1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
8962/2024 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Alberto Royo Romeo jauna Santo Domingo zahar etxeko Administrazio Kudeaketako Unitateko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuen 12. artikuluko ñ) letrak erakunde autonomo horretako zuzendari kudeatzaileari eskumena esleitzen dio Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak izendatzeko, bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Estatutu horiek ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.
Horiek horrela, bat etorriz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan (haren bidez zehaztu ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak) eta ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuan ezarritakoarekin (haren bidez onetsi ziren Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoaren estatutuak),
EBAZTEN DUT:
1. Alberto Royo Romeo jauna Santo Domingo zahar etxeko Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzako Administrazio Kudeaketako Unitateko buru izendatzea bitarte baterako. Zuzendariordetza hori Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikia dago.
2. Izendapenak 2024ko azaroaren 4tik aurrera izanen ditu ondorioak.
3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Santo Domingo zahar etxera, Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzara, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta haren barneko Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera.
4. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko azaroaren 7an.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.
Iragarkiaren kodea: F2416298