2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
FITERO
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Izendapen-proposamena
Alkateak, azaroaren 15eko 313/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi du César Bayo Garcíaren aldeko izendapen-proposamena, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua bete dezan, lan-araubidean, Fiteroko Udalaren zerbitzura. Izangaiak aurkeztu beharko ditu deialdian eskatutako gaitasun baldintzak eta gainerako beharkizunak frogatzen dituzten agiriak, izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 eguneko epean. Deialdia, hain zuzen, 2024ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 26an.
Fiteron, 2024ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Miguel Aguirre Yanguas.
Iragarkiaren kodea: L2416694