244. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

San Francisco de Asís Udal Patronatuaren tarifak 2025erako

San Francisco de Asís Udal Patronatuaren Batzarraren 2024ko uztailaren 8ko erabaki baten bidez, onetsi dira San Francisco de Asís Udal Patronatuaren tarifak 2025erako.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Cintruenigon, 2024ko uztailaren 8an.–Patronatuko burua, Oscar Bea Trincado.

CINTRUENIGOKO SAN FRANCISCO DE ASÍS UDAL PATRONATUAREN TARIFAK 2025ERAKO

1. 2025ean indarrean egonen diren tarifak:

Plaza pribatua:

Mendekotasunik ez dutenen plaza: 1.350,00 euro hilean.

Mendekotasun moderatua dutenen plaza: 2.084,87 euro hilean.

Mendekotasun larria edo mendekotasun handia dutenen plaza: 2.923,47 euro hilean.

Open House kontratazio-sistemaren baldintzen arabera tarifek honako hauek izan behar dute:

Eguneko egonaldi osoa 3/3: 992,80 euro hilean.

Eguneko egonaldi partziala (A mota) 2/3: 661,87 euro hilean.

Eguneko egonaldi partziala (B mota) 1/3: 330,93 euro hilean.

2. 2024ko abenduaren 31ra arte egunen araberako egonaldietarako izan diren tarifak indarrik gabe utziko dira. Egunen araberako egonaldiei dagozkien tarifak 2025erako hileko tarifaren hainbanaketaren proportzionalak izanen dira.

Iragarkiaren kodea: L2416756