243. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ESTERIBAR

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Administrari-ofiziala eta zerbitzu anitzetako enplegatua izendatzea

Esteribarko Udaleko alkateak, 2024ko azaroaren 20an, 535/2024 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testua:

Alkatetzaren azaroaren 24ko 470/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 5ean), onetsi zen lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdi bat eta haren oinarriak, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.

Lehiaketaren kalifikazioa amaituta, eta onartuta eta argitaratuta, Esteribarko Udalaren atariko deialdiaren web-fitxan, merezimenduen behin betiko balorazioa, lanpostuak lortzeko moduan zeuden pertsonek eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta lanpostu hutsak aukeratu zituzten; hori guztia, deialdiko 9. oinarrian ezarritakoa betez.

Kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena egin du, eta proposamen hori Esteribarko Udalaren atariko web-fitxan argitaratu da. Ondoren, proposatutako izangaiek deialdiaren 10.2 oinarrian eskatutako dokumentazioa aurkeztu dute.

Horiek horrela, deialdiko 11. oinarrian ezarritakoari jarraituz,

EBAZTEN DUT:

1. Jarraian aipatzen diren pertsonak izendatzea Uharteko Udaleko langile lan-kontratudun finko, eta adjudikatzea adierazitako lanpostu hutsak, plantilla organikokoak:

PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA

DESTINOA

NAHITAEZKO
HIZKUNTZAK

MEREZIMENDUETAKO HIZKUNTZAK

IZANGAIA

002

Administrari-ofiziala

C

Lan-kontratudun finkoa

Osoa

Administrazio orokorra

Euskarazko B1 maila

Ingelesa, frantsesa eta alemana

Izaskun Senosiain Luri

005

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

Lan-kontratudun finkoa

Osoa

Zerbitzu anitzak

Ez

Euskara, ingelesa, frantsesa eta alemana.

Juan Carlos Gambra Barbarin

010

Administrari-ofiziala

C

Lan-kontratudun finkoa

Osoa

Administrazio orokorra

Euskarazko B1 maila

Ingelesa, frantsesa eta alemana

Alejandra Villanueva Esáin

2. Izendatutako izangaiei ohartaraztea 2024ko abenduaren 2an jabetu beharko dutela lanpostuez, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako administrazio publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz), eta jarraikiz, orobat, deialdiaren 11.4 oinarriari.

Egun horretan, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek eskubide guztiak galduko dituzte toki erakunde horretan lan-kontratudun langile finkoak izateko. Hori gertatuz gero, deialdiaren 10.4 apartatuan ezarritakoari jarraituko zaio.

Lan-kontratudun langile finko bihurtzen den izangairen bati, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditutako lanpostua ere deialdiaren 10.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko da.

3. Erabaki hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Esteribarko Udalaren atariko deialdiaren web-fitxan, eta Udalbatzari horren berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Esteribarko Udalaren atariko deialdiaren web-fitxan argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Esteribarko Udalaren atariko deialdiaren web-fitxan argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Esteribarko Udalaren atariko deialdiaren web-fitxan argitaratu eta biharamunetik hasita.

Esteribarren, 2024ko azaroaren 20an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.

Iragarkiaren kodea: L2416897