2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Familia-langilearen izendapen osagarria
Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren 2024ko azaroaren 14ko 20/2024 Ebazpenaren bidez, eta abenduaren 28ko 20/2021 Legeari jarraikiz, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz, María Rosario Loidi Arrieta andrea izendatu da Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko familia-langile, lan-araubide finkoan, plantilla organikoan 12 kodea duen plazarako.
Lanpostuaz jabetzea 2024ko abenduaren 2an eginen da.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bertzela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Etxalarren, 2024ko azaroaren 14an.–Mankomunitateko burua, Xabier Etxarte Miquelestorena.
Iragarkiaren kodea: L2416690