243. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARTAXOA

Deialdia, gizarte-langile bat lan-kontratu bidez hartzeko, Virgen de Jerusalén zahar-egoitzarako. Izendapena

Artaxoako Udaleko alkateak 2024ko azaroaren 20an eman ebazpen baten bidez, honako hau ebatzi du:

Lehena.–Patricia Polido Lópezi lan-kontratu bat egitea, gizarte-langilearen lanpostuan jardun dezan, lanaldi osoan, Artaxoako Virgen de Jerusalén zahar egoitzan, hura baita puntuaziorik handiena eskuratu duen izangaia.

Bigarrena.–Izendatzeak eta lanpostuaren jabetza hartzeak berekin ekarriko du izendatua bihurtzea nomina eta plantillako lan-kontratudun, eta izanen ditu Artaxoako Virgen de Jerusalén zahar-egoitzako lan-kontratudunek dituzten eskubide eta betebehar guztiak, indarreko xedapenen arabera. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean inskribatuko eta afiliatuko da, eta araubide horretan ezarritako babesa izanen du.

Hirugarrena.–Izendatzen den izangaiak karguaren jabetza hartu beharko du hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Laugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta haren berri ematea Artaxoako Virgen de Jerusalén zahar-egoitzari eta Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Hizpide dugun deialdia argitaratu zen 2024ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 8an.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta halaber ohartarazten da ebazpenaren aurka honako errekurtso hauek jartzen ahal direla:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Artaxoan, 2024ko azaroaren 20an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2416905