243. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu batzuk. Izendatzea hiri-kontserbazioko mantentze-lanetako laguntzaileak, Gizarte Laneko erdi-mailako tituluduna, osagarriduna, eta gizarte-enpleguko ofiziala (obrak)

Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2024ko azaroaren 11n egindako bilkuran:

Bat etorriz Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legean xedatutakoarekin, eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25ean hartutako erabakiaren bidez onetsitakoaren arabera, lanpostu huts batzuk betetzeko deialdia argitaratu zen 2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19koan. Lanpostu horiek aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari zegozkion, eta salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzekoak ziren, sarrera-prozedura tarteko. Behin lanpostu horiek betetzeko hautapen-prozesua bukatuta, epaimahaiak izendapen-proposamena aurkeztu zuen puntuaziorik handiena lortu eta deialdian eskaturiko baldintzak betetzen zituzten izangaien alde, deialdian eskainitako lanpostu kopuruaren arabera.

Adierazi behar da proposatutako izangaien artean, Iosu Alonso Irisarrik, "hiri-kontserbazioko mantentze-lanetako laguntzaile" izendatzeko proposatutako izangaiak, ezin izan dituela eskatutako agiriak ezarritako epean aurkeztu, ezinbesteko kausa baten ondorioz.

Bestalde, M.ª Belén García Aliendek, "hiri-kontserbazioko mantentze-lanetako laguntzaile" izendatzeko proposatutako izangaiak uko egin dio izendapen-prozesuan aurrera egiteari, eta, horrenbestez, izendapen osagarri bat eginen da laster.

Gainerako izangaiek epearen barruan aurkeztu dituzte eskatutako agiriak, eta egiaztatu da eskatutako betekizunak betetzen dituztela. Hori horrela, egokia da izendapena egitea.

Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera, erabakitzen da:

1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea Josu Astrain Unanua, Sagrario Esain Labayen, Nuria Feliu Martínez eta María Uros Zurutuza, eta horiei lanpostu hutsak esleitzea jarraian xedatutakoarekin bat:

LANPOSTUA

IZENDATUA

ESLEITUTAKO PLAZA

HIRI-KONTSERBAZIOKO MANTENTZE-LANETAKO LAGUNTZAILEA

JOSU ASTRAIN UNANUA

1-407500-46

SAGRARIO ESAIN LABAYEN

1-407500-47

NURIA FELIU MARTÍNEZ

1-407500-48

GIZARTE-LANEKO ERDI-MAILAKO TITULUDUNA, OSAGARRIDUNA

MARÍA UROS ZURUTUZA

1-201000-151

2. Iruñeko Udaleko langile lan-kontratudun finko izendatzea Juan María Zabala Salegui, eta lanpostu huts hau esleitzea jarraian xedatutakoarekin bat:

LANPOSTUA

IZENDATUA

ESLEITUTAKO PLAZA

GIZARTE-ENPLEGUKO OFIZIALA (OBRAK)

JUAN MARÍA ZABALA SALEGUI

2-407400-5

3. Epearen zenbaketa etetea Iosu Alonso Irisarriri, "hiri kontserbazioko mantentze-lanetako laguntzaile" izendatzeko proposatutako izangaiari, egiaztatu duen ezinbesteko egoerak dirauen bitartean.

4. Agintzea izendatutako izangaiek 2024ko abenduaren 2an hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

6. Izendapena Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat jartzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2024ko azaroaren 11n.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2416379