243. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu batzuk. Hiri kontserbazioko mantentze-lanetako laguntzaileak, udal-bulegoetako mandatariak eta pianoko irakaslea izendatzea

Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2024ko azaroaren 18an egindako bilkuran:

Bat etorriz Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legean xedatutakoarekin, eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25ean hartutako erabakiaren bidez onetsitakoaren arabera, lanpostu huts batzuk betetzeko deialdia argitaratu zen 2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19koan. Lanpostu horiek aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari zegozkion, eta salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzekoak ziren, sarrera-prozedura tarteko. Behin lanpostu horiek betetzeko hautapen-prozesua bukatuta, epaimahaiak izendapen-proposamena aurkeztu zuen puntuaziorik handiena lortu eta deialdian eskaturiko baldintzak betetzen zituzten izangaien alde, deialdian eskainitako lanpostu kopuruaren arabera.

Tokiko Gobernu Batzarraren 2024ko azaroaren 11ko erabakiaren bidez izendatu ziren betekizunak bete eta eskatutako agiriak aurkeztu zituzten izangaiak. Iosu Alonso Irisarriri, "hiri kontserbazioko mantentze-lanetako laguntzaile" izendatzeko proposatutako izangaiari, epearen zenbaketa eten zitzaion, ezinbesteko kausa baten ondorioz.

Behin ezinbesteko kausa amaituta, aurkeztutako agiriak aztertu ziren eta lanpostuko zereginak betetzeko dagokion gaitasun-txostena eman zuen medikuak. Hori horrela, egokia da izendapena egitea eta dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Bestalde, María Belén García Aliendek uko egin dio "hiri kontserbazioko mantentze-lanetako laguntzaile" izendatzeko prozesuarekin jarraitzeari. Hori horrela, izendapen osagarri bat egin da hurrengo izangaiaren alde.

Era berean, adierazi behar da proposatutako izangaien artean, María Teresa Lourdes Ilarregui Chocarrok, "udal-bulegoetako mandatari" izendatzeko proposatutako izangaiak, ezin izan dituela eskatutako agiriak ezarritako epean aurkeztu, ezinbesteko kausa baten ondorioz.

Bestalde, María Rosario Amadoz Muruzabalek, "udal-bulegoetako mandatari" izendatzeko proposatutako izangaiak, uko egin dio esleitutako lanpostuari. Horrenbestez, izendapen osagarri bat eginen da laster.

Azkenik, gainerako izangaiek epearen barruan aurkeztu dituzte eskatutako agiriak, eta egiaztatu da eskatutako betekizunak betetzen dituztela. Hori horrela, egokia da izendapena egitea.

Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera,

ERABAKITZEN DA:

1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea Iosu Alonso Irisarri, Oihane Ibarrola Mckeown, Eva Ruiz Beunza, Eva Gorgoñón Vital, Josune Jiménez Unanua, Jon San Martín Labairu, Izaskun Elizalde Carballo, María Pilar Landa Remírez, José Ignacio Fernández Soliño, Francisco Javier Devesa López eta Ainhoa Martínez Sáez de Albéniz, eta horiei lanpostu hutsak esleitzea jarraian xedatutakoarekin bat:

LANPOSTUA

IZENDATUA

ESLEITUTAKO PLAZA

HIRI KONTSERBAZIOKO MANTENTZE-LANETAKO LAGUNTZAILEA

IOSU ALONSO IRISARRI

1-407500-45

OIHANE IBARROLA MCKEOWN

1-407500-42

UDAL BULEGOETAKO MANDATARIA

EVA RUIZ BEUNZA

1-400400-45

EVA GORGOÑÓN VITAL

1-400400-52

JOSUNE JIMÉNEZ UNANUA

1-400400-44

JON SAN MARTÍN LABAIRU

1-400400-5

IZASKUN ELIZALDE CARBALLO

1-400400-21

MARÍA PILAR LANDA REMÍREZ

1-400400-53

JOSÉ IGNACIO FERNÁNDEZ SOLIÑO

1-400400-51

FRANCISCO JAVIER DEVESA LÓPEZ

1-400400-54

PIANOKO IRAKASLEA

AINHOA MARTÍNEZ SÁEZ DE ALBENIZ

1-202902-6

2. Epearen zenbaketa etetea María Teresa Lourdes Ilarregui Chocarrori, "udal-bulegoetako mandatari" izendatzeko proposatutako izangaiari, egiaztatu duen ezinbesteko egoerak dirauen bitartean.

3. Agintzea izendatutako izangaiek 2024ko abenduaren 18an hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

5. Izendapena Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitara dadila agintzea.

Erabaki honen aurka errekurtso hauetako bat jartzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2024ko azaroaren 18an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2416810