2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Gizarte-integratzailearen, gizarte-langilearen, familia-langilearen eta administrari laguntzailearen izendapenak
Uharteko eta Esteribarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak, 2024ko azaroaren 20an, honako testu hau duen 47. Ebazpena eman du:
Mankomunitateko buruaren azaroaren 28ko 126/2022 Ebazpenaren bidez onetsi ziren lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia eta oinarriak, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.
Lehiaketaren kalifikazioa amaituta, eta Uharteko eta Esteribarko udalen atariko deialdiaren web-fitxan merezimenduen behin betiko balorazioa onartuta eta argitaratuta, deialdiko 9. oinarrian ezarritakoa betez, eskainitako lanpostuak lortzeko moduan zeuden pertsonek eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta lanpostu hutsak aukeratu zituzten.
Kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena egin du, eta proposamen hori Uharte eta Esteribarko udalen atariko web-fitxan argitaratu da. Ondoren, proposatutako izangaiek deialdiaren 10.2 oinarrian eskatutako dokumentazioa aurkeztu dute.
Hala, deialdiko 11. oinarrian ezarritakoari jarraituz,
EBAZTEN DUT:
1. Jarraian aipatzen diren pertsonak izendatzea Uharteko eta Esteribarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko langile lan-kontratudun finko, eta adjudikatzea adierazitako lanpostu hutsak, plantilla organikokoak:
PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN | LANPOSTUA | MAILA | ARAUBIDE JURIDIKOA | LANALDIA | DESTINOA | NAHITAEZKO HIZKUNTZAK | MEREZIMENDUETAKO HIZKUNTZAK | IZANGAIA |
003 | Gizarte-integratzailea | O | Funtzionarioa | Osoa | Uharteko eta Esteribarko OGZM | Ez | Euskara, ingelesa, frantsesa eta alemana | Amaia Alonso Sánchez |
005 | Administrari laguntzailea | D | Funtzionarioa | Osoa | Uharteko eta Esteribarko OGZM | Euskara, C1 | Ingelesa, frantsesa eta alemana | Maier Erviti Lecea |
010 | Gizarte-langilea | B | Funtzionarioa | Osoa | Uharteko eta Esteribarko OGZM | Euskara, C1 | Ingelesa, frantsesa eta alemana | Sonia Vizcay Urrutia |
011 | Gizarte-langilea | B | Funtzionarioa | Osoa | Uharteko eta Esteribarko OGZM | Ez | Euskara, ingelesa, frantsesa eta alemana | Nora Torregrosa Benedé |
012 | Gizarte-integratzailea | O | Funtzionarioa | Osoa | Uharteko eta Esteribarko OGZM | Euskara, C1 | Ingelesa, frantsesa eta alemana | María Begoña Cestau Baraibar |
013 | Familia-langilea | D | Lan-kontratudun finkoa | %66,66 | Uharteko eta Esteribarko OGZM | Ez | Euskara, ingelesa, frantsesa eta alemana | Laura Elgorriaga Aranaz |
2. Izendatutako izangaiei ohartaraztea 2024ko abenduaren 2an jabetu beharko dutela lanpostuez, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako administrazio publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz), eta jarraikiz, orobat, deialdiaren 11.4 oinarriari.
Egun horretan, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek eskubide guztiak galduko dituzte toki erakundeko langile lan-kontratudun finkoa izateko. Hala bada, deialdiaren 10.4 apartatuan ezarritakoari jarraituko zaio.
Langile lan-kontratudun finko bihurtzen den izangairen bati, lanpostuan batere aritu gabe, berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditutako lanpostua ere deialdiaren 10.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko da.
3. Honako hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Uharte eta Esteribarko udalen atariko deialdiaren web-fitxan, eta Mankomunitateko Batzarrari horren berri ematea hurrengo bilkuran.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Uharteko eta Esteribarko udalen atariko deialdiaren web-fitxan argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Uharte eta Esteribarko udalen atariko deialdiaren web-fitxan argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Uharteko eta Esteribarko udalen atariko deialdiaren web-fitxan argitaratu eta biharamunetik hasita.
Uharten, 2024ko azaroaren 20an.–Mankomunitateko burua, Edorta Beltzunegi López.
Iragarkiaren kodea: L2416922