243. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORTES

Deialdia, kultur-kudeatzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

Cortesko Udalaren zerbitzura funtzionarioen araubidean aritzeko kultura-kudeatzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin bat (deialdia 2024ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 25ean), Cortesko Udalak, Alkatetzaren 2024ko azaroaren 19ko 562/2024 Ebazpenaren bidez, erabaki du Paula Arellano Pérez izendatzea, puntuaziorik handiena lortu duen izangaia delako.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Cortesen, 2024ko azaroaren 19an.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2416835