2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Hezitzaile espezializatuaren izendapena
Kalifikazio-epaimahaiak proposamen bat egin du, deialdi honetan: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin hezitzaile espezializatuaren lanpostu bat, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdi hori onetsi zen Tuterako Udaleko alkatearen azaroaren 29ko 2396/2022 Ebazpenaren bidez (argitaratu zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an). Hala, Alkatetzaren azaroaren 14ko 3946/2024 Ebazpenaren bidez ebazten da:
Lehena.–Francisco Xabier Soto Bermejo Tuterako Udalaren zerbitzuko funtzionario izendatzea, hezitzaile espezializatuaren lanpostuan aritzeko (B maila, lanaldi osoa, plantilla organikoko zenbakia: 1714B03604).
Bigarrena.–2024ko abenduaren 16an jabetu beharko du lanpostuaz, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurri batzuk hartzen dira, egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko–).
Tuteran, 2024ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2416736