2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIKAZTELU
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Deikazteluko Udalak, 2024ko azaroaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.
Espedientea ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo bidezko interesdunek hura aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Deikaztelun, 2024ko azaroaren 19an.–Alkatea, Miguel Ángel Remírez Hermoso.
Iragarkiaren kodea: L2416824