244. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

2025erako lurralde-kontribuzioaren gaineko zergaren karga-tasa

Burlatako Udalak, 2024ko azaroaren 18an egindako osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa garatzeko, erabaki hau hartu zuen:

1.–%0,337koa den lurralde-kontribuzioaren gaineko zergaren karga-tasa onartzea 2025. urterako.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (http://sedelectronica.burlada.es) argitara dadila agintzea, herritar guztiek horren berri izan dezaten.

3.–Alkatetzari ahalmena ematea akordio hau aplikatzeko eta garatzeko sinatu beharreko agiri guztiak sinatzeko.

Jende guztiak jakin dezan argitaratzen da.

Burlatan, 2024ko azaroaren 19an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2416814