243. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARAKIL

Deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu hutsa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Deialdiko lanpostua hutsik uztea

Alkatetzaren 2024ko urriaren 9ko 164/2024 Ebazpenaren bidez erabaki zen Arakilgo Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izendatzea Javier Almirantearena Legaz, eta hari esleitzea lanpostu hutsa, egonkortzeko prozesu bereziaren barnean.

Ebazpen horretan ezarrita dago 2024ko azaroaren 15a dela lanpostuaz jabetzeko eguna.

177/2024 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, interesdunak eskatuta, Javier Almirantearenaren borondatezko eszedentzia deklaratu da, lanpostuaz jabetzen den egunetik aurrerako ondorioekin.

Beste hautagairik ez dagoenez, Arakilgo Udaleko zerbitzu anitzeko lanpostua betetzeko deialdia bete gabe utzi da, egonkortzeko prozedura bereziaren barnean.

Aurrekoa ikusita, Oihana Olaberria Jakak, Arakilgo alkateak,

EBATZI DU:

Lehenengoa: Hutsik uztea Arakilgo Udaleko zerbitzu anitzeko lanpostua egonkortze prozedura berezian betetzeko deialdia.

Bigarrena: Ebazpen hau udalaren webgunean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Arakilen, 2024ko azaroaren 13an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2416465