2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LANTZ
Bigarren aldaketa, Herri-basoan sartzeko mendiko pisten erabilera arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena
Lanzko Udalak, 2024ko azaroaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lanzko herri-basoan sartzeko mendiko pisten erabilera arautzen duen udal ordenantzaren bigarren aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Lantzen, 2024ko azaroaren 19an.–Alkatea, Isabel Baleztena Larraza.
Iragarkiaren kodea: L2416842