244. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Aldaketa, Eraikingintza-ordenantzaren 70 bis artikuluan. Hasierako onespena

Galarko Udalak, 2024ko azaroaren 14an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat Eraikingintza-ordenantzaren 70 bis artikuluan.

Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Galarren, 2024ko azaroaren 18an.–Alkate udalburua, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2416801