2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostuak. Izendatzea Hiri Kontserbazioko mantentze-lanetako laguntzailea, hezkuntza-programen koordinatzailea (Ingurumen Hezkuntza), Ingurumen Hezkuntzako erdi-mailako tituludunak eta psikologoa
Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2024ko azaroaren 11n egindako bilkuran:
Amaitu da lanpostu huts hauek oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautapen-prozesua:
–Hiri Kontserbazioko mantentze-lanetako laguntzailea, 1 lanpostu.
–Hezkuntza-programen koordinatzailea (Ingurumen Hezkuntza), 1 lanpostu.
–Ingurumen Hezkuntzako erdi-mailako tituluduna, 3 lanpostu.
–Psikologoa, 1 lanpostu.
Lanpostu horiek aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari zegozkion. Hala, bat etorriz enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legean xedatutakoarekin, eta Tokiko gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25ean eta 2023ko abenduaren 27an erabaki bidez onetsitako deialdien arabera, zeinak NAOn argitaratu ziren, bata 2022ko 254.ean, abenduaren 19koan, eta bestea 2024ko 8.ean, urtarrilaren 11koan, epaimahaiek izendapen proposamena aurkeztu zuten puntuaziorik altuena lortu eta zegokien deialdian eskaturiko baldintzak betetzen zituzten izangaien alde, deialdian eskaini zen lanpostu kopuruaren arabera.
Izangaiek epearen barruan aurkeztu dituzte eskatutako agiriak, eta egiaztatu da eskatutako betekizunak betetzen dituztela. Hori horrela, egokia da izendapena egitea.
Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera, erabakitzen da:
1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea Francisco Javier Latasa Apezteguía, Ana María Domínguez Silva, María Soto Barruso, Sara Nieto Vera, Gurutze Santxo Gaskue eta Beatriz Estefanía García Domínguez, eta lanpostu hutsak horiei esleitzea jarraian xedatutakoarekin bat:
LANPOSTUA | IZENDATUA | ESLEITUTAKO LANPOSTUA |
HIRI KONTSERBAZIOKO MANTENTZE-LANETAKO LAGUNTZAILEA | FRANCISCO JAVIER LATASA APEZTEGUÍA | 1-407500-44 |
HEZKUNTZA-PROGRAMEN KOORDINATZAILEA (INGURUMEN-HEZKUNTZA) | ANA MARÍA DOMÍNGUEZ SILVA | 1-209700-2 |
INGURUMEN HEZKUNTZAKO ERDI-MAILAKO TITULUDUNA | MARÍA SOTO BARRUSO | 1-209800-4 |
SARA NIETO VERA | 1-209800-6 |
GURUTZE SANTXO GASKUE | 1-209800-5 |
PSIKOLOGOA | BEATRIZ ESTEFANÍA GARCÍA DOMÍNGUEZ | 1-100517-4 |
2. Agintzea izendatutako izangaiek 2024ko abenduaren 2an hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
4. Izendapena Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitara dadila agintzea.
Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat jartzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.
Iruñean, 2024ko azaroaren 11n.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2416381