244. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

899E/2024 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez 39.124 euroko kreditu gehigarri bat baimentzen baita Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko beken 2024-2025eko deialdian.

Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusiaren ekainaren 4ko 238E/2024 Ebazpenaren bidez, Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko beken 2024-2025eko deialdia onetsi zen. Ebazpen horretan, 250.000 euroko gastua baimendu zen, 2025eko gastu-aurrekontuan 2024ko aurrekontuko "Nazioarteko praktikak" izeneko 810003 81400 4809 146100 partidaren baliokidea denaren kargura, baldin eta ekitaldi horretan kreditu nahikoa eta egokia badago.

Eskaerak aurkezteko epearen barnean jaso diren eskaerek deialdi honetan baimendutako kreditua gainditzen dute.

238E/2024 Ebazpenak ezartzen du 100.000 euroko gehieneko kopuru gehigarria baimentzeko aukera; kopuru hori beketarako aplikatzen ahalko da beste deialdirik egin beharrik gabe, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluak ezartzen duenak arautuko du.

Bestalde, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 18ko 13/2023 Ebazpenaren bidez, Naex Talento beken 2023ko deialdia onetsi zen, eta 436.000 euroko gastua baimendu zen, 2022ko gastu-aurrekontuko 810003 81400 4809 146100 "Nazioarteko praktikak" izeneko partidaren baliokide diren hurrengo urteetako partiden kargura, baldin eta ekitaldi horietan kreditu egokia eta nahikoa badago.

EKITALDIA

AURREKONTUA

2024

145.000 euro

2025

218.000 euro

2026

73.000 euro

Ondoren, Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusiaren ekainaren 17ko 28/2024 Ebazpenaren bidez, 2. faseko praktiken destinoa esleitu zitzaien A modalitatean beka jaso zuten bost pertsonei, eta 3. faseko praktiken destinoa B modalitatean beka egiten ari diren pertsonei, eta 202.584 euroko beka eman zitzaien, honela banatuta:

A MODALITATEARI 2. FASERAKO
ETA B MODALITATEARI 3. FASERAKO EMANDAKO ZENBATEKOAK

EMANDAKO ZENBATEKOA: 2024

EMANDAKO ZENBATEKOA: 2025

202.584 euro

101.292 euro

101.292 euro

Kontuan hartuta 2026. urterako baimendutako gehieneko aurrekontua 73.000 eurokoa dela, 2025. urterako eman daitekeen gehieneko zenbatekoa ere 73.000 eurokoa da, A modalitateko bekadunei 3. faseko praktiken destinoak esleitu ondoren; izan ere, Naex Talentua beken 2023ko deialdiaren 11. oinarriaren arabera (Enpresa Sustatzeko zuzendari nagusiaren abuztuaren 13ko 42/2024 Ebazpenaren bidez aldatu zen deialdi hori), fase horretarako emandako zenbatekoaren %50 2025. urterako partidaren kargura ordainduko da (2024ko gastuen aurrekontuko 810003 81400 4809 146100 "Nazioarteko praktikak" partida baliokidearen kargura), eta beste %50a 2026. urterako dagoenaren kargura, ekitaldi horietan kreditu egokia eta nahikoa baldin badago, betiere.

Ondorioz, 2025. urtean, indarrean dagoen gastu-aurrekontuko 810003 81400 4809 146100 "Nazioarteko praktikak" partidaren baliokide den partidaren kargura, erabilgarri egonen den gehieneko zenbatekoa 174.292 eurokoa izanen da (101.292 euro + 73.000 euro), urte horretarako baimendutako 218.000 euroetatik, hau da, 43.708 euroko aldea dago.

Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko beken 2024-2025eko deialdian aurkeztu diren eskaerak ebaluatu ondoren, kalkulatu da ezen, indarrean dagoen gastu-aurrekontuko 81000381400 4809 146100 "Nazioarteko praktikak" partidaren baliokide den 2025eko aurrekontuko gerakinarekin, 24 pertsonari eman dakiekeela beka eta, horretarako, deialdian baimendutako 250.000 euroko zenbatekoaz gain 39.124 euro gehiago behar direla.

Horiek horrela, proposatzen da 39.124 euroko kreditu gehigarria baimentzea Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko beken 2024-2025eko deialdian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluan aurreikusitako inguruabarrak gertatzeagatik. 2025eko gastu-aurrekontuan 2024ko aurrekontuko "Nazioarteko praktikak" izeneko 810003 81400 4809 146100 partidaren baliokidea denaren kargura izanen da, baldin eta ekitaldi horretan kreditu nahikoa eta egokia badago.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz ematen zaizkidan eskudantziak, hain zuzen ere martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidanak (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Foru Komunitateko administrazioa eta foru sektore publiko instituzionala),

EBAZTEN DUT:

1. 39.124 euroko kreditu gehigarria baimentzea Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko beken 2024-2025eko deialdian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluan aurreikusitako inguruabarrak gertatzeagatik. 2025eko gastu-aurrekontuan 2024ko aurrekontuko "Nazioarteko praktikak" izeneko 810003 81400 4809 146100 partidaren baliokidea denaren kargura izanen da, baldin eta ekitaldi horretan kreditu nahikoa eta egokia badago.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2024ko azaroaren 18an.–Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusia, Iñigo Arruti Torre.

Iragarkiaren kodea: F2416803