2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
Aldaketa 2024ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Leitzako Udalak, 2024ko urriaren 29an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 2024ko plantilla organikoan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Leitzan, 2024ko azaroaren 12an.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.
Iragarkiaren kodea: L2416406