2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Berdintasunaren eta LGTBI+ Politiken Batzordearen eta Enplegu, Hezkuntza eta Ekintzailetza Politiken Batzordearen burutza eskuordetzea
Alkatetzaren 2024ko azaroaren 15eko 1035 Ebazpenaren bidez, xedatu da burutzak egiazki eskuordetzea ondotik ematen diren informazio batzorde iraunkorretan, bete beharrez Udal Erregelamendu Organikoaren 67. artikulua eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 125. artikulua (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Jardueraren eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua):
–Berdintasunaren eta LGTBI+ Politiken Bartzordea. Azucena Polo Manzano.
–Enplegu, Hezkuntza eta Ekintzailetza Politiken Batzordea. Azucena Polo Manzano.
Argitara ematen da, izan ditzan urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluan ezarritako ondorioak (lege horrek hizpide du sektore publikoaren araubide juridikoa).
Lizarran, 2024ko azaroaren 18an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2416760