2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GOIZUETA
2025. urterako karga-tasak
Goizuetako Udalak, 2024ko azaroaren 12an eginiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean ezarritakoari jarraituz:
1.–2025. urteko udal zergen karga-tasak ezartzea:
1.1. Hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa: katastroko balioaren gaineko %0,27 izanen da.
1.2. Landa-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa: katastroko balioaren gaineko %0,27 a izanen da.
1.3. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko udal zergaren karga-tasa: exekuzio materialaren %4,5 a izanen da.
1.4. Hiri-lurraren balio igoeraren gaineko zergan, 2/95 Foru Legean ezarritako koefizienteak eta gutxieneko tipoa aplikatuko dira.
1.5. Jarduera ekonomikoen zerga: Legeak onesten dituenak izanen dira eta gutxieneko tipoa aplikatuko da.
1.6. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: legeak onesten dituenak izanen dira.
2.–Erabaki honek 2025. urteko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
3.–Hau guztia jakinarazten da, eta behar diren ondorioetarako, Udaleko iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.
Goizuetan, 2024ko azaroaren 12an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.
Iragarkiaren kodea: L2416679