2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTSOAIN
Deialdia, hezitzailea (haur eskola) izateko sei lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak
Antsoaingo Udaleko alkateak, 2024ko azaroaren 19an, 957/2024 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:
Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 28ko erabaki baten bidez onetsi zen hezitzailea (haur eskola) izateko sei lanpostu huts, plantilla organikoan 2002, 2004, 2005, 2006, 2007 eta 2011 zenbakiak dituztenak, merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horren bidez premiazko neurri batzuk hartzen dira, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan), eta 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28an. Bada, deialdiko kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz eta ikusita interesdunak deialdi horren 10.2 oinarrian ezarritakoaren arabera eskatutako dokumentazioa aurkeztu duela.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Honako hauek izendatzea Antsoaingo Udaleko funtzionario edo lan-kontratudun finko, hezitzaile lanpostuan aritzeko:
DEITURAK ETA IZENA | PLAZA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
Telleria Martin, Almudena | 2006 | Funtzionarioa |
Larrañegi Goñi, Haizea | 2004 | Funtzionarioa |
Lakuntza Hernandez, Ainhoa | 2002 | Funtzionarioa |
Fernández Garcia, Ainhoa | 2005 | Funtzionarioa |
Etxeberria Arburua, Oihana | 2007 | Funtzionarioa |
Garcia Gila, Juana | 2011 | Lan-kontratudun finkoa |
Bigarrena.–Izendatutako izangaiek 2024ko abenduaren 27an jabetu beharko dute lanpostuaz.
Egun horretan, behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko arrazoiak salbu, lanpostuaz jabetzen ez badira, Antsoaingo Udalaren zerbitzuko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
Hirugarrena.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, langileen departamentura, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea; orobat, ohartaraztea ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Antsoainen, 2024ko azaroaren 19an.–Alkatea, Marta Díez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2416813