243. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Deialdiak, sarrera-prozedurakoak, merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko txofer-peoiaren zazpi lanpostu huts, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Sakanako Mankomunitateko buruaren 501 Ebazpena, azaroaren 14koa, lan-kontratudun finkoak izendatzen dituena eta plaza adjudikatzen diena, D mailako txofer-peoiaren lanpostuetan aritzeko Sakanako Mankomunitateko Hondakinen Zerbitzuan.

Sakanako Mankomunitateko buruaren azaroaren 14ko 532/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi batzuk onetsi ziren, sarrera-prozedurakoak, merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko D mailako txofer-peoiaren zazpi lanpostu huts, Sakanako Mankomunitatearen zerbitzura aritzeko; hori guztia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Lanpostuok ebazpenaren I. eranskinean ageri ziren zerrendatuta. Ebazpena 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an.

Mankomunitateko buruaren 2024ko irailaren 23ko 416 Ebazpenaren bidez, izendatu ziren kalifikazio-epaimahaiko kideak. Ebazpen hori Sakanako Mankomunitatearen web-orrian argitaratu zen irailaren 23an bertan.

Mankomunitateko buruaren 2024ko irailaren 24ko 418 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda. Ebazpen hori Sakanako Mankomunitatearen web-orrian argitaratu zen, 2024ko irailaren 24an.

Mankomunitateko buruaren 2024ko urriaren 2ko 429 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. Ebazpen hori Sakanako Mankomunitatearen web-orrian argitaratu zen, 2024ko urriaren 2an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak adierazita. Proposamena Mankomunitateko buruaren 469 Ebazpenean jaso zen. Ebazpena deialdiaren web-orrian argitaratu zen, eta interesdunei jakinarazi zitzaien 2024ko urriaren 31n.

Proposatutako izangaietako batek, Iñaki Mentxaka Berrak, ezinbesteko arrazoi bat alegatuta, eskatu du epearen zenbaketa eten dadila aipatutako egoera desagertu arte.

Gainerako izangaiek behar zen epean aurkeztu dutenez eskatutako dokumentazioa, eta eskatutako betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauek izendatzea Sakanako Mankomunitateko zerbitzuko lan-kontratudun finko, D mailako txofer-peoiaren lanpostuan aritzeko hondakinak biltzeko zerbitzuan: Ana Jesus Carrillo Simon, Jose Angel Bacaicoa Ochagavia, Pedro Luis Mariñelarena Lete, Imanol Reparaz Lizarraga, Patxi Xabier Rubio Uribe eta Fermin Martinez Lacunza.

2. Lanpostu hutsak adjudikatzea bat etorriz I. eranskinean xedatuta dagoenarekin.

3. Iñaki Mentxaka Berrarentzat epearen zenbaketa etetea, frogatu duen ezinbesteko arrazoia desagertu arte.

4. Izendatutako izangaiei hamar egun balioduneko epea ematea lanpostuaz jabetzeko, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Lakuntzan, 2024ko azaroaren 14an.–Sakanako Mankomunitateko burua, Aitor Karasatorre Muguruza.

Iragarkiaren kodea: L2416691