2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LERIN
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuen lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
Alkatearen 2024ko azaroaren 13ko 353 Ebazpenaren bidez, Juan José San Juan Mata funtzionario izendatu zen, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan aritzeko Leringo Udalaren zerbitzura, hura izan baitzen puntuaziorik handiena eskuratu zuen izangaia. Hori guztia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokion lanpostu hutsa merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren barnean (abenduaren 28ko 20/2021 Legeak arautzen du prozesua).
Izendatuak lanpostuaren jabetza hartu beharko du hamabost eguneko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Lerinen, 2024ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Esmeralda Masó Cabezón.
Iragarkiaren kodea: L2416720