2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLO
Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 1031. lurzatian. Behin betiko onespena
Hasierako onespena aho batez eman ondoren, prozeduraren tramite guztiak behar bezala eginda, eta haren aurkako alegaziorik aurkeztu ez denez, Alloko Udalak, 2024ko martxoaren 27an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen, aho batez, hiri-jarduketarako plan berezi bat La Paz kaleko 24an (1. poligonoko 1031. lurzatia), Allon.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, argitara ematen da behin betiko onetsitako plan berezia. Orobat, onetsitako testua eta emandako txostenak bidaliko zaizkio lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskumena duen departamenduari, proiektua kontrola dezan; hori guztia bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoarekin.
Allon, 2024ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2416703