2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AIEGI
Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Gizarte-hezitzaile/animatzaile soziokulturala izendatzea
Aiegiko alkateak honako ebazpen hau eman du, izangai bat karrerako funtzionario izendatu dadin, deialdiko kalifikazio-epaimahaiak igorritako proposamenari jarraikiz (deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera; deialdia Aiegiko Udalak onetsi zuen, 2022ko urriaren 26ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, eta 2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 5ean; gero deialdiko 7. oinarria zuzendu zen, eta zuzenketa 2023ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16an):
–24-216 Ebazpena, 2024ko azaroaren 15ekoa, zeinaren bidez Eva Sanz Mangado izendatzen baita funtzionario, gizarte-hezitzaile/animatzaile soziokulturala lanposturako.
2024ko abenduaren 5ean jabetu beharko du lanpostuaz.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Aiegin, 2024ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.
Iragarkiaren kodea: L2416730