243. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARTAXOA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Familia-langilearen izendapena

Amaitu da honako honi dagokion prozesua: deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez bete daitezen Artaxoako Udalaren zerbitzuko lanpostu batzuk, destinoa dutenak Artaxoa aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horren bidez premiazko neurri batzuk hartzen dira, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hala, epaimahai kalifikatzaileak egindako izendapen-proposamenarekin bat etorriz:

Artaxoako Udaleko Alkatetzaren 2024ko azaroaren 20ko ebazpen baten bidez, honako hau

EBATZI DUT:

1.–Artaxoako Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun langile finko izendatzea María Esther Beiras Guillén, Artaxoa aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko, familia-langilearen lanpostua betetzeko, %66ko lanaldia duena (6. zenbakia du lanpostu huts horrek).

2.–Izendatutakoak 2024ko abenduaren 9an jabetu beharko du karguaz.

3.–Ebazpen hau María Esther Beiras Guilléni jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta halaber ohartarazten da ebazpenaren aurka honako errekurtso hauek jartzen ahal direla:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Artaxoan, 2024ko azaroaren 20an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2416903