2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ARTAXOA
Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Garbitzailearen izendapena
Artaxoako Udaleko (Nafarroa) alkate udalburuak, gaurko egunarekin, ebazpen hau eman du:
Ikusita Alkatetzaren 2022ko azaroaren 21eko ebazpen baten bidez onetsi zela lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.
Egoki den espedientea izapidetu ondoren, Alkatetzaren 2024ko apirilaren 11ko Ebazpenaren bidez, María Berástegui Vélez garbitzaile izateko izendapenari dagokionez (19 zenbakia duen lanpostu hutsa, lanaldiaren %50ekoa), kontuan izanik laneko bajan zegoela, dokumentazioa aurkezteko epea etenda gelditu zen alta medikoa eman arte. Orduan, 10 eguneko epea izanen zuen eskatutako dokumentazioa aurkezteko.
Ikusita pertsona horrek alta medikoa duela eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu duela.
Horiek horrela, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),
EBATZI DUT:
1.–Lan-kontratudun finko izendatzea María Berástegui Vélez, Artaxoako Virgen de Jerusalén Egoitzaren zerbitzura, garbitzaile lanpostua betetzeko, %50eko lanaldian. Lanpostu hori hutsik dago eta 19 zenbakia dauka.
2.–Izendatutakoak 2024ko abenduaren 9an jabetu beharko du karguaz.
3.–Ebazpen hau María Berástegui Vélezi eta Artaxoako Virgen de Jerusalén Egoitzari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Honen aurka, errekurtso hauek aurkezten ahal dira:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Artaxoan, 2024ko azaroaren 20an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain, idazkaria, Eva M.ª Mainz Petroch.
Iragarkiaren kodea: L2416907