2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARASOAIN
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Barasoaingo Udalak, 2024ko azaroaren 14an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Barasoaingo Udalaren 2022ko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235. artikuluari buruz xedatuta dagoenarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, ezarritako jendaurreko epea iragandakoan.
Barasoainen, 2024ko azaroaren 18an.–Alkatea, Silvia Arrastia Arricibita.
Iragarkiaren kodea: L2416772