244. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, 2025eko prezio publikoen ordenantza fiskaletan eta arauetan. Hasierako onespena

Burlatako Udalbatzak, 2024ko azaroaren 18an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi du aldaketa 2025etik aurrerako prezio publikoen ordenantza fiskaletan eta arauetan.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Udalaren iragarki-taulan ere paratuko da, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork ez badu alegaziorik, kexarik nahiz oharrik aurkeztu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko testua.

Burlatan, 2024ko azaroaren 19an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2416816