244. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

2025erako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2024ko azaroaren 19an egin osoko bilkuran, legez behar den gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen 2025erako aldatzea tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak.

Jendaurrean egonen dira ikusgai, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, 2025eko ekitaldirako tasa, prezio publiko eta zerga-tasak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Cascanten, 2024ko azaroaren 20an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2416876