243. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LERIN

Administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Izendapen-proposamena

Administrari laguntzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren kalifikazio epaimahaiak Ricardo Vidaurreta de la Cruzen aldeko izendapen proposamena egin du, bera baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 7. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2024ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 11n.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Lerinen, 2024ko urriaren 23an.–Alkatea, Esmeralda Masó Cabezón.

Iragarkiaren kodea: L2416723