243. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Administrari laguntzailearen izendapena

Bortzirietako Euskara Mankomunitateko lehendakariaren azaroaren 14ko 48/2024 Ebazpena, zeinaren bidez deialdia egin duen mankomunitateko lan kontratuko langile finko izendatzen baitu administrari laguntzaile lanpostuan aritzeko.

Bortzirietako Euskara Mankomunitateko lehendakariaren azaroaren 21eko 24/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko azaroaren 28an Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 237. zenbakian, argitaratua), aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagokion administrari laguntzaile lanpostu hutsa merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onartu zen, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera.

Martxoaren 20ko 10/2023 Ebazpenaren bidez, onartuen behin betiko zerrenda onartu zen.

Merezimendu-lehiaketa amaituta, mankomunitatearen webgunean argitaratu zen puntuaziorik handiena lortu zuen izangaia izendatzeko proposamena, deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituena eta deitutako plaza-kopuruan sartzen zena.

Deialdian eskatutako agiriak aurkeztu ondoren, eta bertan eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatuta, bidezkoa da hori izendatzea eta plaza esleitzea.

Ondorioz, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz, honako hau,

EBATZI DUT:

1. Itziar Torres Cordoba Bortzirietako Euskara Mankomunitateko lan kontratuko langile finko izendatzea administrari laguntzaile lanpostua betetzeko.

2. Administrari laguntzaile lanpostu hutsa esleitzea:

–Izen-abizenak: Itziar Torres Cordoba.

–Lanpostua: Administrari laguntzailea.

–Maila: D.

–Araubide juridikoa: Lan kontratu finkoa.

–Hizkuntza: C1 ahoz eta idatziz.

–Lanaldia: %54,55.

3. Ezartzea 2024ko azaroaren 18an jabetu behar duela lanpostuaz, deialdiaren 11.4. oinarrian ezarritakoaren arabera. Deialdiaren 11.5 oinarriarekin bat, ez bada lanpostuaz jabetzen ezarritako egunean, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, eskubide guztiak galduko ditu toki-erakunde honetako langile izateko.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta mankomunitateko webgunean argitaratzea eta interesdunari jakinaraztea. Ebazpen honen aurka, nahi izanez gero, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa egintza eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunaren aurrean, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.

Arantzan, 2024ko azaroaren 14an.–Mankomunitateko burua, Leire Mitxelena Gamio.

Iragarkiaren kodea: L2416668