243. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, gizarte-enpleguko ofizialaren (azaleztatzea) 1 lanpostu, gehienez, betetzeko, sartzeko prozedura bidez eta salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuaren barruan. Deialdia bete gabe deklaratzea

Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2024ko azaroaren 18an egindako bilkuran:

Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 25eko erabakiaren bidez deialdia onetsi zen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu huts batzuk, horien artean gizarte-enpleguko ofizialaren (azaleztatzea) lanpostu bat, sartzeko prozedura bidez eta salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Deialdi hori 2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19koan, eman zen argitara.

Giza Baliabideetako zuzendariak 2023ko martxoaren 14an emandako ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Pertsonen Kudeaketako Alorreko zuzendariak, 2023ko uztailaren 19ko ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zuen, eta izangai bakarra onetsi zen.

Behin hautapen-prozesua amaituta, izangai horrek ez zuen aurkeztu deialdian eskatutako betekizunen egiaztapena.

Horrenbestez, honako hau erabakitzen da:

1. Bete gabe deklaratzea gizarte-enpleguko ofizialaren (azaleztatzea) lanpostu bat sartzeko prozedura bidez eta salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokiona.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

3. Erabaki hau Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean argitara dadila agintzea.

Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2024ko azaroaren 18an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2416809