2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen-proposamena
Bete da zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian ezarritakoa. Deialdi hori Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak onetsi zuen, 2024ko ekainaren 6an, eta argitara eman zen 2024ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 4koan.
Oposizioaren behin-behineko emaitzen aurkako alegazioak aurkezteko epea igaro ondoren, epaimahaiak epaimahaiburuari helarazi dio izendapen proposamena, hain zuzen ere, oposizioan puntuazio altuena lortu duten izangaien alde. Epaimahaiburuak, 2024ko azaroaren 12ko Ebazpenaren bidez, onetsi egin du izendapen proposamena eta zerbitzu anitzetako enplegatuaren COD 009 eta COD 012 bi lanpostuak argitaratu ditu, proposatutako izangaiek horiek hautatu ditzaten. Horretarako, proposatutako izangaiek eskaera bat aurkeztu beharko dute, eta bertan jaso zer lanpostu huts eskuratu nahi duten, lehentasunaren arabera ordenatuta. Mankomunitateak oposizioan lortutako puntuazio ordenaren (argitaratutako behin betiko emaitzetan oinarrituta) arabera eginen ditu izendapenak.
Deialdiko 8. oinarrian ezarritakoarekin bat, aipatutako izangaiei 30 egun egun naturaleko epea ematen zaie, izendatu aurretik lanpostu hutsa hautatzeko eskaerarekin batera aurkeztu ditzaten jatorrizko agiri hauek:
a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.
b) Deialdiko lanpostua betetzeko eskatzen diren tituluen fotokopia konpultsatua.
c) Osasun ziurtagiri ofiziala, erakusten duena interesdunak ez duela akats fisikorik nahiz psikikorik edo eritasunik, eragotziko liokeenik karguaren eginkizunak betetzea.
Desgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, aurkeztu beharko dute frogagiri bat, esaten duena desgaitasuna bateragarria dela deialdiko lanpostuarekin. Balorazio eta orientazio talde eskudunek emandakoa izan behar du.
d) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren fotokopia konpultsatua.
e) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez daudela desgaituak edo gabetuak eginkizun publikoetan aritzeko eta ez direla kenduak izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.
f) Zina edo hitzematea, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
Baldin eta izangaia Nafarroako beste Administrazio Publikoren bateko langile finkoa bada (ez deialdi hau egin duenekoa, baizik eta beste batekoa), aurrekoez gain, aurkeztu beharko du ziurtagiri bat, zeinak frogatzen baititu aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak (sarrera, antzinatasuna, maila, egoera administratiboa eta abar).
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Elon, 2024ko azaroaren 13an.–Mankomunitateko burua, María Idoya Asiáin Abínzano.
Iragarkiaren kodea: L2416449