244. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Aldaketa, 2025eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2024ko azaroaren 14an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoaren aldaketa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkezteko; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik egon ezean, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Funesen, 2024ko azaroaren 18an.–Alkatea, Ignacio F. Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2416784