2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ETXARRI ARANATZ
Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, funtzionarioen araubidean. Izendapen-proposamena
Administrari-ofizialaren lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko kalifikazio-epaimahaiak proposamena egin du Aitiziber Zubieta Gainza izendatzeko, hura baita puntuazio handiena lortu duen izangaia.
Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 8. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2024ko 167. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 16an.
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Etxarri Aranatzen, 2024ko azaroaren 15ean.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.
Iragarkiaren kodea: L2416709