244. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Bake-epaile titularraren eta ordezkoaren lanpostu hutsa

Lekunberriko Udalak, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan eta Bake Epaileen ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatutakoa betez, Lekunberriko Bake Epaitegiko bake-epaile titular eta ordezkoaren hutsunea betetzeko deialdi publikoa iragarri du.

Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 102. artikuluan xedatutakoaren arabera, bake-epaile izendatu ahal izango dira, Zuzenbidean lizentziadunak izan ez arren, karrera judizialean sartzeko aipatutako Lege Organikoaren 301. artikuluan eta bake-epaileen erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako baldintzak betetzen dituztenak.

Interesatuek, titulazio akademikoari, esperientziari eta merezimenduei buruzko espediente pertsonalarekin batera, Lekunberriko Udaleko Erregistro Orokorrean (Alde Zaharra kalea 43) aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Lekunberrin, 2024ko azaroaren 14an.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.

Iragarkiaren kodea: L2416684