243. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAN ADRIÁN

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko haur-eskolako hezitzailearen lanpostu hutsa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Alkatetzaren azaroaren 28ko 440/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat eta oinarriak onetsi ziren, aipatutako lanpostua bete zedin oposizio-lehiaketa bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko).

Deialdi hori argitara eman zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an, eta udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.

Alkatetzaren abuztuaren 12ko 353/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen, eta segidan, kalifikazio-epaimahaiak beharrezko izapideak egin ondoren, argitaratu ziren prozesuan lortutako behin betiko kalifikazioak, puntuazioaren arabera ordenatuta.

Aipatutako izapideen ondoren, hamar egun balioduneko epea ireki zen lanpostuan sartuko zen izangaiak frogatu zitzan deialdiaren 9. oinarrian ezarritako baldintzak, eta izangaiak behar ziren agiriak aurkeztu zituen, frogatzeko betetzen zituela baldintza horiek.

Kalifikazio-epaimahaiak deialdian aipatzen zen dokumentazioa aztertu zuen, deialdiaren 9. oinarriari jarraikiz, eta 2024ko azaroaren 6an egin bilkuran erabaki zuen alkateari espediente bat bidaltzea. Haren bidez, María Esther Chivite Garbayo izangaiaren aldeko kontratazio-proposamena egin zuen, haur-eskolako hezitzailearen lanpostuan jarduteko langile lan-kontratudun finko gisa (37. lanpostua, C maila), eta aipatu oinarrian ezartzen diren dokumentuak aurkezteko eskatu zitzaion.

Interesdunak dokumentu horiek aurkeztuta, eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatuta, langile lan-kontratudun finko izendatu behar da, eta plaza esleitu.

Horregatik guztiagatik, erabiliz ematen zaizkidan eskumenak, hots, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 h) artikuluak eta indarreko gainerako legeek ematen dizkidaten eskumenak erabiliz (aipatutako legeak arautzen ditu toki araubidearen oinarriak),

EBAZTEN DUT:

Lehena.–María Esther Chivite Garbayo kontratatzea San Adriango Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko gisa, haur-eskolako hezitzailearen lanpostuan jardun dadin lanaldi osoan (37. lanpostua, C maila).

Bigarrena.–María Esther Chivite Garbayok 2024ko abenduaren 23an jabetu behar du lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez zenbait neurri hartu ziren Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze-prozesuak Nafarroako Administrazio Publikoetan gauzatzeko).

Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, galduko ditu San Adriango Udaleko lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, eta Udalbatzari horren berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Eta hori guztia argitara ematen da, orok jakin dezan eta egoki diren ondorioetarako. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta, honen aurka, zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea Udal honetako alkateari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluei (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea); zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1 artikuluari (foru lege horrek hizpide du Nafarroako toki administrazioa); edo zilegi da, orobat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluari (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa).

San Adrianen, 2024ko azaroaren 20an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2416899