2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IZARBEIBARKO KIROLAREN ETA OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen oposizio-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Gizarte langilearen izendapena
Amaitu da prozesua, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean (jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoari, premiazko neurri batzuk ezartzen baititu enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdia onetsi zen Izarbeibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren 2022ko azaroaren 18ko 4/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 5ean), eta jarraikiz kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenei, erabaki da:
1. Langileak izendatzea honako ebazpen hauen bidez:
Mankomunitateko buruaren azaroaren 22ko 7/2024 Ebazpenaren bidez honako hau ebazten da:
–Virginia Carrica Martincorena izendatzea Izarbeibarko Kirolaren eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko langile lan-kontratudun finko, jardun dezan hutsik dagoen B mailako gizarte langilearen lanpostuan, lanaldi osoan (plantilla organikoko zenbakia: 1).
–María Guadalupe Ayerra Yoldi izendatzea Izarbeibarko Kirolaren eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko langile lan-kontratudun finko, jardun dezan hutsik dagoen B mailako gizarte langilearen lanpostuan, lanaldi osoan (plantilla organikoko zenbakia: 12).
2. Izendatutako izangaiek 2024ko abenduaren 9an jabetu beharko dute lanpostuez, 9:15ean, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea–).
Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek eskubide guztiak galduko dituzte deialdia egin duen toki-erakundeko funtzionario edo lan-kontratudun langile finko izateko.
3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki-erakundeko langileen alorrera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea; orobat, ohartaraztea ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Garesen, 2024ko azaroaren 22an.–Mankomunitateko burua, Beatriz Ordoñez Ancin.
Iragarkiaren kodea: L2417081