2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BURLATA
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu huts batzuk. Kultur aniztasuneko eta migrazioetako teknikaria izendatzea
Burlatako alkatetzaren 2022ko azaroaren 10eko 2022/1257 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, lanpostu huts batzuk oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko (2022ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ean, eta gero akats zuzenketa bat egin zen, Alkatetzaren 2022/1316 Ebazpenaren bidez eta Kirol Patronatuko Lehendakaritzaren 2022/60 Ebazpenaren bidez, eta 2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28an); deialdi hori dagokio aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari, abenduaren 28ko 20/2021 Legeari jarraikiz (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdiaren prozesua bukaturik, eta kalifikazio epaimahaiak egindako izendapen-proposamenari jarraikiz,
Honako hau ebazten da Alkatetzaren azaroaren 18ko 1977/2024 Ebazpenaren bidez:
Lehena.–Santiago Gil-Ibarrola Grocin izendatzea Burlatako Udalaren zerbitzuko funtzionario, hutsik dagoen eta plantilla organikoan 6.3 zenbakia duen Kultur aniztasuneko eta migrazioetako teknikariaren lanpostuan aritzeko. 2024ko azaroaren 25ean jabetu beharko du lanpostuaz.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da errekurtso hauek jar daitezkeela aipatutako ebazpenen kontra:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Burlatan, 2024ko azaroaren 18an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2416792