244. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

2025erako zerga-tasak, prezio publikoak eta gainerako ordainarazpenak

Fontellasko Udalak, 2024ko azaroaren 14an egindako osoko bilkuran, onetsi zuen espediente bat, hizpide zituena tasak, zerga-tasak, prezio publikoak eta gainerako ordainarazpenak, zeinak aplikatuko baitira 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera.

Onespen hori jendaurrean jartzen da Udalaren Idazkaritzan 30 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interes legitimoa dutenek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa) eta harekin bat datorren gainerako legediarekin.

Zerga-tasak

–Lurraren kontribuzioa: %0,29.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,20.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: udal indizea, 1,4.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Koefizienteak: 2/1995 Foru Legeak ezarritako gehienekoak, balioaren gehikuntza sortu zen aldiaren arabera (2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).
  • Karga-tasa: %21.

–Zirkulazio zerga: Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak.

Ondareko diru-sarrerak

–Ureztapenak: 16 euro erreguko.

Tasak eta prezio publikoak

–Konpultsa: 3 euro.

–Fotokopia: 0,2 euro.

–A3 fotokopia: 0,4 euro.

–Kolorezko fotokopia: Euro bat.

–Kolorezko A3 fotokopia: 2 euro.

–Ziurtagiria: 1 euro.

–Fax orria: 0,50 euro.

–Lurzati zedula: 1 euro.

–Ezkontza zibilaren tasa: 50 euro; zerbitzua astelehenetik ostiralera emanen da, jendea hartzeko ordutegi orokorrean.

–Nitxoak: 750 euro.

–Ibiak: 90 euro.

Igerilekuak.

–Abonuak:

  • Denboraldi osorako banakako abonua: 50 euro.
  • 65 urtetik gorakoen abonuak: 35 euro.
  • Hilabeteko abonuak:
  • Orokorra: 35 euro.
  • 65 urtetik gorakoak: 25 euro.
  • 11 urtetik beherakoak (2025eko ekainaren 1a baino lehen 11 urte bete gabe dituena): 20 euro.

–Sarrerak:

  • Haurren sarrerak (0-3 urte beteak): doan.
  • Haurren sarrerak (4-10 urte beteak):
  • Egun osoa: 4 euro.
  • Helduen sarrerak (11 urtetik aurrera):
  • Egun osoa: 8 euro.

Gimnasioko eta pilotalekuko abonuak.

–20 saioko abonuak: 50 euro.

  • Hilabeteko abonua: 35 euro.

–Eguneroko sarrerak gimnasioan eta pilotalekuan: 4 euro.

Kirol pisten erabilera, taldeentzat.

–Kirol askotarako barreneko pista: 30 euro orduko.

–Futbol zelai txikia: 110 euro orduko.

–Padel-pista:

  • 4 euro lagun bakoitzeko.
  • 15 orduko abonua: 45 euro lagun bakoitzeko.
  • Igerilekuetako denboraldiko erabiltzaileentzako erabilera esklusiboa: 2,5 euro orduko.

–Kalea obretarako okupatzea: Euro bat metro koadroko eta eguneko, laugarren egunetik aitzina.

–Higiezinak lehen aldiz okupatzeko lizentzia; oin berriko eraikinak: 191 euro etxebizitzako; zaharberritu, handitu edo egitura moldatzea: 147 euro etxebizitzako.

–Irekitzeko lizentziak edo jardueretakoak: 215 euro.

–Banantzeko lizentziak: 51 euro.

–Jarduera kaltegabea irekitzeko lizentzia: 50 euro.

–Haurtzaindegia (eskolatzea): Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak.

–Ferietako saltokiak, barrakak: Euro bat metro koadroko eta eguneko.

Musika Eskola.

–Matrikula ikasleko, instrumentuan izena eman gabe: 30 euro.

–Matrikula ikasleko, instrumentuan izena emanda: 50 euro.

–Hastapena (45 minutu): 20 euro hilean.

–Solfeoa bakarrik: 25 euro hilean.

–Instrumentua bakarrik (30 minutu): 30 euro hilean.

–Instrumentua bakarrik (45 minutu): 35 euro hilean.

–Solfeoa (60 minutu) eta instrumentua (30 minutu): 52 euro hilean.

–Solfeoa (60 minutu) eta instrumentua (45 minutu): 60 euro hilean.

–Solfeoa (60 minutu) eta bi instrumentu (45 minutu eta 45 minutu) 83 euro hilean.

–Bi instrumentu (30 minutu eta 45 minutu): 65 euro hilean.

–Udalaren lokalak lagatzea (Kultura Etxeko 1. eta 2. gelak):

–Oro har: 150 euro orduko.

–Udal taldeentzat: 50 euro orduko.

–Beste lokal batzuk lagatzea, klaseak emateko: 10 euro orduko.

Ostatuen terrazak.

–6 euro metro koadroko, ordenantzaren arabera.

Fontellasen, 2024ko azaroaren 15ean.–Alkate udalburua, Erika Lasheras Munárriz.

Iragarkiaren kodea: L2416774