2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CINTRUÉNIGO
Deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Zerbitzu anitzetako enplegatuen izendapenak. 3 lanposturen deialdia bete gabe utzi dela deklaratzea eta aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda onestea
Cintruenigoko Gobernu Batzarrak, 2024ko azaroaren 15ean egin bilkura berezian, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
"Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25eko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Hori dena, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatuta dagoenari (enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa). Deialdia argitaratu zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (berezia), abenduaren 12an.
Alkatearen 2023ko maiatzaren 18ko 2023-0168 Ebazpenaren bidez, zeina toki-erakundearen web-orrian argitaratu baitzen, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.
Alkatearen 2023ko abuztuaren 2ko 2023-0272 Ebazpenaren bidez, deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen, eta zehaztu zen probak non, noiz eta zer ordutan egin behar ziren. Ebazpena toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen.
Dena den, alkatearen urriaren 16ko 2023-0344 Ebazpenaren bidez –hori ere toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen–, proba egiteko data aldatu zen, zerbitzu anitzetako enplegatuen lanpostuei zegokienez.
Oposizioaldia eta merezimendu-lehiaketa bukatuta, kontratazio-proposamena argitaratu zen toki-erakundearen web-orrian, kontuan hartuta zein izangaik lortu zuten puntuaziorik handiena eta zeinek betetzen zituzten deialdian eskatutako baldintzak eta sartzen ziren deialdiko lanpostuen kopuruan.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondotik, egiaztatu da proposatutako izangai guztiek deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezkoa da izendapenak egitea eta lanpostuak esleitzea.
Era berean, epaimahaiak proposatuta, bidezkoa da deklaratzea bete gabe utzi dela zerbitzu anitzeko enplegatuen A54, A55 eta A56 lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko prozeduraren deialdia, beste izangai batek ere ez baitu gainditu oposizioaldia.
Azkenik, eta epaimahaiak proposatuta, bidezkoa da deialdiaren 11. oinarrian aurreikusitako aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda onestea (oposizioaldiko ezarritako gehieneko puntuazioaren %30 gutxienez lortu duten izangaiak).
Udaleko kontu-hartzailearen fiskalizazioa eskatu zen, eta aldeko txostena sinatu zuen 2024ko azaroaren 13an. Horren arabera, indarrean dagoen aurrekontuan (2024) kreditu egokia eta nahikoa dago plazak betetzeak dakartzan betebeharrak finantzatzeko.
Horrenbestez, eta esleituriko eskudantziak erabiliz,
ERABAKITZEN DA:
1. Lehena.–Honako hauek Cintruenigoko Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finko izendatzea, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan aritzeko:
GARBAYO FUENTES, FRANCISCO JAVIER
FERNÁNDEZ FERNÁNDEZ, ÁLVARO
MORENO ALIAGA, LUIS
GÓMEZ FRANCO, MIGUEL ÁNGEL
2. Lanpostu hutsak esleitzea bat etorriz I. eranskinean xedatuta dagoenarekin.
3. Izendatutako izangaiek 2024ko azaroaren 22an jabetu beharko dute lanpostuez, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea–).
Egun horretarako lanpostuaz jabetzen ez direnek, salbu behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko kasuetan, eskubide guztiak galduko dituzte Cintruenigoko Udaleko langile lan-kontratudun finko izateko.
4. Deklaratzea bete gabe utzi dela zerbitzu anitzeko enplegatuen A54, A55 eta A56 lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko prozeduraren deialdia, beste izangai batek ere ez baitu gainditu oposizioaldia.
5. Deialdiaren 11. oinarrian aurreikusitako aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda onestea (oposizioaldiko ezarritako gehieneko puntuazioaren %30 gutxienez lortu duten izangaiak), II. eranskinean ezarritakoaren arabera.
6. Izendapenak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda, aldiz, deialdiaren web fitxan, toki-erakundearen atarian, eta erabakia igortzea behar diren ondorioak izan ditzan, toki-erakundearen Langileria eta Kontuhartzailetza Arloari; orobat, interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ezen erabaki honen aurka, zeinak administrazio-bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat jar daitekeela, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN | LANPOSTUA | MAILA | ARAUBIDE JURIDIKOA | LANALDIA | DESTINOA | DEITURAK ETA IZENA |
A50 | Zerbitzu anitzetako enplegatua | D | Lan-kontratudun finkoa | %100 | Brigada | GARBAYO FUENTES, FRANCISCO JAVIER |
A51 | Zerbitzu anitzetako enplegatua | D | Lan-kontratudun finkoa | %100 | Brigada | FERNÁNDEZ FERNÁNDEZ, ÁLVARO |
A52 | Zerbitzu anitzetako enplegatua | D | Lan-kontratudun finkoa | %100 | Brigada | MORENO ALIAGA, LUIS |
A53 | Zerbitzu anitzetako enplegatua | D | Lan-kontratudun finkoa | %100 | Brigada | GÓMEZ FRANCO, MIGUEL ÁNGEL |
Cintruenigon, 2024ko azaroaren 18an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.
Iragarkiaren kodea: L2416757