2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
NOAIN (ELORTZIBAR)
Deialdia, lorezainen bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen-proposamena
Lorezainen bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko kalifikazio-epaimahaiak jarraian ageri diren izangaien aldeko izendapen-proposamena egin du, haiek eskuratu baitute puntuaziorik handiena:
–Igoera txanda: Jesús Vázquez Larrán.
–Txanda irekia: Marta Moreno Armendáriz.
Proposatutako izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 8.1 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2024ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 30ean.
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Noain Elortzibarren, 2024ko azaroaren 14an.–Alkatea, Sebastián Marco Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: L2416682