243. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAN ADRIÁN

Deialdia, peoi espezialistaren lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Alkatetzaren azaroaren 28ko 439/2022 Ebazpenaren bidez, peoi espezialistaren lanpostu hutsak (D maila, 22. eta 24. lanpostuak), lan-araubidekoak, betetzeko deialdia eta oinarriak onetsi ziren, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko).

Deialdi hori argitara eman zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an, eta udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.

Alkatetzaren martxoaren 3ko 90/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16an), deialdia aldatu zen, eta 35. lanpostua deialditik kanpo geratu zen, epai bidez aitortu zelako lanpostua betetzen duen langilea lan-kontratudun langile finkoa dela.

Alkatetzaren uztailaren 8ko 302/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen, eta segidan, kalifikazio-epaimahaiak beharrezko izapideak egin ondoren, argitaratu ziren merezimendu-lehiaketan lortutako kalifikazioak, puntuazio-ordenaren arabera.

Ikusirik, aipatutako izapideen ondoren, hamar egun balioduneko epea ireki zen lanpostuan sartuko ziren izangaiek frogatu zitzaten deialdiaren 9. oinarrian ezarritako baldintzak, eta izangaiek behar ziren agiriak aurkeztu zituzten, frogatzeko betetzen zituztela baldintza horiek.

Kalifikazio-epaimahaiak deialdian aipatzen zen dokumentazioa aztertu zuen, deialdiaren 10. oinarriari jarraikiz, eta 2024ko urriaren 30ean egin bilkuran erabaki zuen alkateari espediente bat bidaltzea. Haren bidez, lan-kontratudun finko gisa kontratatzeko honako kontratazio-proposamen hauek egin zituen:

–Francisco Miguel Amores Roldán: peoi espezialistaren lanpostua, plantilla organikoan 24. zenbakia duena.

–Manuel Ballester Sigüenza: peoi espezialistaren lanpostua, plantilla organikoan 22. zenbakia duena.

Halaber, erabaki zen izangaiei eskatzea aipatu oinarrian ezartzen diren dokumentuak aurkezteko.

Interesdunek dokumentu horiek aurkeztuta, eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatuta, langile lan-kontratudun finko izendatu behar dira, eta lanpostuak esleitu.

Horregatik guztiagatik, erabiliz ematen zaizkidan eskumenak, hots, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 h) artikuluak eta indarreko gainerako legeek ematen dizkidatenak (aipatutako legeak arautzen ditu toki araubidearen oinarriak),

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.– Kontratatzea San Adriango Udaleko lan-kontratudun finko gisa Francisco Miguel Amores Roldán eta Manuel Ballester Sigüenza, peoi espezialistaren lanpostuetan jardun dezaten, hurrenez hurren, plantilla organikoko 24. eta 22. zenbakidun plazetan, D mailan, lanaldi osoan.

Bigarrena.–Ohartarazten da ezen biek 2024ko azaroaren 29an jabetu behar dutela lanpostuaz, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurri batzuk hartzen dira, egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko).

Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez badira, salbu behar bezala justifikatutako ezinbertzeko kasuetan, galduko dituzte San Adriango Udaleko lan-kontratudun finkoak izateko eskubide guztiak.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, eta Udalbatzari horren berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Eta hori guztia argitara ematen da, orok jakin dezan eta egoki diren ondorioetarako. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta, honen aurka, zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea Udal honetako alkateari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluei (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea); zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1 artikuluari (foru lege horrek hizpide du Nafarroako toki administrazioa); edo zilegi da, orobat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluari (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa).

San Adrianen, 2024ko azaroaren 12an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2416395