||
–Izangaiek proba guztiak egin ditzakete; izan ere, ezein proba gainditzea ez da baldintza izanen hurrengoak egin ahal izateko.
–Azkeneko emaitza "gai" edo "ez-gai" izanen da. Hizkuntza jarduera bakoitzaren kalifikazioa 10 puntuko eskalan oinarritzen da eta 1 eta 10 bitarteko zenbaki baten bidez adieraziko da, dezimal batekin.
–Ahozko eta idatzizko ulermenetan, 26 itemetatik 13 zuzen erantzunez gero, 10etik 5 puntu lortuko dira. Nota bakoitza kalkulatzeko, item kopurua bider 10/26 egin behar da, eta dezimal batera biribildu. Ez dago penalizaziorik erantzun okerrengatik.
–Azterketa osoa gainditzeko eta, horrenbestez, ziurtagiria lortzeko, beharrezkoa izanen da gutxienez ere 6,5 puntu lortzea batez besteko puntuazio orokorrean. Azkeneko emaitza "gai" izan dadin, ezinbestekoa da hizkuntza jarduera bakoitzaren nota gutxienez ere 5 puntukoa izatea. Gutxienez ere 5 puntu lortzen badira proba batean edo gehiagotan, "gai" kalifikazioa ateratzen ahalko da, baldin eta proba guztien batezbesteko aritmetikoa 6,5 puntu edo gehiago bada. Azkeneko emaitza "gai" edo "ez-gai" izanen da.
–Deialdi arruntean 6,5 puntuko batezbesteko osora iristen ez denak, gutxienez 5eko puntuaziora iritsi ez den hizkuntza jarduera bakoitza errekuperatu behar izateaz gainera, deialdi berezian azterketa egiten ahalko du 6,5eko gutxienekora iritsi ez den proba guztietan (gutxienez 17 item zuzen idatziaren eta entzunaren ulermen probetan).
–Izangaia bi deialdietan aurkezten den zati guztietarako, aplikatuko zaion amaierako puntuazioa bietatik onena izanen da.
–Hizkuntza eskola ofizialetako irakasleei dagokie, kasuan kasuko hezkuntza administrazioak ezartzen dituen baldintzetan, C1 maila aurreratuko ziurtagiriak lortzeko probak administratzea.
–Azterketa osoa bi saiotan eginen da, idatzizko zati batekin eta ahozko beste batekin, honako taula honetako hurrenkerari jarraituz:
PROBA | IRAUPENA | ||
AZTERKETA | Idatzizko bitartekotza (MD) | 30 min | 4 h 30 min |
Testu idatzien produkzioa eta koprodukzioa (EE) | 105 min | ||
ATSEDENALDIA 10 min | |||
Ahozko testuak ulertzea (CO) | 50 min | ||
Testu idatziak ulertzea (CE) | 75 min | ||
AHOZKO | Ahozko bitartekotza (MD) | 8 min (bikotea) | 25 min |
Ahozko testuen produkzioa eta koprodukzioa (EO) | 17 min (bikotea) | ||
–Zatiak egiteko hurrenkera eta denborak errespetatu beharko dira bai deialdi arruntean bai berezian.
–Antolaketa dela eta, eskola batek edo batzuek beste egun bat paratzen ahalko dute "Testu idatzien produkzioa eta koprodukzioa" eta "Idatzizko bitartekotza" probetarako. Data hori gutxienez 15 egun lehenago jakinaraziko zaie ikasleei.
5.2. Gaiak.
Izangaiak ulertu edo sortu beharko dituen testuak gai hauetaz arituko dira:
1. Identifikazio pertsonala.
2. Bidaiak eta oporrak.
3. Etxebizitza, etxea eta ingurua.
4. Osasuna eta gorputzaren zainketa.
5. Eguneroko jarduerak.
6. Enpresa eta merkataritza jarduerak.
7. Elikadura eta jatetxeak.
8. Harreman pertsonalak eta sozialak.
9. Politika eta gizartea.
10. Lana eta lanbide jarduerak.
11. Ondasun eta zerbitzuak.
12. Hezkuntza eta prestakuntza.
13. Klima eta ingurune naturala.
14. Hizkuntza eta komunikazioa.
15. Zientzia eta teknologia.
16. Denbora librea eta aisia.
17. Historia eta kultura.
5.3. Kalifikazioak.
–Ikasleei ziurtapen proben emaitzari buruz emanen zaien informazioak barnean hartuko ditu probaren zati bakoitzeko puntuazioa eta dagokion kalifikazio partziala, bai eta proba osoari dagokion kalifikazio orokorra ere ("gai" edo "ez-gai").
–Egin ez den probaren zati bakoitzak "ez-aurkeztua" kalifikazioa jasoko du. Probaren azken kalifikazioa "gai" edo "ez-gai" izanen da. Izangaiak zatietako bat ere egiten ez badu, bere azken kalifikazioa orokorra "ez-aurkeztua" izanen da.
6.–Azterketako bost proben ezaugarriak.
6.1. Testu idatziak ulertzeko proba (CE).
Izangaiak gauza izan behar du xehetasun osoz ulertzeko, kontzeptuen eta egituraren aldetik konplexuak diren idatzizko testu luze, zehatz eta xehetasunez beterikoen sorta handi batean, testuen zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak, alderdi eta xehetasun garrantzitsuak eta egileen iritzi eta jarrerak, inplizituak zein esplizituak, estilo zein erregistro desberdintasunei antzemanez, baldin zati zailenak berriz irakurtzen ahal baditu. Testuotako gaiak izangaiaren espezializazio eremutik kanpokoak ere izan daitezke.
Probaren formatua: lau zeregin, 26 itemekin guztira, honela banatuak:
ZEREGINA | MIKROTREBETASUNA | TESTU MOTA | PROZEDURA |
1. zeregina 6 edo 7 item | Testu baten ideia nagusiei antzematea. Testu baten xehetasunei antzematea. Iritziak eta jarrerak identifikatzea, bai inplizituak, bai esplizituak. | 700 hitz arteko testua. | –6/7 galderetako bakoitzari ongien erantzuten diona hautatzea (a/b/c). –Galdera irekiak erantzutea, 6 hitzetan gehienez |
2. zeregina 6 edo 7 item | 6/7 testu labur edo testu baten beste hainbeste paragrafo (500 hitz, gehienez ere). | 6/7 testuak 8/9 enuntziatu edo paragrafoetako batekin lotzea. (2 distraigarri) | |
3. zeregina 6 edo 7 item | Testuaren egiturari eta/edo zatien arteko loturari antzematea. | 700 hitz arteko testua; testu horretatik 6/7 esaldi edo sintagma atera dira. | Hutsuneak dituen testua irakurrita, aukeran diren 8/9 zatien artetik identifikatzea testuaren 6/7 hutsuneei dagozkienak. (2 distraigarri) |
4. zeregina 7 edo 8 item | Testuko elementuak aurreratzea, testuinguruaren arabera. | 400 hitz arteko testua; horretatik 7/8 hitz atera dira. | –Hutsuneak dituen testua irakurrita, 20 aukeraren artetik hautatzea hutsune bakoitzari dagokiona. (11/12 distraigarri + adibidea). –Hutsuneak dituen testua irakurrita, hutsune bakoitzerako aukera egokia hautatzea (a/b/c). |
6.2. Ahozko testuak ulertzeko proba (CO).
Izangaiak gauza izan behar du xehetasun osoz ulertzeko, kanala edozein delarik eta entzuteko baldintzak onak ez direnean ere, ahozko testu luze, zehatz eta xehetasunez beterikoen sorta handi batean, testuen asmo eta zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak, alderdi eta xehetasun garrantzitsuak eta hizlarien iritzi eta jarrerak, inplizituak zein esplizituak, askotariko doinu, erregistro eta estiloetan, baita hiztunak azkar ahoskatzen duenean eta kontzeptu-erlazioak berariaz seinalaturik ez daudenean ere, baldin xehetasunen batzuk berresteko modua badu, batez ere hiztunaren doinura ohituta ez badago.
Probaren formatua: lau zeregin, 26 itemekin guztira, honela banatuak:
ZEREGINA | MIKROTREBETASUNA | TESTU MOTA | PROZEDURA |
1. zeregina 7 edo 8 item | Ideia nagusiak ulertzea. Testu baten xehetasunak ulertzea. Iritziak eta jarrerak identifikatzea, bai inplizituak, bai esplizituak. | 7/8 testu labur, guztira 4 minutu artekoak. | 7/8 testuetako bakoitza dagokion epigrafearekin lotzea, proposatutako 9/10 epigrafeen artetik. (2 distraigarri) |
2. zeregina 6 edo 7 item | Testu bat edo 3 testu labur, guztira 6 minutukoak. | Galdera edo enuntziatu bakoitzerako aukera zuzena hautatzea, emandako hiruren artetik (a, b, c). | |
3. zeregina 6 edo 7 item | Argi bereizten diren bi hiztunen arteko solasaldia, elkarrizketa edo eztabaida, 3 minutu artekoa. | Galdera edo enuntziatu bakoitzerako aukera egokia hautatzea (a, b edo c). | |
4. zeregina 6 edo 7 item | Testu bat, 4 minutukoa gehienez. | –Galdera bakoitzerako edo esaldiaren hutsune bakoitzerako aukera zuzena hautatzea (a/b/c). –Galdera irekiak erantzutea (6 hitzetan gehienez) |
6.3. Testu idatziak produzitzeko eta koproduzitzeko proba: idazmena (EE).
Izangaiak gauza izan behar du bakarka edo beste norbaitekin sortzeko, euskarria edozein dela ere, idatzizko luze eta xeheak, ongi antolatuak eta jarduketa eremu bakoitzari egokituak, eremu horietako gai konplexuei buruz. Ideia nagusiak azpimarratu behar ditu, bere ikuspuntuak zabalago azaldu eta defendatu –ideia osagarriak, zergatiak eta adibide egokiak emanez– eta, bukatzeko, ondorio egoki bat eman. Horretarako, zuzen eta taxuz erabili behar ditu egitura gramatikal konplexuak eta ortografiaren, puntuazioaren eta testuen aurkezpeneko konbentzio konplexuak, erakutsiz kohesiorako mekanismo konplexuen kontrola duela eta lexiko joria menderatzen duela, halako moldez, non esanahiaren ñabardurak adierazten ahal dituen, ironia, umorea eta zama afektiboa barne.
6.3.1. Probaren formatua.
IDATZIZKO KOPRODUKZIOA | IDATZIZKO PRODUKZIOA | |
Testu mota | Gutun edo posta elektronikoko mezu pertsonala, edo foro batean parte hartzea. Gutun edo posta elektronikoko mezu formala, erakunde publiko edo pribatu bati zuzendua, non, adibidez, erreklamazio bat egiten den. | Argudiatzeko artikulua, txostena, aurkezpen baten memoria, etab. |
Helburu komunikatiboa | Testu argia, xehetasunez betea eta zehatza egitea, eta hartzaileekiko harremanetan malgu eta eraginkor jokatzea, hizkera emozionala, hitz-erdikakoa eta umorezkoa erabiliz. Testu behar bezain zuzen eta formalak egitea demanda, erreklamazio eta eskaera konplexuetan, informazio zehatza emanez eta argudio sendoak baliatuz jarreren alde edo aurka. | Ikuspuntuak azaldu eta adieraztea edota argudioak ematea, ideia nagusiak azpimarratuz eta haietan sakonduz ideia osagarrien bidez, arrazoi eta adibide egokiak baliaturik, eta konklusio egoki batekin bukatzea. |
Luzera | 120-150 hitz | 250-280 hitz |
Denbora | 105 minutu | |
Puntuazioa | 10 puntu | 10 puntu |
Izangaiak sortu beharreko testuak eguneroko gai orokorrei buruzkoak izanen dira (C1 mailako curriculumean bilduak, abuztuaren 29ko 68/2018 Foru Dekretuan).
6.3.2. Idazmena ebaluatzeko irizpideak.
a) Eraginkortasun komunikatiboa.
Ebaluatzen du ea izangaiak eraginkortasunez erantzuten dion komunikazio egoerari eta ongi lotzen zaion zereginari. Alegia:
–Ezarritako helburu komunikatiboa betetzen duen eta eraginkortasunez adierazten duen esan nahi duena: ezarritako eginkizunak (informatzea, eskatzea, etab.) betetzen dituen eta nahi bezalako eragina sortzen duen hartzailearengan. Zeregina betetzeko moduari buruzko inpresio orokorra positiboa den.
–Arau sozial eta diskurtsiboak errespetatzen dituen, testu motaren arabera (kontakizuna, deskribapena, argudiatzea, etab.), bai eta bakoitzerako testu formatu egokiak ere.
–Hizkera eta erregistro egokiak erabiltzen dituen, bai eta kortesia eta adeitasunezko estrategiak ere, hala dagokionean.
–Zeregina betetzeko jarraibideei lotzen zaien: ezarritako luzera betetzen duen, puntu guztiak garatzen dituen gidalerroei jarraituz, eta proposatutako gaiari buruz informazio nahikoa eta eduki jakingarriak eskaintzen dituen.
b) Koherentzia eta kohesioa.
Ebaluatzen du ea izangaia gauza den testu koherentea, ulerterraza eta kohesioduna sortzeko. Alegia:
–Informazio adierazgarria eta ia anbiguotasunik gabea ematen duen. Testua irakurterraza den.
–Informazioa eta argudioak ongi antolatzen dituen: ideia orokorra eta ikuspuntua ongi bereizita.
–Diskurtsoaren hariari eusten dion, errepikapenak eta jauzi edo etenak saihestuz. Gai edo ikuspuntu desberdinen arteko trantsizioak baliatzen dituen.
–Ongi erabiltzen dituen paragrafoak, puntuazio zeinuak eta lokailuak. Ideiak ongi josita dauden paragrafo eta perpausen artean.
–Egokitasunez erabiltzen dituen kanpoko erreferentzia mekanismoak (espaziokoak, denborakoak) eta barnekoak (izenordainak, adberbioak, aditz denborak, komunztadura, etab.).
c) Errepertorio lexikoa.
Izangaiak erabilitako hizkuntza baliabideen zabaltasuna eta konplexutasuna ebaluatzen ditu, maila honetan zer eskatzen den kontuan izanda. Alegia:
–Ea zehaztasunarekin erabiltzen duen maila honetako lexikoa, kolokazioak naturalak diren, etab.
–Lexiko zabala eta egokia erabiltzen duen: gaiarekin zerikusia duen hiztegia, sinonimoak, askotariko lokailuak, adierazpideak edo bestelako baliabide estilistikoak, etab.
d) Hizkuntzaren zuzentasuna.
Izangaiak erabiltzen duen hizkuntza kodearen doitasun edo zehaztasuna ebaluatzen du, maila honetan zer eskatzen den kontuan izanda. Alegia:
–Ea zuzen erabiltzen dituen ortografia, morfologia eta sintaxia.
–Ea egitura sintaktiko eta gramatikal ugari erabiltzen dituen, askotarikoak eta halako konplexutasun bat dutenak.
6.4. Ahozko testuak produzitzeko eta koproduzitzeko proba: mintzamena (EO).
Izangaiak gauza izan behar du bakarka edo beste norbaitekin sortzeko, etorri eta berezkotasunez eta ia ahaleginik gabe, kanala edozein dela ere, mota askotako ahozko testu luze, argi eta xeheak, kontzeptuen eta egituraren aldetik konplexuak, hainbat erregistrotan. Horretarako, intonazio eta azentu egokiak erabili behar ditu esanahiaren ñabardurak adierazteko, eta erakutsi mota askotako baliabide linguistikoak eta estrategiak –estrategia diskurtsiboak, interakziokoak eta konpentsaziokoak– menderatzen dituela, halako moldez non ia ez diren nabaritzen esan nahi duena adierazteko noizbehinka dituen zailtasunak, eta diskurtsoa eraginkortasunez egokitzen ahal duen egoera komunikatibo bakoitzera.
6.4.1. Probaren formatua.
–Proba bikoteka edo hirunaka eginen da, bi aztertzaileren aurrean, eta grabatu eginen da. Izangai bakarra badago, aztertzaileetako batek bikotekidearen rola jokatuko du koprodukzio lanerako.
–Txanda iristen denean, aztertzaile batek deituko die proba eginen den gelan sar daitezen. Ahozko bitartekotza ere saio berean eginen da, gida honen 5.1 puntuko tauletan adierazi den moduan.
AHOZKO PRODUKZIOA | AHOZKO KOPRODUKZIOA | |
Zeregina | Hautatutako gaiari buruz hitz egitea, eta zenbait galderari erantzutea. Galdera horiek gai hori izangaiaren iritzi pertsonalarekin, esperientziarekin eta munduari buruzko ikuspegiarekin lotuko dute. | Enuntziatu batek zedarritutako gai baten zenbait alderdi eztabaidatzeko solasaldiari ekitea (* ikus eredua) |
Helburu komunikatiboa | Norberaren ikuspuntuak, esperientziak eta iritzia adieraztea, modu argi eta eraginkorrean. | Norberaren ideiak eta iritziak ziurtasunez adieraztea, solaskidearen jardunari jarioz, bat-batean eta egokitasunez erantzutea eta diskurtsoari eusten laguntzea. |
Euskarria | Txartel bat, aztertu beharreko gaiarekin eta harekin lotutako 3 galderarekin. | Txartel bat, gai orokor batekin eta gai horren gainean landu beharreko 3 edo 4 enuntziaturekin.* |
Prestaketa | Minutu 1 | 2 min (aldi berean baina banaka) |
Ahozko azalpena | 3-4 min | Bikoteek 5-6 min, hirukoteek 8-9 min |
2 izangai | 9 min | 8 min (hirukoteek 11 min) |
Proba, guztira | 17 min (hirukoteek 20 min) | |
* Ez dago enuntziatu guztiak eztabaidatu beharrik. | ||
Bi zereginetarako prestaketa proba eginen den ikasgela berean eginen da, aztertzaileen aurrean.
6.4.2. Fase bakoitzaren deskribapena.
a) Harrera.
–Aztertzaileak esanen die izangaiei non eseri behar diren, eta eskatuko die beren burua identifikatzeko argazkia daukan dokumentu baten bidez.
–Aztertzaileak galdetuko die bertaratu direla justifikatzen duen agiririk behar ote duten (hasi baino lehen edo amaitzean).
b) Ahozko produkzioa.
–Aztertzaileak ahoz azalduko ditu jarraibideak, eta bi euskarri emanen dizkio A izangaiari. Euskarri bakoitzak landuko den gaia jasoko du, baita hiru galdera ere, ahozko ekoizpena egiteko oinarri izanen dena hauta dezan.
–Izangaiak minutu bat izanen du gaia aukeratzeko eta bere jarduna prestatzeko.
–A izangaiak, lehenik hitz egin behar duenak, ahozko produkzioa garatuko du, erantzun landuak emanez euskarriko hiru galderei.
–A izangaia 3 edo 4 minutuz arituko da solasean, eta bitartean aztertzaileek eskatzen ahalko diote bere iritziak justifika ditzala edo argi gelditu ez den alderdiren bat gara dezala.
–A izangaiak ahozko produkzioa amaitu eta gero, aztertzaileak B izangaiari beste bi euskarri emanen dizkio bere ahozko produkzioa prestatzeko, eta lehengo urratsak errepikatuko dira.
c) Ahozko koprodukzioa.
–Aztertzaileak jarraibideak emanen dizkie bi izangaiei, ahoz, eta azalduko die 2 minutu dauzkatela prestatzeko (aldi berean baina bakarka).
–Aztertzaileak euskarri bana emanen die. Euskarri hori txartel bat izanen da, eta han azalduko dira solasaldiaren nondik norakoak: gai bat eta eztabaidatzeko hiru edo lau enuntziatu. Ez dago enuntziatu guztiak eztabaidatu beharrik.
–Prestatzeko denbora amaituta, aztertzaileak adieraziko du nor hasiko den hizketan (A izangaia).
–Bi izangaiek elkarrizketa bat izanen dute, euskarrian proposatzen den gaiari buruzko iritziak trukatzeko. Izangai bakoitza zereginaren denboraren erdian parte hartzen saiatuko da. B izangaiak bukatuko du elkarrizketa.
–Izangaien elkarrekintzak 5-6 minutu iraunen du eta bitartean aztertzaileek ez dute hitz eginen, egoera hauetan izan ezik: i) komunikazioa eteten bada; ii) solasa eskatutakoarekin bat ez badator edo iii) ez badira nahikoa mintzatzen.
6.4.3. Mintzamena ebaluatzeko irizpideak.
a) Eraginkortasun komunikatiboa.
Ebaluatzen du ea izangaiak eraginkortasunez erantzuten dion komunikazio egoerari eta ongi lotzen zaion zereginari. Alegia:
–Produkzioko zereginean:
- Ea eraginkortasunez adierazten duen esan nahi duena. Diskurtsoaren hariari zailtasunik gabe jarraitzen zaion, informazio argia ematen duen eta ia batere anbiguotasunik ez dagoen.
- Zereginari egokitzen zaion: ezarritako denbora betetzen duen, puntu guztiak garatzen dituen gidalerroei jarraituz, eta proposatutako gaiari buruz informazio nahikoa eta eduki jakingarriak eskaintzen dituen.
- Berezkotasunez erantzuten duen, ia zalantzarik egin gabe. Diskurtso jarraitua egiten duen, erritmo naturalean.
–Koprodukzioko zereginean:
- Ea naturaltasun, malgutasun eta eraginkortasunez parte hartzen duen interakzioan: aktiboki jarduten duen igortzaile eta hartzaile gisa, solasaldiaren nondik norakoari moldatuz, eta egokitasunez erantzuten duen, eduki jakingarria eskainiz.
- Egoki erabiltzen dituen hitz egiteko txandak (intonazioa, diskurtsoaren markatzaileak, etab.) eta baliatzen elkarlaneko estrategiak (adeitasuna, laguntza, ulertu izana erakustea, argibideak eskatzea, etab.) eta komunikazioaren norabidea aldatzekoak (gai aldaketa negoziatzea, etab.), eta bere ideiak trebetasunez lotzen dituen beste hiztunen ideiekin (adostasuna edo desadostasuna agertzea, argudiatzea, etab.).
b) Lexikoaren aberastasuna.
Erabilitako hiztegiaren zabaltasuna eta konplexutasuna ebaluatzen ditu. Alegia:
Lexiko joria, askotarikoa eta zehatza erabiltzen duen zeregina egiteko: gaiarekin zerikusia duen hiztegia, sinonimoak, hain ohikoak ez diren hitzak, eta adierazpide idiomatikoak edo bestelako baliabide estilistikoak.
c) Kontrol fonologikoa.
Soinuen ahoskera, azentuazioa, erritmoa eta intonazioa ebaluatzen ditu. Alegia:
–Ea soinuen ahoskeran ez den gehiegi urruntzen estandarretik eta gauza den soinu multzoak zuzen artikulatzeko.
–Hitzei zuzen jartzen dien azentua.
–Hitzak adiera-unitateetan multzokatzen dituen eta esaldiaren erritmoari eusten dion.
–Intonazioa erabiltzen duen informazioari ñabardurak eransteko.
d) Zuzentasun gramatikala.
Gramatikaren erabileraren doitasuna edo zehaztasuna ebaluatzen du. Alegia:
–Ea zuzen erabiltzen dituen morfologia eta sintaxia.
–Zeregina egiteko beharrezkoak diren egiturak erabiltzen dituen.
6.5. Bitartekotza proba: idatzizko bitartekotza eta ahozko bitartekotza.
Bitartekotza probak bi zeregin izanen ditu eta guztira 20 puntu balioko du. Lehenengoa, idatzizko bitartekotza, azterketa idatziaren saioan eginen da, eta bigarrena, ahozko bitartekotza, ahozko azterketaren egunean eginen da.
6.5.1. Idatzizko bitartekotza.
–Izangaiak gauza izan behar du iturri batetik eta bestetik hartutako askotariko ahozko testuetan (esate baterako, hedabideetako testuak, mota bateko eta besteko testu akademikoak, txostenak edo agiri profesionalak) dauden informazioa, iritziak eta argudioak idatziz emateko, testu berri eta koherente batean, haiek parafraseatuz edo laburtuz.
–Idatzizko bitartekotza probaren ezaugarriak eta formatua.
Helburua | Posta elektronikoko mezu bat idaztea edo foro batean parte hartzea, eta, bertan, mezu bat transmititzea, laburbiltzea, azaltzea eta kontsignan deskribatutako hartzaile batek planteatzen duen arazoari egokitzea. |
Euskarria | Zereginaren testuinguruaren azalpena eta testua 2. hizkuntzan, C1 maila baino maila txikiagoan, 400 hitz artekoa, transmititu beharreko informazioarekin. |
Luzera | 140-170 hitz |
Denbora | 30 min |
Puntuazioa | 10 puntu |
6.5.2. Ahozko bitartekotza.
Izangaiak gauza izan beharko du iturri batetik eta bestetik hartutako askotariko testu idatzi luze eta zehatzetan (esate baterako, saiakera-testuetan edo hitzaldietan) dauden informazioa, iritziak eta argudioak ahoz emateko, testu berri eta koherente batean, haiek parafraseatuz edo laburtuz.
Ahozko bitartekotza probaren ezaugarriak eta formatua:
–Deialdi arruntean, ahozko bitartekotza proba banaka eginen da ahozko azterketaren saioan, ahozko testuak produzitzeko eta koproduzitzeko probaren aurretik.
–Deialdi berezian, ahozko bitartekotzako zeregina eta ahozko testuak produzitzeko eta koproduzitzeko proba egiteko hurrenkera izangaiak egiteko dituen proben mende egonen da.
Helburua | Gai beraren alderdi desberdinei buruzko testu idatzi batean edo bitan dauden informazio, iritzi eta argudioak ahozko testu berri eta koherente batera aldatzea. |
Euskarria (bi gairen artean aukeratzekoa) | DIN A4 neurriko orria, jarraibideekin eta oharrak idazteko tartearekin. DIN A4 neurriko orria, 2. hizkuntzan idatzitako testu batekin edo birekin (gehienez 500 hitz). |
Prestaketa | 10 minutuko prestaketa, beste ikasgela batean. |
Bitartekotza | 3’- 4’ |
Puntuazioa | 10 puntu |
6.5.3. Ahozko bitartekotza ebaluatzeko irizpideak.
a) Edukiaren interpretazioa.
Ebaluatzen du ea izangaiak kontsigna egokitasunez interpretatzen duen eta helburu komunikatiborako (hartzailea eta testuingurua) adierazgarria den informazioa identifikatzen eta aukeratzen duen.
b) Testuaren antolaketa.
Ea ongi antolatuta dagoen transmititutako informazioa (edo prozesatutako testua): koherentea eta erraz jarraitzeko modukoa den.
c) Informazioa transmititzea.
Ebaluatzen du ea izangaiak helburu komunikatiborako garrantzi handiena duen informazioa transmititzen duen, argitasunez eta eraginkortasunez transmititu ere, alegia:
–Zuzen prozesatzen duen testua: informazio, ideia edota datuak modu nahiko egokian transmititzen, laburbiltzen, parafraseatzen, konparatzen edo azaltzen dituen. Sortutako testua ez dagoen hitzez hitz hartuta testu-euskarritik.
–Ea estrategia egokiak aukeratzen dituen informazioa transmititzeko, proposatutako bitartekotza-egoeraren arabera, eta informazio hori modu nahiko eraginkorrean ulertarazten duen.
d) Hizkuntzaren zuzentasuna.
Ebaluatzen du ea izangaiak, maila honetarako, nahiko egoki erabiltzen duen hizkuntza kodea informazioaren transmisioan. Hau da, ea egokitasunez erabiltzen duen halako hitz sorta bat eta nahiko zuzen erabiltzen dituen maila honi dagozkion egiturak.
Ahozko bitartekotzan, ahoskeraren zuzentasuna eta naturaltasuna ere ebaluatzen dira.
7.–Azkeneko oharrak.
7.1. Emaitzen argitalpena.
Proben emaitzak argitara emanen dira datu pertsonalen babesari buruz indarrean dagoen legerian ezarritakoa betez.
Ikasleei ziurtapen proben emaitzari buruz emanen zaien informazioak barnean hartuko ditu probaren zati bakoitzeko puntuazioa eta dagokion kalifikazio partziala, bai eta proba osoari dagokion kalifikazio orokorra ere.
7.2. Erreklamazioak egiteko eskubidea.
Ikasleek, edo, hala behar denean, haien tutore edo legezko ordezkariek, beren probei eta emaitzei buruzko informazioa jasotzen ahalko dute ebaluazioaren ardura duten irakasleen aldetik, ikastetxean horretarako ezarritako egunean. Egun horretan bertaratzerik ez badute, beste egun batean egiteko eskatzen ahalko dute idatziz.
Irakasleak argibideak eman ondoren, lortutako azken kalifikazioarekin ados ez badaude, ikasleek, edo, hala behar denean, haien tutore edo legezko ordezkariek, ikastetxeko zuzendaritzari eskatzen ahalko diote, idatziz, berrikus dezala ziurtapen probaren zati batean edo batzuetan lortutako kalifikazioa. Lortutako kalifikazioak berrikusteko eskaera horiek hiru egun balioduneko epean aurkeztuko dira, azken kalifikazioa argitaratzen den egunetik hasita. (Hots, azterketaren berrikuspenaren egunetik hasita).
Erreklamazioa jaso ondoren, ikastetxeko zuzendariak erreklamazio espediente bat irekiko du. Kasuan kasuko hizkuntzaren departamentuak (erreklamazioa jarri zaien irakasleak bazter utzita), zuzendariak eskaturik eta erreklamazioa aurkeztu ondoko lehenengo egun baliodunean, erreklamazioa aztertuko du. Egiaztatuko du proba guztiak ebaluatu direla eta ezarritako ebaluazio irizpideak ongi aplikatu direla, eta ziurtatuko du ez dela akatsik egin probaren zati bakoitzeko kalifikazioaren eta azken kalifikazioaren kalkuluan, eta txostena eginen du. Txostenak ikasketaburuari helaraziko zaizkio, eta hark, ahal den era eta epe azkarrenean, txostenaren kopia emanen dio ikasleari edo, hala behar denean, ikaslearen tutore edo legezko ordezkariei, PDF formatuko kopia bat igorriz haien helbide elektronikora. Gainera, mezua bidaliko zaio mugikorrera, jarri duen erreklamazioaren erantzuna bidali diotela jakinarazteko. Honela bukaera emanen zaio ikastetxean erreklamatzeko prozesuari.
Ikastetxearen ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Hezkuntzako zuzendari nagusiari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Artikulu honetan aurreikusitako jarduketa guztiak desgaitasunen bat duten pertsonentzat irisgarriak izatea bermatuko da.
7.3. Berariazko premiak dituzten pertsonentzako egokitzapena.
Proba egokitzen ahalko da mugitzeko desgaitasuna, ikusteko desgaitasun erabatekoa edo partziala, mintzamenaren nahasmenduak, entzumen galera edo desgaitasun bat baino gehiago duten izangaien behar berezietarako.
Egokitzapenen bat behar duten ikasleek beren beharrak adierazi beharko dituzte ikasketaburuari zuzendutako idazki batean, eta desgaitasuna eta haren gradua egiaztatzen dituen ziurtagiria aurkeztuko dute behar horiek justifikatzeko. Eskaerak matrikula egitean aurkeztuko dira.
Baldintzak egokitzeak ez du inoiz ekarriko probaren zatiren bat egin behar ez izatea edo proba deialdi ofizialekoa ez beste egun batean egin ahal izatea.
7.4. Bertaratze agiriak.
Izangaiek azterketa egin izana frogatzeko agiria eska dezakete.
7.5. Elkarbizitzaren aurkako portaerak.
Azterketa, proba edo ariketa batean beste ikasle batzuei kopiatzea edo kopiatzen uztea elkarbizitzaren aurkako portaera da, eta berekin ekarriko du, abuztuaren 23ko 47/2010 Foru Dekretuaren arabera, azterketa, proba edo ariketa horretan kalifikazio negatiboa jasotzea.
8.–Aholkuak.
–Bete itzazu une oro azterketaren administratzaileen jarraibideak.
–Zereginak egiteko duzun denbora egoki banatu. Denbora horiek probaren zati guztiak egiteko aski dira, aurretik kalkulatu baitira. Gomendagarria da azkenean minutu batzuk gordetzea azterketa errepasatu eta izan litezkeen akatsak zuzentzeko.
–Probaren zati guztietan letra argiz idatzi eta azterketa txukun aurkeztu. Zuzentzat hartu dituzun erantzunak zeintzuk diren garbi gelditu dela ziurtatu.
–Probaren zati eta zeregin bakoitzerako ematen diren jarraibideak arretaz irakurri.
–Lasai egon zaitez eta proba egiteko jarraibideei arretaz erreparatu, batez ere ahozko ulermenaren ariketan.
–Idazmenaren zatiko zereginei heldu baino lehen, gomendagarria da esan nahi duzunaren eskema bat egitea aurretik eta, zereginak bukatutakoan, dena errepasatzea.
I. GEHIGARRIA.–IDATZIZKO PRODUKZIOA ETA KOPRODUKZIOA EBALUATZEKO TAULA
IDATZIZKO PRODUKZIOA | C1 | IDATZIZKO KOPRODUKZIOA | ||||
ERAGINKORTASUN KOMUNIKATIBOA | ||||||
2,5 | Erabat lotzen zaie testu motaren konbentzioei. Informazio nahikoa, erabat adierazgarria eta ongi argudiatua ematen du. | 2,5 | ||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | ||||
1,5 | Oro har testu motaren konbentzioei lotzen zaie, nahiz eta akatsen bat egin formatuan, erregistroan edo informazioaren banaketa tipikoan. Informazio nahikoa ematen du eta gehiena adierazgarria da. | 1,5 | ||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | ||||
0,5 | Akats nabarmenak egiten ditu testu motaren konbentzioetan. Informazio gutxi edo informazio hutsala ematen du, baliteke zeregina gaizki ulertu izana. | 0,5 | ||||
KOHERENTZIA ETA KOHESIOA | ||||||
2,5 | Diskurtso ildo argia erakusten du, testuari batasun nabarmena emanez. Eraginkortasunez erabiltzen ditu askotariko lokailuak, kohesiorako mekanismoak eta antolaketa egiturak, hala paragrafoaren barnekoak nola testu atalen artekoak. | 2,5 | ||||

1,5 | Diskurtsoaren hariari erraz antzematen zaio, inkoherentziaren bat gorabehera. Informazioa ongi antolatzen du, kohesiorako mekanismoak egokitasunez erabiliz, nahiz eta tarteka zehaztugabetasunen bat agertu. | 1,5 | ||||

0,5 | Diskurtsoaren haria koherentzia edo argitasun urrikoa da. Kohesiorako mekanismo oso sinpleen bidez antolatzen du testua, edo ez ditu egokiro erabiltzen kohesiorako mekanismoak. | 0,5 | ||||
ERREPERTORIO LEXIKOA | ||||||
2,5 | Hiztegi zabal eta zehatza erabiltzen du, zuzentasun, zehaztasun eta doitasun handiz jardutea ahalbidetzen diona. Zehaztugabetasunak oso bakanak dira, eta ez diote eragiten komunikazioari. | 2,5 | ||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | ||||
1,5 | Egokitasunez erabiltzen du eguneroko hitzen eta ez hain ohikoen sorta bat, zehaztasunez jarduteko; zehaztugabetasunen batzuk egiten ditu, baina ez diote eragiten komunikazioari. Diskurtsoa osatzeko hizkuntza-elementu egokienak aukeratzen ditu. | 1,5 | ||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | ||||
0,5 | Eguneroko halako hitz sorta bat erabiltzen du egokitasunez, baina ez du zehaztasunik, edo komunikazioa oztopatzen duten zehaztugabetasunak eta errepikapenak egiten ditu. Hizkuntza errepertorio mugatua erabiltzen du, naturaltasun edo zehaztasun urrikoa edota errepikakorra. | 0,5 | ||||
HIZKUNTZAREN ZUZENTASUNA | ||||||
2,5 | Zuzen erabiltzen ditu zeregina burutzeko beharrezkoak diren egiturak, bai konplexuak bai oinarrizkoak. | 2,5 | ||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | ||||
1,5 | Nahiko zuzen erabiltzen ditu oinarrizko egiturak eta egitura konplexu batzuk. Akatsak egiten ditu, baina ez dute komunikazioa eragozten. | 1,5 | ||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | ||||
0,5 | Zuzen erabiltzen ditu hizkuntzaren oinarrizko egiturak. Akats nabarmenak egiten ditu egitura konplexuagoetan, nahiz eta antzematen ahal zaion zentzuari. | 0,5 | ||||
0 | Ez du betetzen zereginaren helburu komunikatiboa. Ia ez du informaziorik ematen, edo edukia erabat hutsala da. | 0 | ||||
GUZTIRA | IDATZIZKO PRODUKZIOA ETA KOPRODUKZIOA, GUZTIRA .................. / 20 | GUZTIRA | ||||
II. GEHIGARRIA.–AHOZKO PRODUKZIOA ETA KOPRODUKZIOA EBALUATZEKO TAULA
AHOZKO PRODUKZIOA | C1 | AHOZKO KOPRODUKZIOA | |||||
ERAGINKORTASUN KOMUNIKATIBOA | |||||||
2,5 | Berezkotasunez erantzuten du, ia zalantzarik egin gabe, diskurtso jarraituarekin eta erritmo naturalean. Galderei erantzutean informazio adierazgarria, landua eta koherentea ematen du. | Modu aktiboan parte hartzen du elkarrizketan, ideia azpimarragarriekin. Bere ikuspuntuak defendatzen ditu eta solaskidearen ekarpenak kontuan hartzen ditu eztabaidan parte hartzerakoan. Ongi erabiltzen ditu elkarrekintzarako estrategiak: pentsatzeko denbora irabazteko baliabideak, interesa agertzea, argibideak eskatzea, ulertu duela erakustea. Haren solasaldiak landuak dira, etorri eta berezkotasunarekin hitz egiten du. | 2,5 | ||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | |||||
1,5 | Aski berezkotasunarekin erantzuten du, nahiz eta zenbaitetan zalantza egiten duen diskurtso jarraitua egitean, eta erritmoa ez den naturala. Galderei erantzutean informazio adierazgarria eta koherentea ematen du, baina ez oso landua. | Ideia azpimarragarriekin parte hartzen du elkarrizketan. Bere ikuspuntuak defendatzen ditu eta solaskidearen ekarpenak kontuan hartzen ditu, nahiz eta nolabaiteko laguntza behar duen eztabaidan parte hartzerakoan. Ongi erabiltzen ditu elkarrekintzarako estrategiak: pentsatzeko denbora irabazteko baliabideak, interesa agertzea, argibideak eskatzea, ulertu duela erakustea. Aski berezkotasun eta etorriarekin aritzen da, zalantzaren bat izan badezake ere. | 1,5 | ||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | |||||
0,5 | Denbora behar du erantzuteko, edo kosta egiten zaio esaldi landuak sortzea eta ez du jariorik. Informazioa ematen du, baina ez da beti adierazgarria edo argia. | Behin eta berriz solaskidearen jardunean oinarritzen da elkarrizketan parte hartzeko. Mugaturik erabiltzen ditu elkarrekintzarako estrategiak: pentsatzeko denbora irabazteko baliabideak, interesa agertzea, argibideak eskatzea, ulertu duela erakustea. Ez ditu gehiegi lantzen bere ekarpenak edo ikuspuntuak. Haren zalantzek elkarrizketa oztopatzen dute. | 0,5 | ||||
LEXIKOAREN ABERASTASUNA | |||||||
2,5 | Hiztegi zabala erakusten du, bide ematen diona bere ikuspuntua zehaztasunez azaltzeko, itzulingururik gabe. | Erakusten du ongi kontrolatzen dituela hiztegi orokorra eta adierazpide idiomatikoak eta lagunartekoak. Egoki erabiltzen ditu jarrera azaltzen duten adierazpideak, lelo, betegarri eta abarrekoak, bere ikuspuntua zehaztasunez eta itzulingururik gabe adierazi ahal izateko. | 2,5 | ||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | |||||
1,5 | Erakusten du badakiela halako hitz sorta bat, bere ikuspuntua nahiko zehatz azaltzea ahalbidetzen diona, nahiz eta zaila gerta dakiokeen zenbait ideia konplexu adieraztea. | Erakusten du ongi kontrolatzen dituela hiztegi orokorra eta adierazpide idiomatiko eta lagunarteko batzuk. Egoki erabiltzen ditu jarrera azaltzen duten adierazpideak, lelo, betegarri eta abarrekoak, bere ikuspuntua zehaztasunez adierazi ahal izateko, nahiz zaila gerta dakiokeen zenbait ideia adieraztea. | 1,5 | ||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | |||||
0,5 | Hiztegi mugatua erabiltzen du, mezua transmititzeko nahikoa ez dena, edo zehaztugabetasun lexikoak eta beste hizkuntza batzuen interferentziak ditu, komunikazioa zailtzen dutenak. Mezua sinplifikatu beharra dauka baliabide lexikoen ezagatik. | 0,5 | |||||
KONTROL FONOLOGIKOA | |||||||
2,5 | Soinuak eta hitzak argi eta naturaltasunez ahoskatzen ditu. Intonazioa aldatzen du eta zuzen kokatzen duen hanpadura informazioari ñabardurak gehitzeko. | 2,5 | |||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | |||||
1,5 | Soinu guztiak nahiko ongi ahoskatzen ditu eta akatsak egiten dituenean bere burua zuzentzen du, nahiz eta hitzen bat edo beste gaizki ahoskatu. Intonazioa alda dezake eta zuzen kokatu hanpadura informazioari ñabardurak gehitzeko. Zenbaitetan ez du azentuazioa edo intonazioa zuzen egiten, baina horrek ez dio eragiten diskurtsoaren ulergarritasunari. | 1,5 | |||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | |||||
0,5 | Akats sistematikoak egiten ditu soinuak edo hitzak ahoskatzean. Azentuazioan eta intonazioan 1. hizkuntzaren edo beste hizkuntza batzuen eragin nabarmena du. | 0,5 | |||||
ZUZENTASUN GRAMATIKALA | |||||||
2,5 | Naturaltasunez eta zuzentasun handiz erabiltzen ditu helburu komunikatiborako egitura egokiak. | 2,5 | |||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | |||||
1,5 | Kontrol gramatikal ona erakusten du, nahiz eta tarteka akatsak egiten dituen edo egiturak hautatzean naturaltasuna falta zaion. | 1,5 | |||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | |||||
0,5 | Egitura zuzenak baina oinarri-oinarrizkoak erabiltzen ditu, edo akatsek produkzioaren kalitatea kaskartzen dute. | 0,5 | |||||
GUZTIRA | AHOZKO PRODUKZIOA ETA KOPRODUKZIOA, GUZTIRA .............. / 20 | GUZTIRA | |||||
III. GEHIGARRIA.–IDATZIZKO ETA AHOZKO BITARTEKOTZA EBALUATZEKO TAULA
AHOZKO BITARTEKOTZA | C1 | IDATZIZKO BITARTEKOTZA | |||||
EDUKIAREN INTERPRETAZIOA | |||||||
2,5 | Sarrerako testuaren informazioa eta argudio adierazgarriak identifikatzen eta hautatzen ditu eta berak sortutako testu argi eta ongi egituratuan txertatzen ditu. | 2,5 | |||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | |||||
1,5 | Helburu komunikatiborako adierazgarriena den informazioa identifikatzen eta hautatzen du. | 1,5 | |||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | |||||
0,5 | Hautatzen duen informazioa ez da beti adierazgarria helburu komunikatiborako. | 0,5 | |||||
TESTUAREN ANTOLAKETA | |||||||
2,5 | Informazioa modu koherentean antolatzen eta birformulatzen edo azaltzen du, hartzaileari mezua argitzeko edo ulergarriago egiteko. | 2,5 | |||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | |||||
1,5 | Informazioa antolatzen eta birformulatzen du, hartzaileari mezua argitzeko edo ulergarriago egiteko, baina sarrerako testuaren egiturari eta letrari jarraitzen die. | 1,5 | |||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | |||||
0,5 | Hitzez hitz errepikatzen ditu sarrerako testuaren zatiak, helburu komunikatiborako garrantzirik gabekoak izan arren, eta informazioa erredundantea da. | 0,5 | |||||
INFORMAZIOAREN TRANSMISIOA | |||||||
2,5 | Informazioa argi eta zehatz transmititzen du, haren alderdiak baloratzen ditu eta puntu garrantzitsuenak nabarmentzen ditu. Eraginkortasunez erabiltzen ditu bitartekotza-estrategiak. | 2,5 | |||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | |||||
1,5 | Informazioa nahiko argi transmititzen du, baina xehetasun handirik gabe, eta azaletik baloratzen ditu alderdiak. Informazioa birformulatzen du bitartekotza-estrategiaren bat erabiliz, hartzaileari mezua argitzeko edo ulergarriago egiteko. | 1,5 | |||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | |||||
0,5 | Zailtasunak ditu informazioa nahiko argi eta zehatz transmititzeko eta ez ditu alderdiak baloratzen, ezta puntu garrantzitsuenak nabarmentzen ere. Ez du bitartekotza-estrategiarik erabiltzen hartzaileari mezua argitzeko edo ulergarriago egiteko. | 0,5 | |||||
HIZKUNTZAREN ZUZENTASUNA | |||||||
2,5 | Hiztegi espezifikoa erabiltzen du informazioa zehaztasunez transmititzeko. Ahoskera eta doinu naturalak ditu, eta informazio adierazgarrienak nabarmentzen ditu. Kontrol gramatikal ona erakusten du. | Errepertorio lexiko zabala erabiltzen du eta hura zehaztasunez erabiltzeko bezain ongi ezagutzen du. Gramatika ongi dakiela erakusten du. Akatsak oso noizbehinka egiten ditu. | 2,5 | ||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | |||||
1,5 | Informazioa transmititzeko nahikoa den hiztegia erabiltzen du, nahiz eta ez den gauza beti hitz egokia aurkitzeko. Ahoskera eta doinu egokiak ditu, nahiz eta 1. hizkuntzaren halako eragin bat igartzen zaion. Kontrol gramatikal ona erakusten du, nahiz eta tarteka oinarrizko akatsak egin. | Errepertorio lexiko zabala erabiltzen du, zehaztugabetasun edo errepikapenen bat gorabehera. Kontrol gramatikal ona erakusten du, nahiz eta 1. hizkuntzaren halako eragin bat igartzen zaion. Akatsak egiten ditu, baina ez dute komunikazioa eragozten. | 1,5 | ||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | |||||
0,5 | Informazioa transmititzeko hitzak falta zaizkio. Ahoskeran 1. hizkuntzaren eragin nabarmena du. Kontrol gramatikal urria erakusten du. | Hiztegi eta egitura oinarrizkoak erabiltzen ditu. Akatsak etengabe egiten ditu, eta ondorioz testua irakurtzea zaila da. | 0,5 | ||||
0 | Ez du betetzen zereginaren helburu komunikatiboa. Ia ez du informaziorik ematen, edo edukia erabat hutsala da. | 0 | |||||
GUZTIRA | AHOZKO ETA IDATZIZKO BITARTEKOTZA, GUZTIRA .......... / 20 | GUZTIRA | |||||
X. ERANSKINA.–NAFARROAKO HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALETAKO ZIURTAPEN PROBETAKO AZTERKETA GIDA
C2 maila aurreratua
1.–Azterketaren helburua.
C2 mailako azterketa hau zenbait probaz osaturik dago, zeinak diseinaturik baitaude izangaiek helburu komunikatibo orokorretarako hizkuntza jarduera nagusietan duten gaitasuna ebaluatzeko.
2.–Konstruktuaren definizioa.
Hizkuntza eskola ofizialetako C2 mailako ziurtapen probak xede hauetarako diseinatu dira: ebaluatu beharreko hizkuntza erabiltzean ikaslea nola moldatzen den neurtzea; eta ebaluatzea ea zenbateko gaitasuna duen helburu komunikatibo orokorretarako ahozko zein idatzizko testuak ulertzeko, produzitzeko, koproduzitzeko eta prozesatzeko.
Gaitasun probak estu loturik daude arloko adituek ezarri duten komunikaziorako hizkuntza gaitasun orokorraren ereduarekin. Europako Kontseiluak eredu hori onartu du Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan eta Companion Volume argitalpenean. Komunikazioaren ikuspegian oinarriturik, eredu hori hizkuntza jarduerara bideratuta dago, hau da, hizkuntzaren erabilerara. Ulermenean, produkzioan, koprodukzioan eta prozesamenduan xede hizkuntza erabiltzeko gaitasun hori abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuan ere aipatzen da.
Mailari dagokionez, probek erreferentzia izanen dituzte, arau orokor gisa, helburu orokorrak eta espezifikoak eta hizkuntza bakoitzaren gutxieneko edukiak, hizkuntza bakoitzaren curriculumean jasotakoak.
Izangaiaren gaitasun orokorraren mailari antzematen zaio egiazko komunikazio egoerak simulatzen dituzten zereginetan bere ezagutzak, trebetasunak eta baliabideak nola erabiltzen dituen ikusita. Komunikaziorako gaitasun hori erakusteko, praktikan jarri behar dira bai hizkuntza gaitasun soila eta bai gaitasun soziokulturalak, soziolinguistikoak, estrategikoak, funtzionalak eta diskurtsiboak ere.
Eredu horren arabera, probek erakutsi behar dute zenbateko gaitasuna duen izangaiak hizkuntza jarduera batzuk ongi egiteko, egiazko komunikazio egoeretan egin behar lukeen bezala. Beraz, ebaluazioan aztertuko da zer prozesatzeko eta ekoizteko gauza den izangaia komunikazio egoeretan, eta ez soilik zer ezagutza formal dituen hizkuntzari buruz. Hizkuntzaren sistema formalak zereginetan sartzen dira, izangaiak praktikan nola erabiltzen dituen ikusi ahal izateko.
Konstruktu orokor horretatik ondorioztatzen dira azterketa proben ezaugarri espezifikoak.
3.–Mailaren definizioa.
C2 mailak C2 gaitasun mailaren ezaugarriak izanen ditu, abuztuaren 29ko 68/2018 Foru Dekretuan dagoen definizioaren arabera (2018ko irailaren 13ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
C2 maila aurreratuko irakaskuntzen xedea da ikasleak gaitzea, inolako zailtasunik gabe eta hiztun ikasi bat bezainbateko kalitatearekin komunikatu ahal izan daitezen konplexutasun handiko egoeretan, esparru pertsonalean, publikoan, akademikoan zein profesionalean; esaterako, maila goreneko ikasketak egiteko, graduatu ondokoak eta doktoregoa barne, edo aktiboki eta aise parte hartzeko bizitza akademikoan (tutoretzak, mintegiak, nazioarteko konferentziak); proiektu konplexuetan edo maila handikoetan arlo anitzeko lantaldeak gidatzeko, edo eraginkortasunez negoziatu eta argudiatu ahal izateko goi zuzendaritzaren mailan, nazioarteko inguru profesionaletan.
Horretarako, ikasleek hizkuntza erabateko naturaltasunarekin erabili ahal izateko behar dituzten gaitasunak eskuratuko dituzte, era guztietako egoeretan parte hartu ahal izateko, esparru pertsonalean, publikoan, akademikoan zein profesionalean, baldin eta beharrezkoa badute ahozko eta idatzizko testu askotarikoak, luzeak eta konplexuak sortzea, beste batzuekin batera sortzea edo prozesatzea gai orokorren edo espezializatuen alderdi abstraktuei eta konkretuei buruz, norberaren espezializazio eremuan nahiz hortik kanpo, erregistro eta estilo askotarikoak eta hitzen zein egituren errepertorio joria erabiliz, barnean hartzen dituena adierazpide idiomatikoak, lagunartekoak, tokian tokikoak eta espezializatuak, eta esanahiaren ñabardura sotilak atzemateko eta adierazteko aukera emanen duena.
4.–Izangaien betebeharrak.
–Azterketako ikasgelan eskatutakoan, izangaiek ikastetxeko txartela, NANa, pasaportea edo haien nortasuna frogatzeko beste agiri bat, argazkia duena, aurkeztu beharko dute.
–Izangaiak puntualak izanen dira, eta azterketa-gelan egonen dira deialdiaren ordutegia baino 15 minutu lehenago, deialdiko ordua azterketa egiten hasteko ordua baita.
–Izangaiek bolaluma urdina edo beltza erabiliko dute azterketa egiteko. Arkatzarekin edo ezabatzen ahal den tintarekin idatzitako probak ez dira zuzenduko (irakurle optikoaren orriko erantzunak izan ezik, haiek arkatzarekin betetzen ahal baitira).
–Idazteko materialaz beste tresnarik ezin da eduki mahai gainean.
–Telefono mugikorrak eta beste edozein aparatu elektroniko itzali beharko dira.
Azterketaren administratzaileek betebehar horiek bete daitezen begiratu behar dute, eta bete ezean jarduteko ahalmena dute.
5.–Azterketaren ezaugarri orokorrak.
5.1. Azterketaren zatiak.
–Azterketak bost proba ditu. Proba bakoitzak hizkuntza jarduera bat neurtuko du: testu idatziak ulertzea, ahozko testuak ulertzea, testu idatzien produkzioa eta koprodukzioa, ahozko testuen produkzioa eta koprodukzioa, eta bitartekotza.
PROBA | EGITURA | GUTXIENEZ | HAZTAPENA | GAI | |
1. | Testu idatziak ulertzea (CE) | 26 item | 13 item | %20 | |
2. | Ahozko testuak ulertzea (CO) | 26 item | %20 | ||
3. | Idatzizko produkzioa eta koprodukzioa (EE) | 2 zeregin | 5 puntu proba bakoitzean | %20 | |
4. | Ahozko produkzioa eta koprodukzioa (EO) | 2 zeregin | %20 | ||
5. | Bitartekotza (MD) | 2 zeregin | %20 | ||
GUZTIRA | %100 | 6,5 p. | |||
–Izangaiek proba guztiak egin ditzakete; izan ere, ezein proba gainditzea ez da baldintza izanen hurrengoak egin ahal izateko.
–Azkeneko emaitza "gai" edo "ez-gai" izanen da. Hizkuntza jarduera bakoitzaren kalifikazioa 10 puntuko eskalan oinarritzen da eta 1 eta 10 bitarteko zenbaki baten bidez adieraziko da, dezimal batekin.
–Ahozko eta idatzizko ulermenetan, 26 itemetatik 13 zuzen erantzunez gero, 10etik 5 puntu lortuko dira. Nota bakoitza kalkulatzeko, item kopurua bider 10/26 egin behar da, eta dezimal batera biribildu. Ez dago penalizaziorik erantzun okerrengatik.
–Azterketa osoa gainditzeko eta, horrenbestez, ziurtagiria lortzeko, beharrezkoa izanen da gutxienez ere 6,5 puntu lortzea batez besteko puntuazio orokorrean. Azkeneko emaitza "gai" izan dadin, ezinbestekoa da hizkuntza jarduera bakoitzaren nota gutxienez ere 5 puntukoa izatea. Gutxienez ere 5 puntu lortzen badira proba batean edo gehiagotan, "gai" kalifikazioa ateratzen ahalko da, baldin eta proba guztien batezbesteko aritmetikoa 6,5 puntu edo gehiago bada. Azkeneko emaitza "gai" edo "ez-gai" izanen da.
–Deialdi arruntean 6,5 puntuko batezbesteko osora iristen ez denak, gutxienez 5eko puntuaziora iritsi ez den hizkuntza jarduera bakoitza errekuperatu behar izateaz gainera, deialdi berezian azterketa egiten ahalko du 6,5eko gutxienekora iritsi ez den proba guztietan (gutxienez 17 item zuzen idatziaren eta entzunaren ulermen probetan).
–Izangaia bi deialdietan aurkezten den zati guztietarako, aplikatuko zaion amaierako puntuazioa bietatik onena izanen da.
–Hizkuntza eskola ofizialetako irakasleei dagokie, kasuan kasuko hezkuntza administrazioak ezartzen dituen baldintzetan, C2 maila aurreratuko ziurtagiriak lortzeko probak administratzea.
–Azterketa osoa bi saiotan eginen da, idatzizko zati batekin eta ahozko beste batekin, honako taula honetako hurrenkerari jarraituz:
PROBA | IRAUPENA | ||
AZTERKETA | Idatzizko bitartekotza (MD) | 35 min | 4 h 35 min |
Testu idatzien produkzioa eta koprodukzioa (EE) | 105 min | ||
ATSEDENALDIA 10 min | |||
Ahozko testuak ulertzea (CO) | 50 min | ||
Testu idatziak ulertzea (CE) | 75 min | ||
AHOZKO | Ahozko bitartekotza (MD) | 15 min (bikotea) | 43 min |
Ahozko testuen produkzioa eta koprodukzioa (EO) | 28 min (bikotea) | ||
–Zatiak egiteko hurrenkera eta denborak errespetatu beharko dira bai deialdi arruntean bai berezian.
–Antolaketa dela eta, eskola batek edo batzuek beste egun bat paratzen ahalko dute "Testu idatzien produkzioa eta koprodukzioa" eta "Idatzizko bitartekotza" probetarako. Data hori gutxienez 15 egun lehenago jakinaraziko zaie ikasleei.
5.2. Gaiak.
Izangaiak ulertu edo sortu beharko dituen testuak gai hauetaz arituko dira:
1. Identifikazio pertsonala.
2. Bidaiak eta oporrak.
3. Etxebizitza, etxea eta ingurua.
4. Osasuna eta gorputzaren zainketa.
5. Eguneroko jarduerak.
6. Enpresa eta merkataritza jarduerak.
7. Elikadura eta jatetxeak.
8. Harreman pertsonalak eta sozialak.
9. Politika eta gizartea.
10. Lana eta lanbide jarduerak.
11. Ondasun eta zerbitzuak.
12. Hezkuntza eta prestakuntza.
13. Klima eta ingurune naturala.
14. Hizkuntza eta komunikazioa.
15. Zientzia eta teknologia.
16. Denbora librea eta aisia.
17. Historia eta kultura.
5.3. Kalifikazioak.
–Ikasleei ziurtapen proben emaitzari buruz emanen zaien informazioak barnean hartuko ditu probaren zati bakoitzeko puntuazioa eta dagokion kalifikazio partziala, bai eta proba osoari dagokion kalifikazio orokorra ere ("gai" edo "ez-gai").
–Egin ez den probaren zati bakoitzak "ez-aurkeztua" kalifikazioa jasoko du. Probaren azken kalifikazioa "gai" edo "ez-gai" izanen da. Izangaiak zatietako bat ere egiten ez badu, bere azken kalifikazioa orokorra "ez-aurkeztua" izanen da.
6.–Azterketako bost proben ezaugarriak.
6.1. Testu idatziak ulertzeko proba (CE).
Testu idatzien ulermenaren gaitasun orokorra neurtzeko zeregin egokienek helburutzat dute izangaiaren jarduna ahalik eta gehien hurbil dadin egiazko komunikazio jardueretara: testuan dagoen informazioari edo egileen iritziei buruzko galderak erantzutea; izenburua edo goiburua jartzea askotariko testuei; testutik atera diren elementuak berriz kokatzea testuan; hitz bat igartzea testuinguruari erreparatuta.
Horrelako jarduerak, formaz berdin-berdinak ez badira ere, funtsean bat datoz hiztunek entzuten dituzten testuekin egin ohi duten horrekin: testuotatik informazioa eta ideiak ateratzen dituzte, eta horretarako ongi ulertu behar dituzte osotasuna eta xehetasunak, eskura dituzten baliabide estrategikoak, diskurtsiboak eta linguistikoak erabiliz.
Probaren formatua: lau zeregin, 26 itemekin guztira, honela banatuak:
ZEREGINA | MIKROTREBETASUNA | TESTU MOTA | PROZEDURA |
1. zeregina 6 edo 7 item | Testu baten ideia nagusiei antzematea. Testu baten xehetasunei antzematea. Iritziak eta jarrerak identifikatzea, bai inplizituak, bai esplizituak. | 600 eta 800 hitz arteko testua. | –6/7 galderetako bakoitzari ongien erantzuten diona hautatzea (a/b/c). –6/7 galdera ireki erantzutea, 6 hitzetan gehienez. * |
2. zeregina 6 edo 7 item | 6/7 testu labur edo testu baten beste hainbeste paragrafo (800 hitz, gehienez ere). | 6/7 testu/paragrafoak proposatutako 8/9 enuntziatuetako batekin lotzea. (2 distraigarri) | |
3. zeregina 6 edo 7 item | Testuaren egiturari eta/edo zatien arteko loturari antzematea. | Testu bat (900 hitz, gehienez ere), 6 paragrafo edo 6 perpaus kendu zaizkiona. | Testu baten 6 hutsune betetzea, aukeran dauden 7 paragrafoetako edo 7 perpausetako bat harturik. (distraigarri 1) |
4. zeregina 7 edo 8 item | Testuko elementuak aurreratzea, testuinguruaren arabera. | 400 hitz arteko testua; horretatik 7/8 hitz atera dira. | –Testu baten 7/8 hutsuneak (hitzak) betetzea, hitz bankurik gabe. * –Hutsuneak dituen testua irakurrita, hutsune bakoitzerako aukera egokia hautatzea (a/b/c). |
* Formatu hori ez da egokia zuzentzaile optikorako. | |||
6.2. Ahozko testuak ulertzeko proba (CO).
Ahozko ulermenaren gaitasun orokorra neurtzeko zeregin egokienek helburutzat dute izangaiaren jarduna ahalik eta gehien hurbil dadin egiazko komunikazio jardueretara: audio testuan dagoen informazioari edo hiztunek azaldutako iritziei buruzko galderak erantzutea; izenburua edo goiburua jartzea audio testu batzuei.
Horrelako jarduerak, formaz berdin-berdinak ez badira ere, funtsean bat datoz hiztunek entzuten dituzten testuekin egin ohi duten horrekin: testuotatik informazioa eta ideiak ateratzen dituzte, eta horretarako ongi ulertu behar dituzte osotasuna eta xehetasunak, eskura dituzten baliabide estrategikoak, diskurtsiboak eta linguistikoak erabiliz.
Probaren formatua: lau zeregin, 26 itemekin guztira, honela banatuak:
ZEREGINA | MIKROTREBETASUNA | AUDIOAREN IRAUPENA | PROZEDURA |
1. zeregina 6 edo 7 item | Ideia nagusiak ulertzea. Testu baten xehetasunak ulertzea. Iritziak eta jarrerak identifikatzea, bai inplizituak, bai esplizituak. | Testu bat edo 3 testu labur, guztira 4-6 minutukoak. | Galdera edo enuntziatu bakoitzerako aukera egokia hautatzea (a/b/c). |
2. zeregina 6 edo 7 item | Argi bereizten diren bi hiztunen arteko elkarrizketa edo solasaldia, 3 minutu artekoa. | 6/7 enuntziatu edo galderetako bakoitzerako, taula batean markatzea nori dagokion, A hiztunari, B hiztunari edo biei. | |
3. zeregina 6 edo 7 item | Bakarrizketa-testua, 5 minutukoa (gehienez). | –6/7 galdera irekiak erantzutea, 6 hitzetan gehienez. –Hutsuneak betetzea, gehienez ere 6 hitzekin, audioa laburbiltzen duten 6/7 esalditan. –Galdera bakoitzerako edo esaldiaren hutsune bakoitzerako aukera zuzena hautatzea (a/b/c). | |
4. zeregina 7 edo 8 item | 7/8 testu labur, 4 eta 6 minutu artekoak. (entzunaldi 1) | 7/8 testuetako bakoitza dagokion epigrafearekin lotzea, proposatutako 9/10 epigrafeen artetik. (2 distraigarri) |
6.3. Testu idatziak produzitzeko eta koproduzitzeko proba: idazmena (EE).
Izangaiak, euskarria edozein dela ere, kalitatezko testu idatziak produzitu eta koproduzitu beharko ditu, errorerik gabe (hutsegite tipografikoren bat izan ezik), gai konplexuei buruz, baita gai teknikoei buruz ere, estilo egoki eta eraginkorrarekin eta egitura logikoarekin, irakurleari ideia eta alderdi esanguratsuenak identifikatzen eta gordetzen laguntzeko, eta esanahi-ñabardura sotilak zehaztasunez transmititzeko, hizkuntzaren hitz-erdikako erabilerak barne.
6.3.1. Probaren formatua.
IDATZIZKO KOPRODUKZIOA | IDATZIZKO PRODUKZIOA | ||
Testu mota | –Gutun edo posta elektronikoko mezu pertsonala, edo foro batean parte hartzea. –Gutun edo posta elektronikoko mezu formala, erakunde publiko edo pribatu bati zuzendua, non, adibidez, erreklamazio bat egiten den. | Argudiatzeko artikulua, txostena, aurkezpen baten memoria, etab. | |
Helburu komunikatiboa | –Testu argia, xehetasunez betea eta zehatza egitea, eta hartzaileekiko harremanetan malgu eta eraginkor jokatzea, hizkera emozionala, hitz-erdikakoa eta umorezkoa erabiliz. –Testu behar bezain zuzen eta formalak egitea demanda, erreklamazio eta eskaera konplexuetan, informazio zehatza emanez eta argudio sendoak baliatuz jarreren alde edo aurka. | Ikuspuntuak azaldu eta adieraztea edota argudioak ematea, ideia nagusiak azpimarratuz eta haietan sakonduz ideia osagarrien bidez, arrazoi eta adibide egokiak baliaturik, eta konklusio egoki batekin bukatzea. | |
Luzera | 180-200 hitz | 280-320 hitz | |
Denbora | 105 minutu | ||
Puntuazioa | 10 | 10 | |
Izangaiak sortu beharreko testuak eguneroko gai orokorrei buruzkoak izanen dira (C2 mailako curriculumean bilduak, abuztuaren 29ko 68/2018 Foru Dekretuan).
6.3.2. Idazmena ebaluatzeko irizpideak.
a) Eraginkortasun komunikatiboa.
Ebaluatzen du ea izangaiak eraginkortasunez erantzuten dion komunikazio egoerari eta ongi lotzen zaion zereginari. Alegia:
–Ezarritako helburu komunikatiboa betetzen duen eta eraginkortasunez adierazten duen esan nahi duena: ezarritako eginkizunak (informatzea, eskatzea, etab.) betetzen dituen eta nahi bezalako eragina sortzen duen hartzailearengan. Zeregina betetzeko moduari buruzko inpresio orokorra positiboa den.
–Arau sozial eta diskurtsiboak errespetatzen dituen, testu motaren arabera (kontakizuna, deskribapena, argudiatzea, etab.), bai eta bakoitzerako testu formatu egokiak ere.
–Hizkera eta erregistro egokiak erabiltzen dituen, bai eta kortesia eta adeitasunezko estrategiak ere, hala dagokionean.
–Zeregina betetzeko jarraibideei lotzen zaien: ezarritako luzera betetzen duen, puntu guztiak garatzen dituen gidalerroei jarraituz, eta proposatutako gaiari buruz informazio nahikoa eta eduki jakingarriak eskaintzen dituen.
b) Koherentzia eta kohesioa.
Ebaluatzen du ea izangaia gauza den testu koherentea, ulerterraza eta kohesioduna sortzeko. Alegia:
–Informazio adierazgarria eta anbiguotasunik gabea ematen duen. Testua irakurterraza den.
–Informazioa eta argudioak ongi antolatzen dituen: ideia orokorra eta ikuspuntua ongi bereizita.
–Diskurtsoaren hariari eusten dion, errepikapenak eta jauzi edo etenak saihestuz. Gai edo ikuspuntu desberdinen arteko trantsizioak baliatzen dituen.
–Ongi erabiltzen dituen paragrafoak, puntuazio zeinuak eta lokailuak. Ideiak ongi josita dauden paragrafo eta perpausen artean.
–Egokitasunez erabiltzen dituen kanpoko erreferentzia mekanismoak (espaziokoak, denborakoak) eta barnekoak (izenordainak, adberbioak, aditz denborak, komunztadura, etab.).
c) Lexikoa.
Izangaiak erabilitako hizkuntza baliabideen zabaltasuna eta konplexutasuna ebaluatzen ditu, maila honetan zer eskatzen den kontuan izanda. Alegia:
Lexiko zabala, egokia eta espezializatua erabiltzen duen: gaiarekin zerikusia duen hiztegia, sinonimoak, askotariko lokailuak, adierazpideak edo bestelako baliabide estilistikoak, etab.
d) Morfosintaxia.
Izangaiak erabiltzen duen hizkuntza kodearen doitasun edo zehaztasuna ebaluatzen du, maila honetan zer eskatzen den kontuan izanda. Alegia:
–Ea zuzen erabiltzen dituen ortografia, morfologia eta sintaxia.
–Ea egitura sintaktiko eta gramatikal ugari erabiltzen dituen, askotarikoak eta konplexuak.
6.4. Ahozko testuak produzitzeko eta koproduzitzeko proba: mintzamena (EO).
Izangaiak gauza izan behar du bakarka edo beste norbaitekin sortzeko, naturaltasun, erosotasun, erraztasun eta etorriz, ahozko testu luze eta xeheak, formaren aldetik zuzenak eta sarritan azpimarragarriak, bizitza pertsonal, sozial, profesional eta akademikoko edozein egoeratan komunikatzeko. Horretarako, estiloa eta erregistroa eraginkortasun osoz egokitu behar ditu erabilera testuinguru bakoitzera, akatsik egin gabe, noizbehinkako "lapsus linguae"ren bat izan ezik, eta malgutasun handia erakutsiz adierazpen, azentu eta intonazio-patroien errepertorio aberatsa erabiltzeko orduan, esanahi-ñabardura sotilak zehaztasunez transmititu ahal izateko.
6.4.1. Probaren formatua.
–Proba, ahal dela, hirunaka eginen da. Bi aztertzaileren aurrean eginen da eta grabatuko da. Izangai bakarra badago, aztertzaileetako batek bikotekidearen rola jokatuko du koprodukzio lanerako.
–Txanda iristen denean, aztertzaile batek deituko die proba eginen den gelan sar daitezen. Ahozko bitartekotza ere saio berean eginen da, gida honen 5.1 puntuko tauletan adierazi den moduan.
–Bi zereginetarako prestaketa proba eginen den ikasgela berean eginen da, aztertzaileen aurrean.
AHOZKO PRODUKZIOA | AHOZKO KOPRODUKZIOA | |
Zeregina | Epaimahaiak proposatutako galdera batzuei erantzutea. Galdera horiek izangaiaren iritzi pertsonalarekin, esperientziarekin eta mundu ikuskerarekin lotuko dute gaia. | Modu aktiboan parte hartzea 3 izangairen arteko mahai-inguru batean. Bertan, enuntziatuak zedarritutako gaiaren hainbat alderdi eztabaidatuko dira. |
Helburu komunitarioa | Gai bat azaltzea modu sinesgarrian, ongi egituratuta eta zehaztuta, norberaren iritziak zehatz azalduz. | Norberaren ideiak eta iritziak adieraztea eraginkortasunez, zehatz eta xeheki, solaskideei erantzutea etorriz, berezkotasunez eta egokitasunez, eta norberaren ideiak beste hiztunen ideiekin trebetasunez lotzea. |
Euskarria | Landuko den gaiaren izenburua. | A4 neurriko orria, ukitu beharreko gai baten alderdi batzuekin (3 edo 4 ideia, gehienez 50 hitzetan adierazita), izangai bakoitzarentzat desberdina.* |
Prestaketa | Prestaketarik gabe | 1 min (aldi berean baina banaka) |
Ahozko azalpena | 5 min | 9-12 min hirukoteak |
3 izangai | 15 min | 13 min |
Proba, guztira | 28 min | |
* Ez da ezinbestekoa puntu guztiak eztabaidatzea. | ||
6.4.2. Fase bakoitzaren deskribapena.
a) Harrera.
–Aztertzaileak esanen die izangaiei non eseri behar diren, eta eskatuko die beren burua identifikatzeko argazkia daukan dokumentu baten bidez.
–Aztertzaileak galdetuko die bertaratu direla justifikatzen duen agiririk behar ote duten (hasi baino lehen edo amaitzean).
b) Ahozko produkzioa.
–Aztertzaileak ahoz emanen ditu jarraibideak, eta A izangaiari bi txartel emanen dizkio gai banarekin, izangaiak aukera dezan zein gai izanen den ahozko produkzioaren oinarria.
–Gaia aukeratutakoan, aztertzaileak gai horri buruzko hiru galdera eginen dizkio izangaiari.
–A izangaiak, lehenik hitz egin behar duenak, ahozko produkzioa garatuko du, erantzun landuak emanez hiru galderei.
–A izangaia gehienez 5 minutuz arituko da solasean, eta bitartean aztertzaileek eskatzen ahalko diote bere iritziak justifika ditzala edo argi gelditu ez den alderdiren bat gara dezala.
–A izangaiak ahozko produkzioa amaitu eta gero, aztertzaileak B izangaiari beste bi euskarri emanen dizkio bere ahozko produkzioa prestatzeko, eta lehengo urratsak errepikatuko dira. Ondoren, gauza bera eginen du C izangaiarekin.
c) Ahozko koprodukzioa.
–Aztertzaileak jarraibideak emanen dizkie hiru (ahal dela) izangaiei, ahoz, eta azalduko die minutu bat daukatela prestatzeko (aldi berean baina bakarka).
–Aztertzaileak euskarri bat emanen dio izangai bakoitzari. Euskarri hori txartel bat izanen da, eta han azalduko dira solasaldiaren nondik norakoak: gai bat eta eztabaidatzeko hiru edo lau enuntziatu (desberdinak izanen dira izangai bakoitzarentzat). Ez dago enuntziatu guztiak eztabaidatu beharrik.
–Prestatzeko denbora amaituta, aztertzaileak adieraziko du nor hasiko den hizketan (A izangaia).
–Hiru izangaiek elkarrizketa bat izanen dute, euskarrian proposatzen den gaiari buruzko iritziak trukatzeko. Izangai bakoitza zereginaren denboraren erdian parte hartzen saiatuko da. C izangaiak bukatuko du elkarrizketa.
–Elkarrekintzak 9-12 minutu iraunen du (6-8 minutu, bikote bat bada) eta bitartean aztertzaileek ez dute hitz eginen, egoera hauetan izan ezik: i) komunikazioa eteten bada; ii) solasa eskatutakoarekin bat ez badator edo iii) ez badira nahikoa mintzatzen.
6.4.3. Mintzamena ebaluatzeko irizpideak.
a) Eraginkortasun komunikatiboa.
Ebaluatzen du ea izangaiak eraginkortasunez erantzuten dion komunikazio egoerari eta ongi lotzen zaion zereginari. Alegia:
–Produkzioko zereginean:
- Ea eraginkortasunez adierazten duen esan nahi duena. Diskurtsoaren hariari zailtasunik gabe jarraitzen zaion, informazio argia ematen duen eta anbiguotasunik ez dagoen.
- Zereginari egokitzen zaion: ezarritako denbora betetzen duen, puntu guztiak garatzen dituen gidalerroei jarraituz, eta proposatutako gaiari buruz informazio zehatza eta eduki jakingarriak eskaintzen dituen.
- Berezkotasunez eta zalantzarik egin gabe erantzuten duen. Diskurtso jarraitua egiten duen, erritmo naturalean.
–Koprodukzioko zereginean:
- Ea naturaltasun, malgutasun eta eraginkortasunez parte hartzen duen interakzioan: aktiboki jarduten duen igortzaile eta hartzaile gisa, solasaldiaren nondik norakoari moldatuz, eta egokitasunez erantzuten duen, eduki jakingarria eskainiz.
- Egoki erabiltzen dituen hitz egiteko txandak (intonazioa, diskurtsoaren markatzaileak, etab.), eta baliatzen elkarlaneko estrategiak (adeitasuna, laguntza, ulertu izana erakustea, argibideak eskatzea, etab.), komunikazioaren norabidea aldatzekoak (gai aldaketa negoziatzea, etab.) eta elkarrekintzakoak (pentsatzeko baliabideak, interesa agertzekoak, etab.), eta bere ideiak trebetasunez lotzen dituen beste hiztunen ideiekin (adostasuna edo desadostasuna agertzea, argudiatzea, etab.).
b) Lexikoaren aberastasuna.
Erabilitako hiztegiaren zabaltasuna eta konplexutasuna ebaluatzen ditu, alegia:
Lexiko joria, askotarikoa eta zehatza erabiltzen duen zeregina egiteko: gaiarekin zerikusia duen hiztegia, sinonimoak, hain ohikoak ez diren hitzak, eta adierazpide idiomatikoak edo bestelako baliabide estilistikoak.
c) Kontrol fonologikoa.
Soinuen ahoskera, azentuazioa, erritmoa eta intonazioa ebaluatzen ditu. Alegia:
–Ea ahoskera argia eta naturala den, berezko hiztunaren oso parekoa.
–Intonazioa aldatzen duen eta enfasia zuzen kokatzen duen informazioari ñabardurak gehitzeko.
–Ahoskera argia eta naturala den, 1. hizkuntzaren eraginik gabe.
–Soinuei dagokienez: Ez den gehiegi urruntzen estandarretik, eta gai den soinu multzoak artikulatzeko.
–Hitzei zuzen jartzen dien azentua.
–Hitzak adiera-unitateetan multzokatzen dituen eta esaldiaren erritmoari eusten dion.
–Intonazioa erabiltzen duen esanahia indartzeko edo informazioari ñabardurak eransteko.
d) Zuzentasun gramatikala.
Gramatikaren erabileraren doitasuna edo zehaztasuna ebaluatzen du. Alegia:
–Ea zuzen erabiltzen dituen morfologia eta sintaxia.
–Zeregina egiteko beharrezkoak diren egiturak erabiltzen dituen.
6.5. Bitartekotza proba: idatzizko bitartekotza eta ahozko bitartekotza.
Bitartekotza probak bi zeregin izanen ditu eta guztira 20 puntu balioko du. Lehenengoa, idatzizko bitartekotza, azterketa idatziaren saioan eginen da, eta bigarrena, ahozko bitartekotza, ahozko azterketaren egunean eginen da.
6.5.1. Idatzizko bitartekotza.
Izangaiak gauza izan behar du idatziz emateko, behar bezain zehatz, kontzeptuz eta egituraz konplexuak diren edo ezaugarri idiosinkrasikoak (tokian tokiko moldeak, literatura-hizkuntza, lexiko espezializatua, eta abar) dauzkaten ahozko testuen edo testu idatzien zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak eta xehetasun garrantzitsuenak eta iritzi eta jarrera inplizitu zein esplizituak, ager daitezkeen inplikazioekin batera; eta estiloen eta erregistroen arteko aldeak eta asmoaren ñabardurak identifikatzeko.
Idatzizko bitartekotza probaren ezaugarriak eta formatua:
Helburua | Ahozko testu askotarikoetan dauden informazioa eta iritziak, inplizituak nahiz esplizituak, malgutasun, zuzentasun eta eraginkortasunarekin adieraztea, hartzaile berriarentzat adierazgarria den informazioa identifikatu eta hautatu ondoren. Horretarako, bitartekotza estrategiak erabiliko dira (birformulatzea, parafraseatzea, hedatzea, adibideak jartzea, alderdi kulturalak azaltzea). |
Jarraibideak | 2. hizkuntzan estandarizatuak (ikus eredua) |
Kontsigna | 2. hizkuntzan (80 hitz, gehienez), egoeraren deskribapen laburrarekin. |
Euskarria | Hitzaldi, mintegi, aurkezpen, dokumental, erreportaje edo horrelakoren batetik ateratako audio dokumentua (jatorrizko grabazioa edo dramatizatua), 2. hizkuntzan egina, 4 minutukoa (500-600 hitz), izangaiaren intereseko gaiak edo bestelakoak ukitzen dituena, espezializatu samarrak, eta funtsean azalpen-izaera duena. Behin bakarrik entzunen da. |
Luzera | 250-280 hitz |
Denbora | 35 minutu (entzuketa barne) |
Puntuazioa | 10 puntu |
6.5.2. Ahozko bitartekotza.
Izangaiak gauza izan behar du:
–Ahoz jakinaraztea, behar bezain zehatz, kontzeptuz eta egituraz konplexuak diren edo ezaugarri idiosinkrasikoak (tokian tokiko moldeak, literatura-hizkuntza, lexiko espezializatua, eta abar) dauzkaten idatzizko testuen zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak eta xehetasun garrantzitsuenak eta iritzi eta jarrera inplizitu zein esplizituak, ager daitezkeen inplikazioekin batera; eta estiloen eta erregistroen arteko aldeak eta asmoaren ñabardurak identifikatzea.
–Hainbat iturritako informazioa eta ideiak ahoz parafraseatzea eta laburtzea, argudioak eta egitateak behar bezalako zehaztasunez berreraikiz, koherentziaz, xehetasun garrantzitsurik alde batera utzi gabe eta beharrezkoak ez diren xehetasun edo elementurik sartu gabe, naturaltasunez eta eraginkortasunez.
–Aldibereko interpretazioa egitea norberaren espezialitateari lotutako hainbat eremutako askotariko gaiei buruz, erregistro- eta estilo-ñabardurak behar den zehaztasunez emanez.
Ahozko bitartekotza probaren ezaugarriak eta formatua:
–Deialdi arruntean, ahozko bitartekotza proba banaka eginen da ahozko azterketaren saioan, ahozko testuak produzitzeko eta koproduzitzeko probaren aurretik.
–Deialdi berezian, ahozko bitartekotzako zeregina eta ahozko testuak produzitzeko eta koproduzitzeko proba egiteko hurrenkera izangaiak egiteko dituen proben mende egonen da.
Helburua | Ahoz azaltzea, behar bezain zehatz, 2. hizkuntzako herrialdearen egoera politikoari edo alderdi soziokulturalei buruzko testu idatzi batzuen zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak, xehetasun garrantzitsuenak, eta iritzi eta jarrera inplizituak zein esplizituak, bai eta balizko ondorioak ere. |
Kontsigna | 2. hizkuntzan, estandarizatua zeregin guztietarako. |
Euskarria (bi gairen artean aukeratzekoa) | DIN A4 neurriko orria, jarraibideekin eta oharrak idazteko tartearekin. DIN A4 neurriko orria, 2. hizkuntzan idatzitako testuarekin (guztira 700-800 hitz). |
Prestaketa | 20 minutuko prestaketa, beste ikasgela batean. |
Ahozko azalpena | 5 minutu |
Puntuazioa | 10 puntu |
6.5.3. Bitartekotza proba ebaluatzeko irizpideak.
a) Edukiaren interpretazioa.
Ebaluatzen du ea izangaiak kontsigna egokitasunez interpretatzen duen eta helburu komunikatiborako (hartzailea eta testuingurua) adierazgarria den informazioa identifikatzen eta aukeratzen duen.
b) Testuaren antolaketa.
Ea ongi antolatuta dagoen transmititutako informazioa (edo prozesatutako testua): koherentea eta erraz jarraitzeko modukoa den.
c) Informazioa transmititzea.
Ebaluatzen du ea izangaiak helburu komunikatiborako garrantzi handiena duen informazioa transmititzen duen, argitasunez eta eraginkortasunez transmititu ere, alegia:
–Zuzen prozesatzen duen testua: informazio, ideia edota datuak modu egokian transmititzen, laburbiltzen, parafraseatzen, konparatzen edo azaltzen dituen. Sortutako testua ez dagoen hitzez hitz hartuta testu-euskarritik.
–Ea estrategia egokiak aukeratzen dituen informazioa transmititzeko, proposatutako bitartekotza-egoeraren arabera, eta informazio hori modu eraginkorrean ulertarazten duen.
d) Hizkuntzaren zuzentasuna.
Ebaluatzen du ea izangaiak, maila honetarako, nahiko egoki erabiltzen duen hizkuntza kodea informazioaren transmisioan. Alegia:
Behar bezala erabiltzen duen hiztegi egokia, zehatza eta espezializatua, beharrezkoa denean, bai eta mailako egiturak ere.
Ahozko bitartekotzan, ahoskeraren zuzentasuna eta naturaltasuna ere ebaluatzen dira, ea berezko hiztun baten paretsu ahoskatzen duen.
7.–Azkeneko oharrak.
7.1. Emaitzen argitalpena.
Proben emaitzak argitara emanen dira datu pertsonalen babesari buruz indarrean dagoen legerian ezarritakoa betez.
Ikasleei ziurtapen proben emaitzari buruz emanen zaien informazioak barnean hartuko ditu probaren zati bakoitzeko puntuazioa eta dagokion kalifikazio partziala, bai eta proba osoari dagokion kalifikazio orokorra ere.
7.2. Erreklamazioak egiteko eskubidea.
Ikasleek, edo, hala behar denean, haien tutore edo legezko ordezkariek, beren probei eta emaitzei buruzko informazioa jasotzen ahalko dute ebaluazioaren ardura duten irakasleen aldetik, ikastetxean horretarako ezarritako egunean. Egun horretan bertaratzerik ez badute, beste egun batean egiteko eskatzen ahalko dute idatziz.
Irakasleak argibideak eman ondoren, lortutako azken kalifikazioarekin ados ez badaude, ikasleek, edo, hala behar denean, haien tutore edo legezko ordezkariek, ikastetxeko zuzendaritzari eskatzen ahalko diote, idatziz, berrikus dezala ziurtapen probaren zati batean edo batzuetan lortutako kalifikazioa. Lortutako kalifikazioak berrikusteko eskaera horiek hiru egun balioduneko epean aurkeztuko dira, azken kalifikazioa argitaratzen den egunetik hasita. (Hots, azterketaren berrikuspenaren egunetik hasita).
Erreklamazioa jaso ondoren, ikastetxeko zuzendariak erreklamazio espediente bat irekiko du. Kasuan kasuko hizkuntzaren departamentuak (erreklamazioa jarri zaien irakasleak bazter utzita), zuzendariak eskaturik eta erreklamazioa aurkeztu ondoko lehenengo egun baliodunean, erreklamazioa aztertuko du. Egiaztatuko du proba guztiak ebaluatu direla eta ezarritako ebaluazio irizpideak ongi aplikatu direla, eta ziurtatuko du ez dela akatsik egin probaren zati bakoitzeko kalifikazioaren eta azken kalifikazioaren kalkuluan, eta txostena eginen du.
Txostenak ikasketaburuari helaraziko zaizkio, eta hark, ahal den era eta epe azkarrenean, txostenaren kopia emanen dio ikasleari edo, hala behar denean, ikaslearen tutore edo legezko ordezkariei, PDF formatuko kopia bat igorriz haien helbide elektronikora. Gainera, mezua bidaliko zaio mugikorrera, jarri duen erreklamazioaren erantzuna bidali diotela jakinarazteko. Honela bukaera emanen zaio ikastetxean erreklamatzeko prozesuari.
Ikastetxearen ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Hezkuntzako zuzendari nagusiari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Artikulu honetan aurreikusitako jarduketa guztiak desgaitasunen bat duten pertsonentzat irisgarriak izatea bermatuko da.
7.3. Berariazko premiak dituzten pertsonentzako egokitzapena.
Proba egokitzen ahalko da mugitzeko desgaitasuna, ikusteko desgaitasun erabatekoa edo partziala, mintzamenaren nahasmenduak, entzumen galera edo desgaitasun bat baino gehiago duten izangaien behar berezietarako.
Egokitzapenen bat behar duten ikasleek beren beharrak adierazi beharko dituzte ikasketaburuari zuzendutako idazki batean, eta desgaitasuna eta haren gradua egiaztatzen dituen ziurtagiria aurkeztuko dute behar horiek justifikatzeko. Eskaerak matrikula egitean aurkeztuko dira.
Baldintzak egokitzeak ez du inoiz ekarriko probaren zatiren bat egin behar ez izatea edo proba deialdi ofizialekoa ez beste egun batean egin ahal izatea.
7.4. Bertaratze agiriak.
Izangaiek azterketa egin izana frogatzeko agiria eska dezakete.
7.5. Elkarbizitzaren aurkako portaerak.
Azterketa, proba edo ariketa batean beste ikasle batzuei kopiatzea edo kopiatzen uztea elkarbizitzaren aurkako portaera da, eta berekin ekarriko du, abuztuaren 23ko 47/2010 Foru Dekretuaren arabera, azterketa, proba edo ariketa horretan kalifikazio negatiboa jasotzea.
8.–Aholkuak.
–Bete itzazu une oro azterketaren administratzaileen jarraibideak.
–Zereginak egiteko duzun denbora egoki banatu. Denbora horiek probaren zati guztiak egiteko aski dira, aurretik kalkulatu baitira. Gomendagarria da azkenean minutu batzuk gordetzea azterketa errepasatu eta izan litezkeen akatsak zuzentzeko.
–Probaren zati guztietan letra argiz idatzi eta azterketa txukun aurkeztu. Zuzentzat hartu dituzun erantzunak zeintzuk diren garbi gelditu dela ziurtatu.
–Probaren zati eta zeregin bakoitzerako ematen diren jarraibideak arretaz irakurri.
–Lasai egon zaitez eta proba egiteko jarraibideei arretaz erreparatu, batez ere ahozko ulermenaren ariketan.
–Idazmenaren zatiko zereginei heldu baino lehen, gomendagarria da esan nahi duzunaren eskema bat egitea aurretik eta, zereginak bukatutakoan, dena errepasatzea.
I. GEHIGARRIA.–IDATZIZKO PRODUKZIOA ETA KOPRODUKZIOA EBALUATZEKO TAULA
IDATZIZKO PRODUKZIOA | C2 | IDATZIZKO KOPRODUKZIOA | ||||
ERAGINKORTASUN KOMUNIKATIBOA | ||||||
2,5 | Erabat lotzen zaie testu motaren konbentzioei. Informazio nahikoa, erabat adierazgarria eta ongi argudiatua ematen du. | 2,5 | ||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | ||||
1,5 | Oro har testu motaren konbentzioei lotzen zaie, nahiz eta akatsen bat egin formatuan, erregistroan edo informazioaren banaketa tipikoan. Informazio nahikoa ematen du eta gehiena adierazgarria da. | 1,5 | ||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | ||||
0,5 | Akats nabarmenak egiten ditu testu motaren konbentzioetan. Informazio gutxi edo informazio hutsala ematen du, baliteke zeregina gaizki ulertu izana. | 0,5 | ||||
KOHERENTZIA ETA KOHESIOA | ||||||
2,5 | Diskurtso ildo argia erakusten du, testuari batasun nabarmena emanez. Eraginkortasunez erabiltzen ditu askotariko lokailuak, kohesiorako mekanismoak eta antolaketa egiturak, hala paragrafoaren barnekoak nola testu atalen artekoak. | 2,5 | ||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | ||||
1,5 | Diskurtsoaren hariari erraz antzematen zaio, inkoherentziaren bat gorabehera. Informazioa ongi antolatzen du, kohesiorako mekanismoak egokitasunez erabiliz, nahiz eta tarteka zehaztugabetasunen bat agertu. | 1,5 | ||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | ||||
0,5 | Diskurtsoaren haria koherentzia edo argitasun urrikoa da. Kohesiorako mekanismo oso sinpleen bidez antolatzen du testua, edo ez ditu egokiro erabiltzen kohesiorako mekanismoak. | 0,5 | ||||
LEXIKOA | ||||||
2,5 | Hizkuntza errepertorio zabal eta zehatza erabiltzen du, eraginkortasunez, zuzentasun handiz, zehaztasunez eta doitasunez jardutea ahalbidetzen diona. Zehaztugabetasunak oso bakanak dira, eta ez diote eragiten komunikazioari. | 2,5 | ||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | ||||
1,5 | Egokitasunez erabiltzen du eguneroko hitzen eta ez hain ohikoen sorta bat, zehaztasunez jarduteko; zehaztugabetasunen batzuk egiten ditu, baina ez diote eragiten komunikazioari. | 1,5 | ||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | ||||
0,5 | Eguneroko halako hitz sorta bat erabiltzen du egokitasunez, baina ez du zehaztasunik, edo komunikazioa oztopatzen duten zehaztugabetasunak eta errepikapenak egiten ditu. | 0,5 | ||||
MORFOSINTAXIA | ||||||
2,5 | Zuzen erabiltzen ditu zeregina burutzeko beharrezkoak diren egiturak, bai konplexuak bai oinarrizkoak. | 2,5 | ||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | ||||
1,5 | Nahiko zuzen erabiltzen ditu oinarrizko egiturak eta zenbait egitura konplexu; akatsek ez dute komunikazioa galarazten. | 1,5 | ||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | ||||
0,5 | Zuzen erabiltzen ditu hizkuntzaren oinarrizko egiturak, baina egitura konplexuagoetan akats nabarmenak egiten ditu, nahiz eta antzematen ahal zaion zentzuari. | 0,5 | ||||
0 | Ez du betetzen zereginaren helburu komunikatiboa. Ia ez du informaziorik ematen, edo edukia erabat hutsala da. | 0 | ||||
GUZTIRA | IDATZIZKO PRODUKZIOA ETA KOPRODUKZIOA, GUZTIRA .................. / 20 | GUZTIRA | ||||
II. GEHIGARRIA.–AHOZKO TESTUEN PRODUKZIOA ETA KOPRODUKZIOA EBALUATZEKO TAULA
AHOZKO PRODUKZIOA | C2 | AHOZKO KOPRODUKZIOA | ||||
ERAGINKORTASUN KOMUNIKATIBOA | ||||||
2,5 | Berezkotasunez erantzuten du, ia zalantzarik egin gabe, diskurtso jarraituarekin eta erritmo naturalean. Galderei erantzutean informazio adierazgarria, landua eta koherentea ematen du. | Modu aktiboan parte hartzen du elkarrizketan, ideia azpimarragarriekin. Bere ikuspuntuak defendatzen ditu eta solaskidearen ekarpenak kontuan hartzen ditu eztabaidan parte hartzerakoan. Ongi erabiltzen ditu elkarrekintzarako estrategiak: pentsatzeko denbora irabazteko baliabideak, interesa agertzea, argibideak eskatzea, ulertu duela erakustea. Haren solasaldiak landuak dira, etorri eta berezkotasunarekin hitz egiten du. | 2,5 | |||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | ||||
1,5 | Aski berezkotasunarekin erantzuten du, nahiz eta zenbaitetan zalantza egiten duen diskurtso jarraitua egitean, eta erritmoa ez den naturala. Galderei erantzutean informazio adierazgarria eta koherentea ematen du, baina ez oso landua. | Ideia azpimarragarriekin parte hartzen du elkarrizketan. Bere ikuspuntuak defendatzen ditu eta solaskidearen ekarpenak kontuan hartzen ditu, nahiz eta nolabaiteko laguntza behar duen eztabaidan parte hartzerakoan. Ongi erabiltzen ditu elkarrekintzarako estrategiak: pentsatzeko denbora irabazteko baliabideak, interesa agertzea, argibideak eskatzea, ulertu duela erakustea. Aski berezkotasun eta etorriarekin aritzen da, zalantzaren bat izan badezake ere. | 1,5 | |||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | ||||
0,5 | Denbora behar du erantzuteko, edo kosta egiten zaio esaldi landuak sortzea eta ez du jariorik. Informazioa ematen du, baina ez da beti adierazgarria edo argia. | Behin eta berriz solaskidearen jardunean oinarritzen da elkarrizketan parte hartzeko. Mugaturik erabiltzen ditu elkarrekintzarako estrategiak: pentsatzeko denbora irabazteko baliabideak, interesa agertzea, argibideak eskatzea, ulertu duela erakustea. Ez ditu gehiegi lantzen bere ekarpenak edo ikuspuntuak. Haren zalantzek elkarrizketa oztopatzen dute. | 0,5 | |||
LEXIKOAREN ABERASTASUNA | ||||||
2,5 | Hiztegi zabala erakusten du, bide ematen diona bere ikuspuntua zehaztasunez azaltzeko, itzulingururik gabe. | Erakusten du ongi kontrolatzen dituela hiztegi orokorra eta adierazpide idiomatikoak eta lagunartekoak. Egoki erabiltzen ditu jarrera azaltzen duten adierazpideak, lelo, betegarri eta abarrekoak, bere ikuspuntua zehaztasunez eta itzulingururik gabe adierazi ahal izateko. | 2,5 | |||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | ||||
1,5 | Erakusten du badakiela halako hitz sorta bat, bere ikuspuntua nahiko zehatz azaltzea ahalbidetzen diona, nahiz eta zaila gerta dakiokeen zenbait ideia konplexu adieraztea. | Erakusten du ongi kontrolatzen dituela hiztegi orokorra eta adierazpide idiomatiko eta lagunarteko batzuk. Egoki erabiltzen ditu jarrera azaltzen duten adierazpideak, lelo, betegarri eta abarrekoak, bere ikuspuntua zehaztasunez adierazi ahal izateko, nahiz zaila gerta dakiokeen zenbait ideia adieraztea. | 1,5 | |||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | ||||
0,5 | Hiztegi mugatua erabiltzen du, mezua transmititzeko nahikoa ez dena, edo zehaztugabetasun lexikoak eta beste hizkuntza batzuen interferentziak ditu, komunikazioa zailtzen dutenak. Mezua sinplifikatu beharra dauka baliabide lexikoen ezagatik. | 0,5 | ||||
KONTROL FONOLOGIKOA | ||||||
2,5 | Soinuak eta hitzak argi eta naturaltasunez ahoskatzen ditu. Intonazioa aldatzen du eta zuzen kokatzen duen hanpadura informazioari ñabardurak gehitzeko. | 2,5 | ||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | ||||
1,5 | Soinu guztiak nahiko ongi ahoskatzen ditu eta akatsak egiten dituenean bere burua zuzentzen du, nahiz eta hitzen bat edo beste gaizki ahoskatu. Intonazioa alda dezake eta zuzen kokatu hanpadura informazioari ñabardurak gehitzeko. Zenbaitetan ez du azentuazioa edo intonazioa zuzen egiten, baina horrek ez dio eragiten diskurtsoaren ulergarritasunari. | 1,5 | ||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | ||||
0,5 | Akats sistematikoak egiten ditu soinuak edo hitzak ahoskatzean. Azentuazioan eta intonazioan 1. hizkuntzaren edo beste hizkuntza batzuen eragin nabarmena du. | 0,5 | ||||
ZUZENTASUN GRAMATIKALA | ||||||
2,5 | Naturaltasunez eta zuzentasun handiz erabiltzen ditu helburu komunikatiborako egitura egokiak. | 2,5 | ||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | ||||
1,5 | Kontrol gramatikal ona erakusten du, nahiz eta tarteka akatsak egiten dituen edo egiturak hautatzean naturaltasuna falta zaion. | 1,5 | ||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | ||||
0,5 | Egitura zuzenak baina oinarri-oinarrizkoak erabiltzen ditu, edo akatsek produkzioaren kalitatea kaskartzen dute. | 0,5 | ||||
GUZTIRA | AHOZKO PRODUKZIOA ETA KOPRODUKZIOA, GUZTIRA .............. / 20 | GUZTIRA | ||||
III. GEHIGARRIA.–IDATZIZKO ETA AHOZKO BITARTEKOTZA EBALUATZEKO TAULA
AHOZKO BITARTEKOTZA | C2 | IDATZIZKO BITARTEKOTZA | ||||
EDUKIAREN INTERPRETAZIOA | ||||||
2,5 | Sarrerako testuaren informazioa eta argudio adierazgarriak identifikatzen eta hautatzen ditu eta berak sortutako testu argi eta ongi egituratuan txertatzen ditu. | 2,5 | ||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | ||||
1,5 | Helburu komunikatiborako adierazgarriena den informazioa identifikatzen eta hautatzen du. | 1,5 | ||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | ||||
0,5 | Hautatzen duen informazioa ez da beti adierazgarria helburu komunikatiborako. | 0,5 | ||||
TESTUAREN ANTOLAKETA | ||||||
2,5 | Informazioa modu koherentean antolatzen eta birformulatzen edo azaltzen du, hartzaileari mezua argitzeko edo ulergarriago egiteko. | 2,5 | ||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | ||||
1,5 | Informazioa antolatzen eta birformulatzen du, hartzaileari mezua argitzeko edo ulergarriago egiteko, baina sarrerako testuaren egiturari eta letrari jarraitzen die. | 1,5 | ||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | ||||
0,5 | Hitzez hitz errepikatzen ditu sarrerako testuaren zatiak, helburu komunikatiborako garrantzirik gabekoak izan arren, eta informazioa erredundantea da. | 0,5 | ||||
INFORMAZIOAREN TRANSMISIOA | ||||||
2,5 | Informazioa argi eta zehatz transmititzen du, haren alderdiak baloratzen ditu eta puntu garrantzitsuenak nabarmentzen ditu. Eraginkortasunez erabiltzen ditu bitartekotza-estrategiak. | 2,5 | ||||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | ||||
1,5 | Informazioa nahiko argi transmititzen du, baina xehetasun handirik gabe, eta azaletik baloratzen ditu alderdiak. Informazioa birformulatzen du bitartekotza-estrategiaren bat erabiliz, hartzaileari mezua argitzeko edo ulergarriago egiteko. | 1,5 | ||||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | ||||
0,5 | Zailtasunak ditu informazioa nahiko argi eta zehatz transmititzeko eta ez ditu alderdiak baloratzen, ezta puntu garrantzitsuenak nabarmentzen ere. Ez du bitartekotza-estrategiarik erabiltzen hartzaileari mezua argitzeko edo ulergarriago egiteko. | 0,5 | ||||
HIZKUNTZAREN ZUZENTASUNA | ||||||
2,5 | Hiztegi espezifikoa erabiltzen du informazioa zehaztasunez transmititzeko. Ahoskera eta doinu naturalak ditu, eta informazio adierazgarrienak nabarmentzen ditu. Kontrol gramatikal ona erakusten du. | Errepertorio lexiko zabala erabiltzen du eta hura zehaztasunez erabiltzeko bezain ongi ezagutzen du. Gramatika ongi dakiela erakusten du. Akatsak oso noizbehinka egiten ditu. | 2,5 | |||
2 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 2 | ||||
1,5 | Informazioa transmititzeko nahikoa den hiztegia erabiltzen du, nahiz eta ez den gauza beti hitz egokia aurkitzeko. Ahoskera eta doinu egokiak ditu, nahiz eta 1. hizkuntzaren halako eragin bat igartzen zaion. Kontrol gramatikal ona erakusten du, nahiz eta tarteka oinarrizko akatsak egin. | Errepertorio lexiko zabala erabiltzen du, zehaztugabetasun edo errepikapenen bat gorabehera. Kontrol gramatikal ona erakusten du, nahiz eta 1. hizkuntzaren halako eragin bat igartzen zaion. Akatsak egiten ditu, baina ez dute komunikazioa eragozten. | 1,5 | |||
1 | Gaineko zerrendako ezaugarri batzuk eta azpiko zerrendako beste batzuk ditu. | 1 | ||||
0,5 | Informazioa transmititzeko hitzak falta zaizkio. Ahoskeran 1. hizkuntzaren eragin nabarmena du. Kontrol gramatikal urria erakusten du. | Hiztegi eta egitura oinarrizkoak erabiltzen ditu. Akatsak etengabe egiten ditu, eta ondorioz testua irakurtzea zaila da. | 0,5 | |||
0 | Ez du betetzen zereginaren helburu komunikatiboa. Ia ez du informaziorik ematen, edo edukia erabat hutsala da. | 0 | ||||
GUZTIRA | AHOZKO ETA IDATZIZKO BITARTEKOTZA, GUZTIRA .......... / 20 | GUZTIRA | ||||
XIII. ERANSKINA.–MAILAZ IGOTZEKO ETA ZIURTAPENA LORTZEKO IRIZPIDEAK, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN ARAUBIDE BEREZIKO HIZKUNTZA IRAKASKUNTZETAKO MAILETAN APLIKATU BEHARREKOAK
1.–Igoera irizpideak ikasle ofizialentzat.
a. A1 oinarrizko maila, A2 oinarrizko maila, B2.1 tarteko maila eta C2.1 maila aurreratua.
Ikasleak mailaz igoko dira deialdi arruntean etengabeko ebaluazioaren bidez edo deialdi berezian (iraileko azterketa) gutxienez 5 puntu lortuta (edo %50) ebaluatzen den hizkuntza jarduera bakoitzean.
b. B1 tarteko maila, B2.2 tarteko maila eta C1 maila aurreratua.
Ikasleak mailaz igoko dira gutxienez 5 puntu lortuta (edo %50) ebaluatzen den hizkuntza jarduera bakoitzean kasuan kasuko ziurtapen proban.
Maila igoeraren gaineko kalifikazioa honela jasoko da ebaluazio agirietan: "Mailaz igotzen da" idatzita, eta horren ondoren zenbakizko nota (5 edo hortik gorakoa, dezimal batekin), edo, bestela, "Ez-gai" idatzita.
2.–Ziurtapen irizpideak ikasle ofizial zein libreentzat.
a. A1 oinarrizko maila eta A2 oinarrizko maila.
Ikasleek, indarreko zehaztapenen arabera, ziurtapena lortuko dute guztira 6ko edo hortik gorako nota jasotzen badute 10en gainean (edo guztizkoaren %60). Gainera, probaren barruko hizkuntza jarduera bakoitza gainditu beharko dute, 5eko edo 5etik gorako nota lortuta (edo %50).
b. B1, B2.2, C1 eta C2.2 mailak.
Ikasleek, indarreko zehaztapenen arabera, ziurtapena lortuko dute guztira 6,5eko edo hortik gorako nota jasotzen badute (edo guztizkoaren %65), eta, gainera, probaren barruko hizkuntza jarduera bakoitzean gutxienez 5 puntu lortu beharko dituzte (edo guztizkoaren %50).
Ziurtapenaren gaineko kalifikazioa honela jasoko da ebaluazio agirietan: "Gai" idatzita, eta horren ondoren zenbakizko nota jarrita dezimal batekin, "Ez-gai" idatzita, edo "Ez-aurkeztua" idatzita.
3.–"Mailaz igotzen da" nota ikasle libreentzat.
Ikasle libreek, dagokien egiaztapen proban "gai" izan ez arren, ebaluatutako trebetasun guztietan gutxienez 5 puntu lortu badituzte, mailaketa proba gisa erabiltzen ahalko dituzte beren kalifikazioak, baldin eta Nafarroako eskola ofizialetako batean ikasle ofizial gisa matrikulatu nahi badute.
Iragarkiaren kodea: F2415427
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50