244. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

2025erako zerga-tasak

Bargotako Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2024ko azaroaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zuen honako zerga-tasa hauek onestea 2025eko ekitaldirako:

–Lurraren kontribuzioa: %0,22.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,25eko indizea.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4,25.

–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako gehieneko koefizienteak sortzealdi guztietan, eta %15eko karga-tasa.

–Gasaren prezio publikoa: sartzen diren erabiltzaileak: 1.708,07 gehi 2024ko KPIa.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da.

Erabaki honen aurka errekurtso hauek para daitezke: zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako administrazioarekiko auzien jurisdikzioan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, edo zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

Bargotan, 2024ko azaroaren 18an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Cristina Remírez Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L2416755